Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Adrienne Cecile Rich (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1929ko maiatzaren 16a - Santa Monica, Kalifornia, 2012ko martxoaren 27a) ingelesezko idazlea izan zen.

Adrienne Rich

Bizitza
JaiotzaBaltimore1929ko maiatzaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBaltimore
Santa Cruz
HeriotzaSanta Cruz2012ko martxoaren 27a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Artritis erreumatoidea
Familia
AitaArnold Rice Rich
Ezkontidea(k)Alfred Haskell Conrad (en) Itzuli  (1953 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, saiakeragilea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k)Brandeis University (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea  (1967 -  1969)
Cornell Unibertsitatea  (1981 -  1987)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSimone de Beauvoir eta Silvia Plath
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

adriennerich.net
IMDB: nm1871108 Musicbrainz: 5f61e5fd-4338-4f89-a286-ad6ee5e0a514 Discogs: 2628066 Edit the value on Wikidata

Poeta eta saiakeragilea zen, eta emakumezkoen esperientzia sozialei buruzko ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Feminista aktiboa izan zen bai bizitzan bai karreran, eta eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokalari sutsua ere bai, poesia askotan islatzen denez. Sinesmenak zalantzan jartzera bultzatzen zuen irakurlea, eta berak ere bere buruaren azterketa egiten zuen, hebrear ondoretasunaz, homosexualitateaz eta, besteak beste, zapalkuntza politikoez gogoeta eginez.

Bizitza

aldatu

1951n, diploma atera zuen Radcliffeko Unibertsitatean, eta Poeta Gazteen Yale Saria jaso zuen lehen poema-liburuarengatik: A Change of World. 1974an, National Book Award saria irabazi zuen Diving into the Wreck poema-bildumagatik; hizkuntza, mitoak eta emakumezkoen historia aztertu zituen lan horretan.

Beste liburu batzuk: Snapshots of a daughter-in-law: poems (1963), Of Woman Born: Motherhood as Experience and Institution (1976), The Dream of a Common Language (1978), Your Native Land, Your Life: Poems (1986); An Atlas of the Difficult World (1992), Midnight Salvage (1999), Telephone Ringing in the Labyrinth: Poems (2004–2006) eta Tonight No Poetry Will Serve: Poems (2007-2010).

Euskaraz

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Emakumeagandik jaioak - Adrienne Rich» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).

Kanpoko estekak

aldatu