Ferdinand von Wrangel
Ferdinand Friedrich Georg Ludwig von Wrangel baroia (errusieraz: Барон Фердина́нд Петро́вич Вра́нгель; Pskov, Errusiar Inperioa, 1797ko urtarrilaren 9aGreg./1796ko abenduaren 29Jul. - Dorpat, Errusiar Inperioa, 1870eko ekainaren 6aGreg./maiatzaren 25a Jul.) errusiar baltikoko germaniar esploratzailea izan zen.
Itsas armadako kadeteen ikastetxean graduatu zen eta 1816-1818an Vasili Golovninek zuzendutako Kamtxatka gurutze-ontziko munduko biran parte hartu zuen. 1820an Errusiako itsaso polarrak esploratzera bidali zuten. 1829tik 1834ra Errusiako Alaskako gobernadorea izan zen. 1837an almirante mailara igo zuten eta 1855etik 1857ra itsas armadako ministro izan zen. Errusiako Geografia Elkartea ere sortu zuen.
Lanak
aldatu- Reise laengs der Nordküste von Sibirien und auf dem Eismeere in den Jahren 1820-1824 (2 liburuki, Berlin, 1839)
- Otceschewie do Sjewernym beregam Sibiri, po Ledowitomm More (2 liburuki, San Petersburg, 1841),
- Otcherk puti iz Sitki v S. Peterburg (1836)
- Nachrichten über die Russischen Besitzungen an der Nordwestküste America's (2 liburuki, San Petersburg, 1839)