Belate
Belate Nafarroa Garaiko mendatea da. Almandoz (Baztan) eta Arraitz (Ultzama) herriak lotzen dituena.[1] 847 metroko garaiera du. Bertatik pasatzen da NA-1210 errepidea (lehengo N-121).
Belate | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 847 m |
Mota | mendate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′57″N 1°36′53″W / 43.04903°N 1.61467°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Historia
aldatuBelate aspalditik izan da igarobide garrantzitsua. Bertatik Nafarroa Garaiko barnealdea, Lapurdirekin eta Gipuzkoako kostaldearekin lotzen zituen erromatar galtzada pasatzen zen. Ikertzaile batzuen arabera, II. edo III. mendekoa da. Galtzada honetatik igarotzen ziren ere Erdi Aroan, Done Jakuera bidean, Urdazubitik barrena zetozen erromesak.[2] Horrela, Belateko Santa Maria Monasterio-Ospitalea eraiki zuten bertan, gaur egungo aterpe baten modukoa.
1512an, nafarren eta gaztelarren arteko Belateko gudua gertatu zen, Joanes III.ak Nafarroako Erresuma berreskuratu nahi izan zuelarik, baina gaztelarrek garaitu zuten.
1840ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak Iruñearen eta Dantxarinearen arteko errepidea (N-121) eraiki zuen, Belateko mendatetik igarotzen zena. Errepide berria eraiki eta gutxira Belate mendatearen alde banatako udalek, hots, Ultzamak eta Baztanek, benta bana zabaldu zuten: Ultzamako benta eta Benterrea.[2] 1997an, mendatea saihesten duen Belateko tunela zabaldu zen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b Tellabide, Muskilda. Belateko mendietan Marin errekan barrena. Argia astekaria, 2004ko martxoak 28, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-25).