Bergen
- Artikulu hau Norvegiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bergen (argipena)».
Bergen (ⓘ) Norvegiako bigarren hiria da. 267.600 biztanle ditu (2012ko abenduaren 18an). Udalerri bat izateaz gain, Hordaland konderriko hiriburua ere bada. Bergen Handia eta Bergen Hiriguneak bere barnean landa eta baserri kokaguneak ere hartzen ditu, 2012ko abenduko erroldaren arabera, 393.500 biztanle zituen. Hiriguneak 465 kilometro karratuko lurrazala du eta Bergenshalvøyeneko penintsulan dago. Erdigunea eta iparraldeko lurraldeak Byfjorden daude; aldiz, aldiriak hainbat irlatan banatuta daude. Bergen zazpi mendiak izeneko mendiek inguratua dago eta Hordalanden administrazio zentroa da. Zortzi udalerriz osatuta dago: Arna, Årstad, Åsane, Bergenhus, Fana, Fyllingsdalen, Laksevåg and Ytrebygda.
Bergen Bergen | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Bergen hiriko hainbat irudi. Goialdean, hiribarnea. Erdialdean (ezkerra): Buekorps-en kale martxa. Erdialdean (erdialdea): Gamlehaugen. Erdialdean (eskubia): Bryggen auzoko zurezko etxe koloretsuak. Behealdean: Fyllingsdalen. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Norvegia | ||
Konderria | Hordaland | ||
Mendebaldeko Norvegia | |||
Alkatea | Gunnar Bakke | ||
Izen ofiziala | Bergen | ||
Jatorrizko izena | Bergen | ||
Posta kodea | 5003–5098 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 60°23′33″N 5°19′24″E / 60.3925°N 5.3233°E | ||
Azalera | 465 km² | ||
Altuera | 5 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 291.189 (2023ko irailaren 30a) 24.072 (2022) | ||
Dentsitatea | 562 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1070 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Seattle, Lübeck, Aarhus, Göteborg udalerria, Newcastle upon Tyne, Rostock, Mombasa, Turku eta Callao | ||
Hizkuntza ofiziala | norvegiera | ||
http://www.bergen.kommune.no |
Merkataritza Bergenen 1020an hasi ,baina hiriguneak ez zuen 1070 arte bat egin. 1217tik 1299ra, Norvegiako hiriburu izan zen eta XIII. mendetik aurrera, Liga Hanseatikoaren departamentu. 1789 arte, Ipar Norvegiaaren eta atzerriaren arteko merkataritza eskubide esklusiboak izan zituen. Bryggen-go kaiak Gizateriaren ondare dira. Hiriak zenbait pairatu sufritu zituen. Norvegiako ekonomia eskola 1936an sortu zen eta Bergengo Unibertsitatea, 1946an. 1831tik 1972ra Bergen independentea izan zen, beste udalerriekin bat egin zuen arte.
Klima
aldatuBergen Norvegiako hego-mendebaldeko kostaldeko Hordaland konderrian dago, itsas ertzean bertan, ia itsasoaren altuera berean (7 m), zazpi mendiren magalean: Fløyen, Ulriken… Itsasertzean kokatuta eta mendiz inguratuta dagoelako, ez da oso hiri hotza izaten, gainontzeko Norvegiarekin alderatzen bada behintzat, eta ez da askotan 0º–z behetik jaisten.
Oro har, Bergengo klima ozeanikoa da, hezea. Uda epelak izaten ditu eta ekainetik abuztura 20º-ra iristen da. Neguak, azarotik martxoa bitarte, hotzak dira.
Oso ezaguna da jasotzen duen prezipitazio-kopuruagatik. Estatistikoki mundu osoan euri gehien jasotzen duen hiria da: hainbatetan etengabeko euri egunak jasaten ditu, asteak eta asteak atertu gabe. 2011an, adibidez, 268 egunetan euria egin zuen.
Datu klimatikoak (Bergen (1961–1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.6 | 4.0 | 8.9 | 12.1 | 15.0 | 16.8 | 19.6 | 18.4 | 15.2 | 11.2 | 6.9 | 4.7 | 10.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −0.4 | −0.5 | 3.1 | 5.0 | 7.2 | 10.2 | 11.5 | 11.6 | 9.1 | 6.6 | 2.8 | 0.6 | 5.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 190 | 152 | 170 | 114 | 106 | 132 | 148 | 190 | 283 | 271 | 259 | 235 | 2250 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 21 | 17 | 19 | 17 | 17 | 16 | 18 | 19 | 23 | 24 | 22 | 22 | 235 |
Eguzki orduak | 18.6 | 56.5 | 93.0 | 147.0 | 186.0 | 195.0 | 180.4 | 166.6 | 87.0 | 58.9 | 24.0 | 9.3 | 1179.3 |
Iturria: [1] |
Turismoa
aldatuBergen Norvegiako hiririk dotore eta politenetako bat dela esan daiteke: fiordo ezagunen sarrera-gune bilakatu da eta, horren eraginez, itsas bidaietako Europako porturik garrantzitsuenetakoa. Bertan Bryggen auzoa dago — Gizateriaren Ondare dea—, portuko albo batean eta zurezko etxe koloretsuz osatua. Ikusmira ugariko hiria da: adinidez, kaiaren inguruko merkatua, Fløyen mendira igotzen den funikularra, Aquariuma, Bergenhusko gotorlekua bisitatu…
Kulturgune garrantzitsua da: 2000. urtean Europako Kultura Hiriburu izendapena jaso zuen. 1986ko maiatzaren 3an Eurovision Abesti Lehialketa bertan antolatu zen. Time aldizkariak berak Bergen hamalau "hiriburu europar ezkutu" artean kokatu zuen (2004ko abuztuan).
Festen aldetik, nabarmendu behar da Konstituzio Eguna (maiatzaren 17an): egun horretan, Norvegiako errege-erreginak hiria bisitatzen dute. Ospe handikoa da halaber Eguberrien ospakizunei su artifizialen bidez hasiera ematen dion Argien Jaialdia, azaroaren 28an.
Gainera, urte guztian zehar goza daiteke Grieghallen-en egiten diren musika-kontzertuekin, Edvard Grieg konpositore bergendar ezagunaren izena daraman aretoan. Musika jaialdiak ugariak dira: Nazioarteko Gitarra Jaialdia (ekaina), Lost Weekend edo Hole in the Sky (abuztua)… Baina denetan garrantzitsuena maiatza eta ekaina arteko Bergengo Nazioarteko Jaialdia da.
Era berean, Komikien eta Jan-edanen Jaialdiak (irailean) eta Bergengo Nazioarteko Zinemaldia (urrian) ospetsuak dira.
Hiritar ezagunak
aldatu- Ludvig Holberg (1684-1754), jakintsu eta idazlea.
- Ole Bull (1810-1880), biolin-jotzailea.
- Edvard Grieg (1843-1957), musikagilea.
- Inger Hagerup (1905 - 1985), idazle ospetsua, bereziki poeta.
- Ivar Giaever (1929-), fisikaria.
- Varg Vikernes (1973-), musikaria eta abeslaria.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://worldweather.wmo.int/008/c00022.htm World Meteorological Organisation (Nazio Batuak)
Kanpo estekak
aldatu- (Norvegieraz [bokmål]) Udalaren webgunea.