Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

(Francis) Peyton Rous (Baltimore, 1879ko urriaren 5a - New York, 1970eko otsailaren 16a) estatubatuar medikuntza-ikertzailea izan zen. Johns Hopkins Unibertsitatean eskuratu zuen sendagile-titulua, 1905ean; 1909an, Ikerketa Medikoetako Rockefeller Institutuan (gaur egun, Rockefeller Unibertsitatea) sartu zen, eta 60 urtetik gora egin zituen hango ikertzaile gisa. 1915-1916 urteetan, Lehen Mundu Gerraren garaian, odol-transfusioak egin ahal izateko odola gordetzeko metodo bat asmatu zuen, eta teknika hari esker antolatu ahal izan ziren odol-bankuak. Dena dela, minbizi-mota batzuen ikerketan nabarmendu zen Rous bereziki; horrela, 1910ean, oilasko batean tumore minbizidunak hazi zituen eta birus moduko likido gisako bat atera zuen haren gorputzetik, beste oilasko batzuen gorputzean txertatuz gero, minbizia eragiten zuena. Zientzialariek ez zuten Rousen teoria ontzat eman, ez baitzuten uste minbizia eragin zezakeenik tumore batek, ez delako eritasun kutsakorra. Dena dela, 1966an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten egindako ikerketengatik.

Francis Peyton Rous
Bizitza
JaiotzaBaltimore1879ko urriaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1970eko otsailaren 16a (90 urte)
Familia
AitaCharles Rous
AmaFrances Anderson Wood
Ezkontidea(k)Marion Eckford deKay (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins School of Medicine (en) Itzuli
Johns Hopkins Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbirologoa, kimikaria, unibertsitateko irakaslea, medikua eta patologoa
Enplegatzailea(k)Rockefeller Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 144432397 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu