American Hustle
American Hustle (euskaraz Amerikar Iruzurra) 2013ko David O. Russell estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzeko drama filma da. Christian Bale, Bradley Cooper, Amy Adams, Jeremy Renner eta Jennifer Lawrence aktoreek antzeztu zuten.
86. Oscar Sarien ekitaldirako hamar izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (David O. Russell), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Eric Warren Singer eta David O. Russell), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Christian Bale), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Amy Adams), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Bradley Cooper) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jennifer Lawrence), baina ez zuen sari bat bera ere irabazi.
Argumentua
aldatu1970eko hamarkada, New York estatua. Irving Rosenfeld (Christian Bale) iruzurgile buruargia eta Sydney Prosser (Amy Adams) lankide erakargarria FBIko Richie DiMaso (Bradley Cooper) agente asaldatuarentzat lan egitera derrigortuak izango dira; azken honek, nahi gabe, New Jerseyko politika eta mafiaren mundu arriskutsuan barneratuko ditu.
Aktoreak
aldatu- Christian Bale: Irving Rosenfeld
- Bradley Cooper: Richard "Richie" DiMaso
- Amy Adams: Sydney Prosser / Lady Edith Greensly
- Jeremy Renner: Carmine Polito alkatea
- Jennifer Lawrence: Rosalyn Rosenfeld
- Louis C.K.: Stoddard Thorsen
- Jack Huston:o Pete Musane
- Saïd Taghmaoui: Irvingen arabiar xekea
- Michael Peña: Paco Hernandez / Sheikh Abdullah
- Shea Whigham: Carl Elway
- Erica McDermott: Carl Elwayen laguntzailea / Addie Abrams
- Alessandro Nivola: Anthony Amado
- Elisabeth Röhm: Dolly Polito
- Colleen Camp: Brenda
- Paul Herman:Alfonse Simone
- Anthony Zerbe: New Jerseyko senataria
- Robert De Niro (krediturik gabe): Victor Tellegio