Baltoro Muztagh
Baltoro Muztagh (txinera tradizionalez: 巴爾托洛慕士塔格山; txinera sinplifikatuz: 巴尔托洛慕士塔格山; pinyinez: Bā'ěrtuōluò Mùshìtǎgé Shān) Karakorum mendikateko azpimendikate bat da. Pakistango iparraldeko Gilgit-Baltistan eskualdea eta Txinako ipar-mendebaldeko Xinjiang lurraldearen artean banatua dago. Bere gailurrek Pakistan-Txina muga osatzen dute.
Baltoro Muztagh | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | K2 |
Garaiera | 8.611 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°53′N 76°31′E / 35.88°N 76.52°E |
Mendikatea | Karakorum |
Estatu burujabe | Pakistan |
Pakistanen banaketa administratiboa | Iparraldeko Eremuak |
Mendikate honetan gailurrarik garaiena K2 da (8.611 metro), munduko bigarren mendirik garaiena, eta Hamalau Zortzimilakoetatik beste hiru mendi ere bertan daude: Gasherbrum I, Broad Peak eta Gasherbrum II.
Mendikate honetako ipar eta ekialdean Baltoro glaziarra dago.
Baltoro Muztagh mendikateko hainbat gailur
aldatuGailur baxuagoak
aldatuHona hemen euren edertasun edota igoera zailtasunarengatik nabarmenak diren mendikate honetako bost gailur apalagoak:
- Trango dorre handia, 6,286 m
- Trango dorrea edo Izenik Gabeko dorrea, 6,239 m
- Uli Biaho dorrea, 6,109 m