Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Antipapa legez kanpo hautatua izanik, Eliza Katolikoak halakotzat hartzen ez duen Aita Santua da. Antipapen zerrenda finkorik ez da, hautapenaren legezkotasuna ez baita beti gauza segurua. Izan ere, Goi Erdi Aroan bortxazko ezarpen asko izan zen eta zisma handiaren garaian kardinal berberek bi Aita Santu (Urbano VI eta Klemente VII) hautatu zituzten. Haietako bakoitza kristau herriaren zati handi batek onartu zuen.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eliza Katolikoaren agintari gorena da aita santua, baina izan dira hain santu ere izan ez direnak.

Antipapa garrantzitsuenak hauek dira: San Hipolito (217-235); Novaziano (251); Felix II.a (355-358); Ursino (366-367); Eulalio (418-419); Konstantino II.a (767-769); Anastasio (855); Kristoforo (903-904); Frankon, Bonifazio VII.a (974, 984-985); Filagato, Joan XVI.a (997-998); Benedikto X.a (1058-1059); Cadalo, Honorio II.a (1061-1072); Giberto, Klemente III.a (1080, 1084-1100); Maginulfo, Silvestre IV.a (1105-1111); Maurizio Burdin, Gregorio VIII.a (1118-1121); Pierleoni, Anakleto II.a (1130-1138); Gregorio Conti, Viktor IV.a (1138); Ottaviano de Monticello, Viktor IV.a (1159-1164); Guido da Crema, Paskual III.a (1164-1168); Joan Sturmeko abadea, Kalixto III.a (1168-1178); Lando Frangipane, Inozentzio III.a (1178-1180); Pietro Rainalducci, Nikolas V.a (1328-1330); Genovako Roberto, Klemente VII.a (1378-1394); Bernard Garnier, Benedikto XIV.a (1425-1430), Petros Filarges, Alexandro V.a (1409-1410); Baldassare Cossa, Joan XXIII.a (1410-1415); Savoiako Amadeo, Felix V.a (1425-1430).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu