Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Andrea Bocelli[1] (Lajatico, Pisa, Italia; 1958ko irailaren 22a) Italiako abeslari, musikari, idazle eta musika ekoizlea da. Hamabi opera oso grabatu ditu[2] (Andrea Chénier, Carmen, Cavalleria Rusticana, Il Trovatore, La Bohème, Manon Lescaut, Pagliacci, Roméo et Juliette, Werther, Turandot, Aida eta Tosca), baita kantu klasikoekin eta musika erromantikoarekin egindako diskoak ere. Nazioartean oso ezaguna da, eta 90 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan.

Andrea Bocelli

(2019)
Bizitza
JaiotzaLajatico1958ko irailaren 22a (66 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
alemana
portugesa
Jarduerak
Jarduerakkantugilea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, opera abeslaria, abokatua, musikagilea, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea, saxofoi-jotzailea eta tronpeta-jotzailea
Lantokia(k)Lajatico
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
pop musika
operatic pop (en) Itzuli
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
tronboia
tronpeta
saxofoia
Zeharkako txirula
gitarra
pianoa
DiskoetxeaDecca Records (mul) Itzuli
Universal Music Group
PolyGram (mul) Itzuli

andreabocelli.com
IMDB: nm0004765 Allocine: 38198 Rottentomatoes: celebrity/andrea_bocelli Allmovie: p289594 Metacritic: person/andrea-bocelli
Facebook: AndreaBocelliOfficial Twitter: andreabocelli Instagram: andreabocelliofficial MySpace: andreabocelli Youtube: UCb4JB8-ZAeceuR7EPCPOPzg Souncloud: andreabocelli Spotify: 3EA9hVIzKfFiQI0Kikz2wo iTunes: 217015 Last fm: Andrea+Bocelli Musicbrainz: c5a0a216-c33c-42dc-92b8-4b60236f8dad Songkick: 475292 Discogs: 318300 Allmusic: mn0000751613 Deezer: 3201 Edit the value on Wikidata
Andrea Bocelli Veronica Berti emaztearekin.

Ibilbidea

aldatu

1958ko irailaren 22an jaio zen Lajaticon, Toscanako landa eremuko herrian. Bocelli Alessandro eta Edi Bocelliren semea da. Medikuek gurasoei ohartarazi zieten desgaitasun batekin jaioko zela, abortatzea gomendatuz. Izan ere, haurrak ikusmen arazoekin jaio zen eta glaukoma diagnostikatu zioten. Bocelli pianoa, flauta eta saxofoia jotzen ikasten hasi zen. 12 urterekin, futbol partida batean buruan izandako kolpe baten ondorioz, itsutasuna erabatekoa bihurtu zen. Horrek bere karrera suntsitzen ez uzteko erabakia hartuz, adin hartan zuen borondate indar handiarekin aurrera egin zuen. Musikarekiko zaletasunak familia ospakizunetan emanaldi txikiak eskaintzera bultzatu zuen. Batxilergoko ikasketak amaitzean, Pisako Unibertsitatean matrikulatu zen, Zuzenbideko titulua lortuz, baino inoiz ez zuen bere benetako pasioa alde batera utzi. Zuzenbide klaseak Franco Corelli tenor handiaren eskutik jasotako kantu klaseekin bateratzeko gai izan zen. Leku ugaritan ere jo zuen, eta horri esker bere ahots teknika hobetzeko aukera izan zuen.

Bere lehen maketa grabatu zuen urtean, Bocelli Enrica Cenzattirekin ezkondu zen, 1987an ezagutu zuen taberna batean pianoa jotzen ari zela.[3]

Andrea Bocellik oso gaztetatik amesten zuen opera kantatzearekin, idolotzat hartuta Enrico Caruso, Mario del Mónaco, Luciano Pavarotti eta bere irakasle Franco Corelli tenorrak. Ikasketak amaitu ondoren, urtebetez lan egin zuen abokatu lanetan erabat musikara dedikatu aurretik.

1992an, Zuccherorekin probak egin ondoren, urte bereko udan, Andrea Turinera joan zen Franco Corelli abeslari erretiratuarekin klaseak ematera. Pucciniren "Che Gelida Manina" kantatzen entzun zion, eta horregatik bere klaseetan onartzen du, 1997an irakaslea hil zen arte 83 urte zituela. Urte horretan bertan Viaggio Italiano grabatu zuen eta bertan aipagarriak ziren abestiak  biltzen zituen, hala nola Turandot-en "Nessun Dorma", L`Arlesianaren "Lamento di Federico", Schubert-en "Ave Maria", "O sole mio", "La donna" è mobile" Rigolettoren eskutik, besteak beste. Honekin sari mundial batzuk irabazten hasten da.

Ikusmena galdu zuen arren,1998an antzerkiarekin lehen hurbilketa izan zuen, urte horretako otsailaren 18tik 25era, Rodolforen papera egin zuen" La Bohème de Puccinin ". Cagliari Communale de Cagliari antzokian.

2000. urtean bere lehen opera osoa La Bohème de Puccini kaleratu zen Zubin Mehta maisuarekin batera.

Sariak

aldatu

Diskografia

aldatu
 
Andrea Bocelli 2006an.

Albumak

aldatu

Zuzeneko albumak

aldatu

Bideo albumak

aldatu

Operak

aldatu

Albumak elkarlanean

aldatu
  • 2002: Sentimento Tour
  • 2006: Amore Tour
  • 2008-2010: Incanto Tour
  • 2009-2010: My Christmas Tour

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) admin. Biografía de Andrea Bocelli | Incluyeme.com. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  2. (Gaztelaniaz) Mascia, Carla. (2018-08-27). «La historia que esconde la voz de Andrea Bocelli» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  3. «Biografía de Andrea Bocelli (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Biografía de Andrea Bocelli» www.todomusica.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu