Adenohipofisi
Hipofisi aurreko atal glandularra, hiru zati dituena: distala, tuberala eta bitarteko lobulua; zenbait hormona jariatzen ditu (prolaktina, hazkuntza-hormona eta hormona luteinizatzailea), hipotalamotik jasotako seinaleei erantzuteko
Adenohipofisia[1] hipofisiaren aurreko zatia edo zati glandularra da, atzeko zatiari (neurohipofisiari) kontrajarrita. Bertan gordetzen dira zenbait hormona tropiko (tirotropina, gonadotropina, adrenokortikotropina, etab.). Zirkulazio orokorrean sortutako egoera bereziek bulkada jakin batzuk sortzen dituzte, eta bulkada horiek hipotalamo-hipofisi loturaren bidez, aipatu hormonen jariatzea eragiten dute.[2]
Hiposekrezioak nanismoa eragiten du. Bere hormonetako baten hipersekrezioa, STH (hazkunde-hormona), haurren erraldoitasunaren eta helduen akromegaliaren erantzulea da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2020]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2007]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |