Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Dietrich Thurau (Frankfurt, 1954ko azaroak 9), ezizenez Didi, alemaniar txirrindulari ohia da, profesionala 1975 eta 1989 artean. Denbora horretan, 82 garaipen lortu zituen.

Dietrich Thurau

(2006)
Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1954ko azaroaren 9a (70 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia
Jasotako sariak

1970eko hamarkadaren hasieran, nabarmentzen junior eta zaletuen mailetan nabarmentzen hasi zen, pistako txirrindularitza probetan. Bere herrialdeko jazarpen probako txapelduna izan zen 1971 eta 1974an. Amerikar probako txapeldun izan zen 1973 eta 1974an. Iraupeneko txapelduna ere izan zen 1972an eta taldekako jazarpeneko munduko txapeldun 1974an (4. proba horren bakarkako bertsioan).

Txirrindularitza profesionalera pasa ondoren, Thurauk pistako probetan parte hartzen segitu zuen, nagusiki neguan, errepide txirrindularitzako egutegiaren amaieraz batera. 1975 eta 1976an berriz izan zen Alemaniako jazarpen probako txapelduna, eta 1982an amerikar probako txapelduna.

Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, sailkapen nagusian postu onak ere lortzeaz batera. 1976ko Espainiako Itzulian 4. amaitu zuen eta 5 etapa irabazi. 1977ko Frantziako Tourrean bosgarren izan zen, gazteen sailkapena eta bost etapa irabazirik. 1979koan hamargarrena izan zen. 1983ko Italiako Giroan 5. amaitu zuen sailkapen nagusian.

Palmaresa

aldatu

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1983

1987

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987
Italiako Giroa - - UT - - 14. UT 5. - - 18. 52.
Frantziako Tourra - 5. - 10. UT - UT - - UT - UT
Espainiako Vuelta 4. - - - - - - - - - - -
Munduko txapelketa   49. 2. 14. 2. - 62. 34. - - UT UT UT

Kanpo estekak

aldatu