Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Donostiako hipodromoa

Donostiako hipodromoa —ondoan duen herriarekiko gertutasunagatik, Lasarteko hipodromoa izenaz ere ezaguna— Donostiako (Gipuzkoa) Zubieta auzoan dagoen hipodromoa da, Donostiako Udalaren jabetzakoa. 1916an eraiki zuten. Euskal Herrian dagoen bi hipodromoetako bat da, Biarrizko (Lapurdi) Loreen hipodromoarekin batera. Donostiako Hipodromoan zaldi lasterketak egiten dira udan; gainera, Donostiako Nazioarteko Krosa atletismo proba ere egiten da. Udan jokatzen dira zaldi-lasterketak egiten dituzte hipodromoan. Lehen Donostiako gizarte-bizitzan oso garrantzitsua bazen ere, gaur egun ez da horrela.

Donostiako hipodromoa
Donostiako hipodromoko lasterketa bat, 1944an
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°15′47″N 2°01′20″W / 43.26306°N 2.02222°W / 43.26306; -2.02222
Map
Arkitektura
Webgune ofiziala
Hipodromoaren sarrera gaur egun.

Kokapena eta deskribapena

aldatu

Hipodromoa, Oria ibaiaren ertzean, Donostiako Zubietan auzoan, Donostiatik 9 kilometrora eta ondo komunikatuta dago: a corta distancia de las carreteras de Tolosa y Zarauz y de la vía férrea de los Vascongados, que tienen estación en dicho pueblo.[1]

 
Hipodromoaren irudi panoramikoa (1916. urtea)
 
Hipodromoaren planoa (1916. urtea)

Pistaren deskribapen zehatza ematen da prentsan (forma, tamaina, materiala): La pista forma un elipse, cuya cuertla interior tiene un desarrollo longitudinal de 1.525 metros, siendo el de la periferia de 2.100, separada por una valla de hierro o madera el terreno circundante. El interior de la elipse se destina para campo de polo, que todavía no está terminado.Para carreras de 1000 metros, al llegar a la curva se abandona éste ntrando en una prolongación que permite efectuar dicho recorrido en línea recta. Por ahora se ha prescindido de la hierba, substituyéndola con arena especial obscura, que, ligeramente apisonada» resuulta ventajosa sobre el césped. En la construcción do la pista se han empleado 4.000 metros cúbicos de arena de Deva.[1]

 
Tribunen ikuspegi orokorra (1916. urtea)

Tribunen deskribapen zehatza dago iturri historikoetan.

 
Lehentasunezko tribuna (1916. urtea)

Lehentasunezko tribunaren neurriei eta antolamenduari dagokienez: La tribuna para el público de preferencia está situada próxima a la meta; tiene 50 metros de longitud, 10 de fondo y 8,50 de altura máxima. Consta de 550 localidades cubiertas y una terraza alta, que, al mismo tiempo que sirve de resguardo de la lluvia a acjuélla, se destina a los espectadores que quieran dominar todo el recorrido de la pista.Las localidades cubiertas forman ocho filas, de las que seis tienen bancos corridos colocados en graderías de l,20 metros de ancho, de modo que puedan ocuparse los asientos pasando por delante de las personas que están sentadas sin ninguna molestia para estas.Para llegar a estas localidades hay cinco escaleras de 1,20 de ancho. Además, desde la fila más alta hay dos salidas directas a la escalera imperial de la fachada posterior, que da acceso a la terraza. En esta hay cinco gradas de l ,20 a 2 metros de ancho, y con diferencias de nivel suficientes para que cada fila de espectadores no impida la visualidad a Ios que se hallan detrás.[1]

Edukierari dagokionez: Calculando que en cada grada se pongan dos filas de personas, el total de las que puedan ocupar la terraza alta será de 1000, que, con las que tienen asiento (556) y las que caben en las dos filas primera y última de la parte cubierta (300), da en totalidad 1.856 personas.[2]

Materialei dagokienez: erabilitako teknika azpimarratzekoa da, hormigoi armatua, Sobre loss materiales de construcción son el cemento armado en fábrica, y barandillas de hierro en antepechos es "decir, que es completamente incombustible.[2]

 
Errege tribuna (1916. urtea)

Errege-tribunari dagokionez: “Con el objeto de que la Familia real, pueda presenciar las carreras, se destina a la misma un pabellón especial, situado próximo a la meta de llegada. Esta tribuna regia es de doble planta, en la planta baja hay una terraza con voladizo de cemento armado, un hall, comedor y servicios higiénicos. Una escalera de mármol comprimido conduce al piso superior, donde hay un salón y dos terrazas al aire libre: una que da a la pista y otra al lado opuesto, y desde la que se ve la entrada del público, el pesaje, el stand y toda la parte «interna», digámoslo así, de las carreras”.[2]

