Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Ajuriaenea[2] Gasteizko (Araba) jauregi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren bizileku ofiziala dena.

Ajuriaenea
(ofizialki: Ajuria Enea)[1]
Ajuriaenea jauregia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′27″N 2°40′44″W / 42.8408°N 2.67889°W / 42.8408; -2.67889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1920
JabeaEusko Jaurlaritza
Erabileraegoitza ofiziala
ErabiltzaileaCarlos Garaikoetxea
Arkitektura
ArkitektoaAlfredo Baeschlin
EstiloaEuskal estiloko arkitektura

Kokalekua

aldatu

Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan dago, Mendizorrotza auzoan.

Ordutegia

aldatu

Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta, beraz, sarbidea mugatuta dago.

Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du.

Historia

aldatu

1920an, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz, Alfredo Baeschlin suitzar arkitektoak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean, 1966an Serora Eskolapioen erlijio-ordenak ikastetxe bihurtu zuen. Sei urte geroago, Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko.

1980ko urriaren 13an Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion jauregia aurreko jabeari, Arabako Foru Aldundiari, hain zuzen ere. Urte horretan, Karlos Garaikoetxea, Espainiako Trantsizioaz geroztik lehenengo lehendakaria, bertan ofizialki bizitzen hasi zen.

Aldiz, lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina Lehendakaritza da.

Eraikina

aldatu

Kanpoko itxurak euskal estiloko elementu arkitektoniko guztiak ditu: Marku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ajuria Enea», Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunea. Noiz kontsultatua: 2013-06-20.
  2. Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, loturik agertzen da beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Ajuriaenea behar du izan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz