Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Coca-Cola edari freskagarri baten izena da, munduko 200 herrialdetan baino gehiagotan hedatua: haietako guztietan, hirutan izan ezik, freskagarririk salduena da.

Coca-Cola
Be Open Like Never Before
Datuak
Izen laburraCoca, Cola, Coke, كوكا eta cola
Motadrink brand (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
JabeaThe Coca-Cola Company
Historia
Sorrera1886ko maiatzaren 8a
webgune ofiziala
Facebook: CocaColaUnitedStates Twitter: CocaCola Instagram: cocacola Youtube: UCosXctaTYxN4YPIvI5Fpcrw Edit the value on Wikidata
Coca-Cola
Coca-Cola Kanada SL fabrika botilaratzea Urtarrila 8, 1941 Montreal, Kanada.

Enpresa ekoizlea The Coca-Cola Company da eta egoitza nagusia Atlantan du, Estatu Batuetako Georgia estatuan. Haren aurkari nagusia Pepsi da.

Munduko leku askotan Coke izenaz ezagutzen da, beste askotan Kola esaten zaio, eta Hego Amerikako hainbatetan, Coca. Kola izena mandingako k´olatik dator, teina eta teobromina ugari dituen Afrikar hazia.

Historia

aldatu

John Pemberton AEBetako guda zibilean zauritu eta morfinazale bihurtu zen. Beraz, substantzia kaltegarri horren ordezko bat bilatzen saiatu zen. Koka ardoa sortu zuen lehenbizi Columbus-en, Atlantan, baina hasierako produktu hori debekatu zen, une hartako legediagatik. Horren ondorioz, 1886an, harrn erantzuna alkoholik gabe plazaratzea izan zen, Coca-Cola. Osagai nagusiak koka hostoak eta kola intxaurra (kafeinaduna) ziren: hortxetik datorkio izena. Hasieran, botikatzat saldu zen, bost zentimoren truke.

1888an, Asa Chandler-rek John Pembertoni eta beste zenbait akzioduni edariaren formula erosi zien. Harren arrakasta Chandler eta produktuaren marketing oldakorrari zor zaio batik bat. Dena den, urte hartan, Coca-Cola izenaren eskubideak Pembertonen seme Charlery-k zituen. Harentzat arazoa zen hori, nahiz eta Chandler-rek formula eduki, beste izen batzuk erabili behar izan zituen produktua saltzeko. Hainbat saiakera egin zituen izena bereganatzeko. Azkenik, 1891an, Coca-Cola produktuaren kontrola erdietsi zuen.

Hortik aurrera, hazkundea izugarria izan zen. 1904an, milioi bat galoi saldu ziren, 3,79 milioi litro gutxi gorabehera. Bi urte geroago, Kanadan, Kuban eta Panaman ontziratze-prozesuak hasi ziren. 1912an, Filipinasen. 1919an, lantegiak ireki zituzten Europan. 1919ko irailaren 12an, inbertitzaile talde batek konpainia erosi zuen 25 milioi dolar-en truke, Ernest Woodruff buru zela.

Hala eta guztiz ere, ontziratzearen kontu honek isats luzea dauka. Hasieratik, soda iturrietan saltzen zen, edalontzika. 1899an, bi abokatuk Coca-Cola presidentearekin bisita bat ordaindu zuten. Freskagarriaren ontziratze eskubideak nahi zituzten. Chandlerrek horixe egin zuen, ez zuelako uste ideia horrek etorkizunik izan zezakeenik. Beraz, abokatuek edaria prezio finko batean eros zezaketen. Kontratu hori esker, abokatuek prezioa igo nahi bazuten, irabaziak haientzat izango ziren eta konpainiak ez zuen ezer eskuratuko. Gainera, kontratu horrek ez zuen epe amaierarik.

Ontziratzeak arrakasta izan zuen. Horren aurrean, zuzendaritzaren aukera bakarra zen, nonahi Coca-Cola botilak bost zentimo balio zuela. Jende guztiak sinestuko zuen bost zentimo balio behar zuela eta saltzaileek zailago izango zuten prezioa igotzea. Kontratu birnegoziatu zen.

Hala eta guztiz ere, beste arazo bat zen. Makina saltzaileek soilik nikelak (bost zentimoko txanponak, alegia) onartzen zituzten. Hamar zentimoko prezioa jartzea gehiegi zen; beraz, AEBetako ogasunari 7,5 zentimoko txanpon ekoiztea. Ez zuen onartu. Hori dela eta, 70 urtez, Coca-Colak nikel bat (5 ¢) balio zuen. Dena den, ona izan zen konpainiarentzat: prezio horri esker, edaria edonon dago, haien aukera bakarra ahalik eta edari gehien saltzea delako.

Frank Robisonek Coca-Cola izena eman zion, eta logoa haren kaligrafiaz egin zuten. Oso ospetsua egin zen edaria, eta 1886an sortzaileari Ameriketako Estatu Batuen lurralde osoan saltzea eskaini zioten. Pembertonek eskaintza onartu eta formula eta enpresa hogeita hiru mila dolarren truke saldu zituen. Jabe berriek hainbat fabrika ireki zituzten. Geroago, abokatu talde batek berriro erosi zuen. Mundu osoan edaririk kontsumituena izan zen XX. mendean.

Formula

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Coca-Colaren formula»

Coca-Colaren formula oso ondo gordetako industria-sekretu bat da. Hala ere, gehiena ura, azukrea, banilla, limoia eta laranja dira. Beste osagaiek zaporean aldaketa batzuk baino ez dakartzate.

Herrialdez herrialde formulak bere aldaketak ditu. Adibidez, AEBetan arto-jarabea erabiltzen da eta Europan sakarosa zapore gozoa emateko.

Coca-Colak ez du kokainarik, nahiz eta kafeina kopuru handia duen (kafe batek baino gutxiago, hala ere, kopuru bererako).

Coca-Cola 200 herrialdetan saltzen da, eta horietako 197tan freskagarririk salduena da. Ameriketako Estatu Batuen nortasunari lotuta agertu izan da, eta horregatik arabiar herrialde batzuetan gutxiago saltzen da.

Munduan Coca-Cola gehien edaten duen herrialdea Mexiko da, eta gehien saltzen den hiria Monterrey (Mexiko) da.

Coca-Cola da munduan bainila gehien kontsumitzen duen enpresa; horregatik, 1985ean, aldi batez Coca-Colak bainila beharrean bainilina sustantzia kimikoa erabiltzen hasi zenean (gerora bainilina baztertu zuten, salmentak urritu zirelako), Madagaskarko ekonomiaren gainbehera etorri zen.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu