Emilia Gómez
Emilia Gómez Muñoz (Casinos, Valentzia, 1929) erraketista profesionala izan zen [1] 36 urtez. "Emi la Raquetista" goitizenez ezaguna. Aitzindaria izan zen emakumezkoen pilota jokoan.
Emilia Gómez | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Casinos, 1929 (94/95 urte) |
Herrialdea | Valentziako Erkidegoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Emi la Raquetista |
Biografia
aldatuEmilia haurra zela Valentzian pilotaleku bat inauguratu zuten eta beti haren bueltan ibiltzen zen aitarekin. Pilota zaletasuna pizten joan zitzaion, baina garai hartan Moscardo ministroak esan zuen ez zela fitxa gehiago egingo, erraketa jokoak desagertu egin behar zuela, ez zelako batere egokia emakumeak hain joko bortitzean aritzea.
Erraketista ibilbidea
aldatuGiro hartan zail ikusten zuen Emiliak erraketista izatea, baina ez zuen etsi. Hasieran pilotak jasotzen aritu zen "tita" bezala, oso txikia zelako, gero entrenatzen hasi zen. Hain txikia zenez erraketaren kirtena moztu egin behar izan zioten pixka bat, bestela lurra jotzen baitzuen. Oztopoak-oztopo 14 urte zituela, 1944an lortu zuen debutatzea. Valentzian izan zen debuta, ondoren Bartzelonan jokatu zuen. Madril, Sevilla, Valentzia, Euskal Herria, Mexiko eta Kubako frontoien ere jokatu zuen. 1980an erretiratu eta agur esan zion erraketari. [2]
Omenaldiak
aldatu- 2018ko martxoaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan. [3]
- 2018ko urriaren 9an Valentziako Palau de la Generalitat Kirolari Meritua jaso zuen emakumezkoen pilota jokoan aitzindaria izateagatik. [4] [5][6] [7]
- 2019ko ekainean omenaldia eta plaka jaso zuen Federación de Frontenis y Pelota de la Comunitat Valenciana erakundearen eskutik [8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2015-10-08). ««Jaioterrian ez nuen inoiz nire lanbideaz hitz egiten; inori ez zitzaiola interesatzen iruditzen zitzaidan»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las últimas raquetistas» ELMUNDO 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Valencia CF, David Ferrer y Anabel Medina, galardonados por el 9 d'Octubre» Mundo Deportivo 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Encuentros con Emilia Gómez Muñoz que recibió el pasado 9 d,octubre la Medalla de la Generalitat al Mérito Deportivo, por ser una figura destacada dentro del mundo de las raquetistas» El Periódico de Aquí (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
- ↑ http://www.presidencia.gva.es/documents/80279719/166480479/D242018.pdf/ce860b53-8ceb-465b-b0a7-a27d91523af9
- ↑ «Resultado búsqueda de legislación - Generalitat Valenciana» www.dogv.gva.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
- ↑ https://www.superdeporte.es/polideportivo/2019/06/10/nacional-cobra-nueva-dimension/415875.html