Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Eskualdea lurralde azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Euskaltzaindiak sinonimotzat ditu erregioa eta eskualdea[1], baina erabilpenean eskualde gehiago agertzen da bere testuetan, nahiz eta, kontzeptu bat azaltzearren adibidez "eskualde hizkuntzak"[2] zein "erregio hizkuntzak"[3] erabiltzen dituen.

Nafarroa Garaiko eskualdeak, legez definituak 2020an.

Eskala kontua izan ohi da erregio eta eskualdearen arteko desberdintasun bat, ñabardura mailakoa. Euskal Herriaren barruko esparruez ari garenean, eskualde da gehien erabiltzen den terminoa, ofizialki ere bai hala nola Nafarroa Garaiak foru lege batez bere lurraldeko eskualdeak definitu zituenean[4]. Eskala handiagoan, esate baterako, kontinentekoan edo Europako Batasunekoan, erregio terminoa erabil daiteke usuago (baina eskualde ere bai)[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Erregio» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. (Frantsesez) Baxok, Erramun. «Frantzian eskualde hizkuntzen legearen bihurgunea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  3. (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Euskaltzaindiak hizkuntza aniztasunaren aldeko ahalegin handiagoa egiteko eskatu dio Espainiako gobernuari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  4. «Lexnavarra | 04/20 FORU LEGEA» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  5. «Eskualde edo erregioen kontzeptua» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu