Carlos Santana
Carlos Humberto Santana Barragán, ezagunagoa Santana gisa (Autlán de Navarro, Jalisco, Mexiko, 1947ko uztailaren 20 - ) gitarra-jotzaile mexikar-estatubatuarra da. Izen bereko rock taldeko burua da. Garrantzi handikoa bere disko produkzioagatik eta erritmo latinoen erabileragatik.
Carlos Santana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Autlán de Navarro (udalerria), 1947ko uztailaren 20a (77 urte) |
Herrialdea | Mexiko Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Deborah Santana (en) (1973 - 2007) Cindy Blackman (en) (2010 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hempstead High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, jazz guitarist (en) eta gitarra-jotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Santana (en) |
Genero artistikoa | rock Latinoamerikako musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa perkusio instrumentua |
Diskoetxea | Arista Records Columbia Records RCA |
santana.com | |
|
San Franciscon (Kalifornia) bizi izan da gaztetatik. 1966an bere lehen talde profesionala sortu zuen, Tom Fracer gitarra-jotzailearekin batera: Santana Blues Band. Taldeak arrakasta handia izan zuen inguruetan jo zituzten kontzertuetan eta Woodstockeko Jaialdian, eta horri esker kontratu bat izenpetu zuten CBS diskoetxearekin. Handik gutxira argitaratu zen taldearen lehen diskoa: Santana (1969). Berehala milioitik gora disko saldu zituen eta Estatu Batuetako disko-zerrendako lehen postua lortu zuen Evil Ways izeneko abestiarekin.
Bigarren diskoak ere oso kritika onak izan zituen: Abraxas (1970). Lan horretan Fleetwood Macen Black Magic Woman eta Tito Puenteren Oye cómo va bezalako klasikoak sartu zituen. Bigarrenak bezala, hirugarren diskoak afrokubatar eragin handia zuen: Santana III].
1972an, ekialdeko musika-moldeen eta beste musika-molde konplexuago batzuen bilaketaren eragina nabaritzen hasi zen Santanaren musikan, eta hala, Caravaserai diskoaren argitalpenaren ondoren, ospe handiko musikariekin jotzen hasi zen (Buddy Miles, Alice Coltrane, John McLaughlin). Elkarlan horren emaitza Love Devotion Surrender(1973) izan zen. Beste zenbait lan aipagarri: Welcome (1973); Borboletta (1976); Amigos (1976); Moonflower (1977); Inner Secrets (1978); Marathon (1979).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Santana |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.