Historia

aldatu

Aurrekari historikoak

aldatu

1883an agertzen dira lehenengo aipamenak prentsan Donostiarako hipodromo baten beharrari buruz, El Urumea egunkarian. Jose María Ruiz, hiritar estatubatuarrak baloratu zuen hipodromo bat bultzatzeko asmoa Donostian, hiriak zuen interes turistikoa aurreikusita. Proiektua Antigua auzoan kokatuta zegoen maniobra-eremu batean (484 metro luzerako eta 97 metro zabalerako lursaila). Udalak era berean 2.500 pezetako ordainsaria emango zuen 5. saria eskaintzeko udako denboraldian (udan zehar hamar saio ospatzeko asmoa zegoen). [3] Ruiz jaunak bederatzi hektarea erosi zituen hipodromoa eraikitzeko.[4]

Sorrera

aldatu

Gaur egungo hipodromoari buruz lehenengo aipamenak orduko prentsan agertzen dira, 1916ko urtarrilaren 12an La Voz de Guipúzcoa egunkariaren esanetan “los caballos europeos están ociosos y que varias personas han tenido la idea de crear un Hipódromo de la importancia de los de París, Londres, Ostende o Dieppe”. Hau da, Munduko gerra (1914-1918) dela eta, Donostian aprobetxatu zen hipodromoari bultzada emateko aukera. Eustaquio Inciarte, alkate zela burutu zen negoziazioa lurren jabeekin (guztira hogeita hiru ziren) egitasmoa aurrera eramateko.[5]

 
Georges Marquet, Donostiako enpresaburua, 1916

Beste protagonista aipagarria hipodromoaren sorreran Georges Marquet da. Belgikan jaioa, Donostiarekin lotura estua zeukan. Ostalaritzari dagokionez Les Grands Hotels Europeens elkartearen zuzendaria zen eta Donostiako Hotel Continentalaren jabea. Kasinoen munduan murgilduta zegoen -Ostendeko Kasinoan, eta 1905etik Donostiako kasinoan-. Era berean, zaldien mundua bultzatu zuen: Donostiako Hockey Clubaren zuzendaria eta hipodromoen bultzatzailea, Donostiakoaz aparte, Santanderrekoa ere bultzatu zuen.[6] [7]

Hipodromoaren finantzaketa bere gain hartu zuen Gran Casino enpresak, milioi erdi pezeta inguruko inbertsioa eginik. Milioi bat pezeta baino gehiagoko sarien diru-kopuruak eragina izan zuen nazioarteko sona handiko zalditegiak erakartzen.

Eraikuntza-lanak

aldatu

Luis Elizalde arkitektoak zuzenduta egin ziren eraikuntza-lanak.[8] Lurra berdintzeko lanek 1916ko otsailaren 14an hasi behar zuten, eta euria zela eta atzeratu egin ziren martxoa arte. Erregeak berak lanei jarraipena egin zien.

Harria Nafarroako harrobitik ekartzen zen eta hondarra Debatik trenez. Lokatza zela eta hiru kilometroko estolderia behar izan zen. Lanak 1916ko otsailaren 14an hasi ziren, eurite torrentzialei aurre egiten. Lurraren 24.000 metro kubikoak deseraiki ondoren hiru hilabete eta erdi pasatu ondoren burutu ziren obrak.[9].

Inaugurazioa

aldatu

1916ko uztailaren 2an inauguratu zen hipodromoa. Novedades aldizkari grafikoak eman zuen ekitaldiaren berri, urte hartako uztailaren 16ko zenbakian.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) Gallego, Enrique. (1916-08-15). «Mejoras urbanas en San Sebastián» La construcción moderna: revista quincenal ilustrada. N.15 (15/08/1916)p.2/226 (Hemeroteca digital BNE) (Noiz kontsultatua: 2016-07-01).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Gallego, Enrique. (1916-08-15). «Mejoras urbanas en San Sebastián» La construcción moderna: revista quincenal ilustrada. N.15 (15/08/1916)p.3/227 (Hemeroteca digital BNE) (Noiz kontsultatua: 2016-07-01).
  3. (Gaztelaniaz) «El hipodromo» El Urumea: periódico no político,(N. 1180, 1883/04/04, p.1-2 ) (Noiz kontsultatua: 1916/06/13).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Carreras de Caballos» El Urumea: periódico no político,(N. 1313, 1883/09/15, p.1-2 ) (Noiz kontsultatua: 1916/06/13).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) «De interés inmediato: El hipódromo» La Voz de Guipúzcoa,(N. 10964 (1916/01/12, p.1 ) (Noiz kontsultatua: 1916/06/13).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. , 26-35 or..
  7. (Frantsesez) George Marquet ( Fr/ Wikipedia). (Noiz kontsultatua: 1916/06/13).
  8. (Gaztelaniaz) Gallego, Enrique. (1916-08-15). «Mejoras urbanas en San Sebastián» La construcción moderna: revista quincenal ilustrada. N.15 (15/08/1916)p.1/225;p.5/229 (Hemeroteca digital BNE) (Noiz kontsultatua: 2016-06-28).
  9. (Gaztelaniaz) ««Hipodromo, historia : Entre lluvias torrenciales»» Hipodromo.com (Noiz kontsultatua: 2016/06/27).
  10. (Gaztelaniaz) (PDF)Novedades 359 1916-07-16 (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia