Folk musika
Folk musika, tradiziozko musika edo musika folklorikoa[1] herriak egindakoa edo herrietako sustraietakoa da. Folk musika, bestetik, musika folkloriko tradizionala ez ezik musika genero garaikidea ere bada eta horrek nolabaiteko anbiguetatea ematen dio kontzeptuari; azken mota hau XX. mendean zehar folklorean oinarrituta garatu zen. Musika folkloriko mota honek fusio-generoak ere biltzen ditu, hala nola folk rocka, folk metala eta beste batzuk. Folk musika garaikidea, oro har, musika folkloriko tradizionalarekiko genero desberdina bada ere, ingeles estatubatuarrean, musika folkloriko tradizionalaren izen bera du eta, sarritan, artista eta leku berberak partekatzen ditu.
Musika folklorikoa edo musika tradizionala da belaunaldiz belaunaldi ahoz (eta gaur egun modu akademikoan ere bai) herri baten balioen eta kulturaren beste zati gisa transmititzen den herri musikaren izendapena. Beraz, izaera edo erro etniko nabarmena du. Musika tradizionalen artean, batzuk jatorritik haratago joan dira, hala nola flamenkoa, jota, tangoa, country musika, samba, cumbia kolonbiarra eta, oro har, denborarekin nolabaiteko garrantzia izan duten erritmo latinoak.
Europakoa
aldatu- Alemanian: Dissidenten taldea.
- Aragoin: Biella Nuei, Titiriteros de Binéfar eta Mallacán taldeak.
- Armenian: Djivan Gasparyan musikaria.
- Asturiasen: Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak eta Hevia musikaria.
- Bretainian: Gwendal taldea eta Alan Stivell (1944-), musikaria.
- Eskandinavian: Hedningarna eta Garmarna taldeak.
- Eskozian: Capercaillie taldea, Allyth Mc Cormack abeslaria eta Alasdair Fraser musikaria.
- Euskal Herrian: Taldeen artean aski ezagunak dira Sorotan Bele, Alboka, Amaren alabak, Alaitz eta Maider, Hiru Truku, Tapia eta Leturia, Oreka Tx, Oskorri, Ugarte Anaiak, Xarnege eta Bizardunak. Musikarien artean famatuak dira Juan Mari Beltran, Iker Goenaga, Kepa Junkera, Kaxiano, Ibon Koteron, Joxan Goikoetxea eta Tomas San Miguel.
- Finlandian: Värttinä
- Gaztelan: Celtas Cortos (beste estilo batzuekin nahastuta) eta La Musgaña taldeak.
- Galizian: Faltriqueira, Luar na lubre eta Milladoiro taldeak eta Cristina Pato, Xose Manuel Budiño eta Carlos Nuñez musikariak.
- Georgian: Trio Mandili
- Katalan Herrietan: Al Tall eta L'Ham de Foc taldeak.
- Korsikan: Canta U Populu Corsu eta I Muvrini.
- Irlandan: The Chieftains, Clannad, The Dubliners, Nightnoise eta Planxty taldeak eta Paddy Moloney, Liam O'Flynn, Bill Whelan eta Sharon Shannon musikariak.
- Laponian: Mari Boine, Sofia Jannok, Wimme Saari, Nils-Aslak Valkeapää, Ánde Somby eta Jonne Järvelä musikariak.
- Okzitanian: Xarnege taldea.
- Udmurtian: Buranovskie Babuxki taldea.
Amerikakoa
aldatu- AEBetan: Country, Cajun eta amerindiarren musikak.
- Argentinan: Atahualpa Yupanqui taldea eta Mercedes Sosa abeslaria.
- Bolivian: Savia Andina eta Los Kjarkas taldeak.
- Kanadan: La Bottine Souriante taldea eta Loreena McKennitt abeslaria.
- Txilen: Quilapayún taldea eta Violeta Parra eta Victor Jara abeslariak.
Asiakoa
aldatuAfrikakoa
aldatuOzeaniakoa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |