Erresuma Batuko botereen itzulera
Erresuma Batuko botereen itzulera (ingelesez, devolution) besteak beste Eskoziarenak, Ipar Irlandarena edo Galesenak ziren eskumen eta instituzioen itzulera izan zen. Erresuma Batutik beste lurraldeetara pasatzea zen[1].
Eskoziako kasua
aldatu1979. urtean planteatu zen aurrenekoz, eta eskoziarren %51k bozkatu zuen parlamentu propioa izatearen alde. Londresek azken unean egindako trikimailu baten ondorioz (baiezko botoek errolda osoaren %40 gainditu behar zuela erabaki zuten) egitasmoa ez zen aurrera atera[1].
1997.ean berrartuko zen eztabaida, Westminsterren laboristek agintzen zutela, eta orduan, eskoziarren ia %75ak hala erabaki ostean, Eskoziako Parlamentua eratu zen. Filtrazio baten arabera, orduko Eskoziarako Estatu Idazkari George Robertsonek hala esan zuen orduan: “deszentralismoak erabat akabatuko ditu nazionalismoak”[1].
Hala ere, gauzak ez ziren horrela izan. 2014ko Eskoziako independentzia erreferenduman, erreferendumaren kanpaina azkenekotan zegoenean, eta baiezkoaren aldeko joera hazi zenean, devolutionaz mintzatzera itzuli ziren unionistak, Eskoziarako eskumen gehiago aginduz, ezezkoak irabaztekotan[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Ander Perez, «Bederatzi gako Eskozia ulertzeko», Argia, 2014-09-14, CC-BY-SA lizentzia