Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Rodrigo Díaz de Vivar (10481099), Cid Campeador izenaz ezaguna (arabierazko سيد sīdi, 'jauna' hitzetik hartuta), Gaztelako noblea izan zen, mertzenarioa eta errekonkistako irudi legendarioa.

Cid Campeador

Lordship of Valencia (en) Itzuli jaun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuderico Didaz
JaiotzaVivar, ezezaguna
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaCity of Valencia (en) Itzuli eta Valentzia1099 ( urte)
Hobiratze lekuaTomb of El Cid (en) Itzuli
Familia
AitaDiego Flaínez
AmaDoña Rodríguez
Ezkontidea(k)Ximena Diaz  (1074 -  1099)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzalduna, Mertzenarioa, militarra, politikaria eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Gaztela eta Gaztelako Erresuma
InfluentziakAl-Muhallab ibn Abi Sufra (en) Itzuli
Izengoitia(k)El Campeador, El Cid eta El Cid Campeador
Zerbitzu militarra
Graduazaldun
Parte hartutako gatazkakErrekonkista
Battle of Alcocer (en) Itzuli
Battle of Graus (en) Itzuli
Battle of Quart de Poblet (en) Itzuli
Siege of Valencia (en) Itzuli
Siege of Zaragoza (en) Itzuli

Find a Grave: 8091411 Edit the value on Wikidata

Diego Lainez eta Rodrigo Álvarezen alaba baten semea zen, aita galdu ostean, Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa erregearen gortean zaildu zen, Antso printzearen alboan.

1060. urtearen inguruan zaldun izendatua izan zen, Santiagoko Zaldunen elizan (Zamora), Urraka Zamorako andrearen eskutik. 1063 eta 1072 artean Antsoren alboan izan zen eta guda egin zuen berarekin batera. Errege alferez izendatu zuten Antso Gaztelako tronura igo zenean 1065an.

1066. urtean Campeador titulua eskuratu zuen, Ximeno Gartzia nafarra Hiru Antsoen Gudan menderatu ostean, Antsoren Alfontso eta Gartzia anaien aurkako gudak irabazten lagundu zuen. Sancho bere arreba Urrakaren aurka borrokatu zen, eta Zamorako hiria setiatu zuen. Han hil egin zuen, Bellido Dolfos nobleak, eta ondorioz Alfontso Alfontso eta Leongo subirano bihurtu zen.

Errege berriarekin, Garcia Ordoñez bihurtu zen errege-alferez berria eta erregeak, Cidari, bere iloba Ximena ezkontzeko baimena eman zion, 1074 urtean ezkonduz.

1079 urtean erbesteratua izan zen, eta hainbat errege eta pertsonai boteretsuren zerbitzuetan izan zen hurrengo urteetan, 1099. urtean Valentzian hil zen arte. Bere emazteak Bartzelonako Berenguer III.aren laguntzarekin hiria mantentzea lortu zuen 1101 arte.

Bere balentriak Cantar del Mio Cid poema epikoan jaso ziren.

Marrazki bizidunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Biografia  Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.