Ana Austriakoa (1601–1666)
Ana Austriakoa (Valladolid, 1601eko irailaren 22a - Paris, 1666ko urtarrilaren 20a), Espainia eta Portugalgo infanta, Austriako artxidukesa, Borgoina eta Herbehereetako printzesa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (1615-1643) eta bi erresuma hauetako erreginordea (1643–1647) izan zen.
Ana Austriakoa (1601–1666) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Mauricia de Austria y Austria-Estiria | ||
Jaiotza | Valladolid, 1601eko irailaren 22a | ||
Herrialdea | Espainia Frantzia Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Paris, 1666ko urtarrilaren 20a (64 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Filipe III.a Espainiakoa | ||
Ama | Margarita Austriakoa | ||
Ezkontidea(k) | Luis XIII.a Frantziakoa (1615eko azaroaren 25a, 1615eko azaroaren 24a - 1643ko maiatzaren 14a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Habsburgo Etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
- Artikulu hau Frantziako erregina ezkontidea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ana Austriakoa».
Alexandre Dumasen Hiru mosketariak (Les Trois Mousquetaires, 1884) eleberriko protagonistetako bat da.
Biografia
aldatuAita Filipe III.a (1578–1621), Espainiako erregea, eta ama Margarita Austriakoa (1584–1611) izan zituen.
1611ko Fontainebleauko itunaren arabera, Frantziako errege Luis XIII.aren emaztegai ofizial bihurtu zen. Ezkontza 1615eko urriaren 18an ospatu zen, Burgosen. Ezkontza politiko hau ahalordez egin zen eta Frantziako erregea Ucedako dukeak ordezkatu zuen. Egun berean, Bordelen, Elisabet Frantziakoa, Luis XIII.aren arreba, Anaren anaia Filiperekin ezkondu zen. Ondoren emazte biak Konpantzian trukatuak izan ziren. Ana eta Luis XIII.aren arteko Frantziako ezteiak Bordelen, azaroaren 21ean ospatu ziren.
Ezkonberriak oso gazteak ziren (14 urte besterik ez) eta elkarbizitza arras zaila izan zen[1]. Erregeak eta Richelieu ministroburuak agintetik baztertu zuten. Ana azken honen aurkako gorteko azpijokoetan nahasirik ibili zen[2]. Horrez gain, George Villiers, Buckinghamgo dukea, maitale zuela egotzi zitzaionez, 1620an senar-emazteak behin-behinekoz bereizi ziren. Orduan Val-de-Grâceko gazteluan zenbait urte eman zituen.
1643an senarra hil zenean, Louis XIV.a oinordekoak bost urte besterik ez zuenez gero, Ana erregeorde bihurtu zen. 1661 arte erresuma gobernatu zuen Mazarino kardinalaren laguntza estuarekin. Mazarinorekin ezkutuan ezkondu zelako susmoa dago[2].
1666ko urtarrilaren 20an bularreko minbiziak jota hil zen.
Seme-alabak
aldatuAna Austriakoak bi seme izan zituen:
- Louis XIV.a (1638–1715), Frantziako erregea (1643–1715)
- Filipe I.a Orleansekoa (1640–1701), Orleanseko dukea (1660–1701).
Iruditegia
aldatu-
Ana Austriakoa 1604an. Juan Pantoja de la Cruz.
-
Erretratua. Egile ezezaguna.
Erreferentziak
aldatu- ↑ M. de Castelnau: Anne d'Autriche (1601-1666) Histoire-pour-tous.fr
- ↑ a b Anne d'Autriche Larousse.fr
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Austriakoa (1601–1666) |