Al Pacino
Alfredo James "Al" Pacino (New York, 1940ko apirilaren 25a) italiar jatorriko estatubatuar aktorea da, bere belaunaldiko onenetarikotzat jotzen dena. Oscar Sarietan 7 izendapen jaso eta behin irabazi zuen, 1992ko Scent of a Woman filmarengatik. Oso ezaguna da The Godfather sagan Michael Corleone antzezteagatik.
Bizitza
aldatuBeste antzezle bikain anitzek bezala, Actors Studio ikastetxe ospetsuan landu zituen interpretaritza teknikak. Francis Ford Coppola-ren Aitabitxia (1972 eta 1974, The Godfather) film bikoitzean eginiko lanak mundu osoan ezagutarazi zuen. Aipagarriak dira Panic in Needle Park (1971, Izua Needle Park-en), Scarface (1983), Dick Tracy (1990). 1993an Gizonezko aktore onenaren Oscar saria eman zioten Emakume lurrina filmean egin zuen lanarengatik. 1994an Carlito’s Way filmean parte hartu zuen.
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pertsonaiak
aldatuOscar sariak
aldatu- Izendapena: Bigarren aktore onena, The Godfather (1972)
- Izendapena: Aktore onena, Serpico (1973)
- Izendapena: Aktore onena, The Godfather: Part II (1974)
- Izendapena: Aktore onena, Dog Day Afternoon (1975)
- Izendapena: Aktore onena, ...And Justice for All (1979)
- Izendapena: Taldeko aktore onena, Dick Tracy (filma) (1990)
- Izendapena: Taldeko aktore onena, Glengarry Glen Ross (1992)
- Irabazi: Aktore onena, Scent of a Woman (1992)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Pacino |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |