Fikologia
Fikologia botanikaren azpidiziplina bat da, algen ikerketa zientifikoaz arduratzen dena. Algak sustraiak eta hostoak ez dituzten landare gisa hartzen dira. Algak garrantzitsuak dira ekoizle gisa uretako ekosistemetan. Espezie asko zelulabakarrak dira, baina bakarrik zelulanitzak haundiak izatera heldu daitezke. Zelula prokariotoak ere aztertzen ditu fikologiak.
Historia
aldatuBotanika hasi zenetik aztertu da fikologia eta beste azpidiziplina batzuek aberastua izan da. Ikerketa kimikoen laguntzaz ere garatu da fikologia, nagusiki ikerketa genetikoen languntzaz. Grezian hasi ziren algak ikertzen (Teofrasto, Dioscorides) eta algak itsasoko landare bezala izendatu zituzten.
Sailkapena
aldatuBi alga mota daude:prokariotoak eta eukariotoak
- Prokariotoak: Algen barruan prokarioto talde bakarra sailkatu izan da,zianobakterioak. Alga urdin-berde izena ematen zaie. Beste hainbat izaki prokariotok ere fotosintesia gauzatzen duten arren, zianobakterioak dira fotosintesi oxigenikoa burutzen duten bakarrak eta alga kontsideratzen direnak, honenbestez.
- Eukariotoak: Hainbat taldetako izakiak kontsideratzen dira, gehienak Protista erreinukoak. Kasu gehienetan, forma heterotrofoekin elkarbanatzen dituzte kladoak, tradizionalki protozoo edo onddo moduan sailkatu direnekin.
Fikologo nagusiak
aldatu- Elsie M. Burrows (Dr.) (1913–1986)
- Blackler, Margaret Constance Helen (1902–1981)
- de Váléra, Máirin (1912–1984)
- Kathleen Mary Drew-Baker (Dr) (1901-1957)
- Dixon, Peter Stanley (1929–1993)
- Eifion Jones, Willian (1925–2004)
- Irvine, David Edward Guthrie (1924–1995)
- Manton, Irene (1904–1988)
- Newton, Lilly (1893–1981)
- Papenfuss, George Frederik (1903–1981)
- Parke, Mary (1908– 1989)
- Taylor, William Randolph. (1895–1990)