Falling Down
Falling Down (euskaraz Amilduz) 1993ko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Michael Douglas, Robert Duvall, Barbara Hershey, Rachel Ticotin, Frederic Forrest eta Tuesday Weld aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak protagonistaren gainbehera mentala adierazten du eta London Bridge Is Falling Down ("Londresko Zubia Erortzen Ari Da") ingeles sehaska kanta eta doinu herrikoi ospetsutik hartua dago, filman zehar maiz entzun daitekelarik.
1993ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
aldatuLos Angeles hirian bereziki bero kiskalgarria egin duen egun batean auto iladak sortu dira, haietako batean ordurarte hiritar arrunt, lasai eta orekatua zirudien William Fosterek (Michael Douglas) bapateko krisialdi mentala jasan eta bere alde bortitz eta suntsitzaileena piztu zaio, inguruan duen edonorren aurka joko duelarik. Bill Foster eguneroko frustrazioak nola edo hala gainditzen saiatzen den gizon arrunta da, bere asmo bakarra etxera lehen bai lehen itzultzea delarik. Hiriko polizia saileko Martin Prendergast sarjentua (Robert Duvall) gizon honen oldarkeria eta bortizkeriari amaiera jartzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Michael Douglas: William "D-Fens" Foster
- Robert Duvall: Martin Prendergast sarjentua
- Barbara Hershey: Elizabeth "Beth" Trevino
- Rachel Ticotin: Sandra Torres detektibea
- Tuesday Weld: Amanda Prendergast
- Frederic Forrest as Nick, Army surplus store owner
- Michael Paul Chan: Lee jauna, korear dendaria
- Steve Park: Brian deteektibea
- Vondie Curtis-Hall: ekonomikoki onuragarria ez den gizona
- Lois Smith: Fosteren ama
- Joey Hope Singer: Adele Foster-Trevino
- Raymond J. Barry: Yardley kapitaina
- D. W. Moffett: Lydecker detektibea
- Dedee Pfeiffer: Sheila Folsom, Whammy Burger hanburgesa jatetxeko langilea
Kanpo estekak
aldatu- Falling Down filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)