Erresuma Batuko Gobernua
Erresuma Batuko Gobernua edo Bere Maiestatearen Gobernua (ingelesez: Her Majesty's Government) Britainia Handiko eta Ipar Irlandako gobernu zentrala da.[1] Herrialdeko arazoez arduratzen diren ministerioek osatzen dute.[2] Gobernua lehen ministroak zuzentzen du, Gobernuko beste kideak hautatzen dituena. Lehen ministroa eta ministro garrantzitsuenek Kabinetea osatzen duten, non erabaki nagusienak hartzen diren.[1]
Erresuma Batuko Gobernua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gobernua | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Jarduera | ||
Kidetza | World Wide Web Consortium | |
Honen parte | botere betearazle | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Zeren jabe | British Waterways (en) , Chequers (en) , Chevening (en) , The London Gazette (en) , Lancaster House (en) , Network Rail, Post Office Limited (en) , British Gazette (en) , Sellafield Ltd (en) , data.gov.uk (en) , Directgov (en) , National Highways (en) , NRAM plc (en) , Smedley Hydro (en) , UK Asset Resolution (en) , gov.uk (en) , Post Office Money (en) , Ministry of Defence Main Building (en) , 10 Downing Street, Thames House (en) , SIS Building (en) , High Speed 1 (en) , Discovery Committee (en) , British Rail (en) eta Admiralty House (en) | |
webgune ofiziala |
Halaber, Erresuma Batuko Konstituzioaren arabera, botere betearazlea monarkaren ardura da. Monarkak botere hori bakarrik erabiltzen du Lehen Ministroak edo Kabineteak aholkatzen dionean.[3]
Egungo lehen ministroa Boris Johnson kontserbadorea da 2019ko uztailaren 24tik.
Antolaketa
aldatu- Ministerio mailako 24 departamendu.
- Ministerioak ez diren 26 departamendu.
Kokapena
aldatuLehen ministroaren egoitza 10 Downing Streeten dago, Westminsterren. Gobernuko departamendu gehienen egoitzak Whitehall inguruetan kokatzen dira.
Autogobernua
aldatu1998tik gobernu zentralaren hainbat konpetentzia Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurralde-gobernuei itzuli zaizkie. Bestalde, Ingalaterrari ez zaio inoiz konpetentziari itzuli; ez baitu lurralde-gobernurik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b http://webarchive.nationalarchives.gov.uk/20121015000000/http://www.direct.gov.uk/en/Governmentcitizensandrights/UKgovernment/Centralgovernmentandthemonarchy/DG_073438
- ↑ http://www.publications.parliament.uk/pa/cm200910/cmselect/cmjust/396/396we02.htm
- ↑ http://webarchive.nationalarchives.gov.uk/20121015000000/http://www.direct.gov.uk/en/Governmentcitizensandrights/UKgovernment/Centralgovernmentandthemonarchy/DG_073442
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala - 10 Downing Street
- Directgov, Gobernuko herri zerbitzuen webgunea