Côte-d'Or
(«Côte-d’Or» orritik birbideratua)
Côte-d'Or[1] Borgoina-Franche-Comté eskualdeko departamendua da (21), izenak iragarri ez bezala, kosta gabekoa.
Côte-d'Or (21) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
Prefetura | Dijon |
Prefeta | François Sauvadet NC |
Azpiprefeturak | Beaune Montbard |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 43 |
Udalerriak | 707 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°25′N 4°50′E / 47.42°N 4.83°E |
Azalera | 8.763 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 535503 |
Dentsitatea | 61.109,551523451 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Prefektura Dijon hirian dago.
Mugakideak
aldatuDepartamendu mugakide Aube iparraldean, Saona eta Loira hegoaldean, Marne Garaia, Saona Garaia eta Jura ekialdean eta Yonne eta Nièvre mendebaldean ditu.
Inguru naturala
aldatuSena ibaia departamendu honetan sortzen da, Source-Seine izeneko udalerri txikian. Ipar-mendebalean Chatillonnais eskualdea eta basoz beteriko Langres goi-ordokia daude. Hego-ekialdean Saona ibaiaren harana dago. Dijonen hegoaldean dago benetako Côte-d'Or, Frantziako mahatsalde aintzat hartuenetakoa. Industria Dijon aldera bildu da nagusiki.[2]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Departamenduaren webgune ofiziala