Adela Turin
Adela Turin (Italia, 1939 – 2021eko abenduaren 18a) artearen historialaria eta idazlea izan zen. Oso ezaguna da idazle bezala haur literatura ez sexistaren alde egin dituen hausnarketa eta ipuinengatik. Bere lanak hezkidetza-joera du, helburu nagusia familia patriarkalaren eremutik genero-diskriminazioari aurre egitea delarik.[1] [2]
Adela Turin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1939 |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | 2021eko abenduaren 15a (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | haur literaturaren idazlea eta idazlea |
Ibilbidea
aldatuPasa den mendeko 60ko hamarkadan aztertu zuen haurrentzako literaturan sexismoak zuen isla. Milanen, Rivolta talde feministako kide izan zen. Familia patriarkaleko genero-bazterkeria aztertzeko "Dalla parte delle bambine" (“Neskatilen alde”) bilduma sortu zuen. bertan 1975etik 1980rako tartean, hogei liburutik gora argitaratu zituelarik Nella Bosniarekin batera. Ipuinetan gizarte matxistari kritika egiteaz gain, alternatiba gisa haurrentzako istorio aurrerakoiak eta iraultzaileak kritika feministaren ildotik sortu zituzten. Parisera joan zenean Silvie Cromer-ekin, "Du côté des filles" elkartea sortu zuen, 1994. urtetik aurrera elkarteak hezkuntzako materialen sexismo kasuak aztertzeaz gain, jendartea sentsibilizatzeko bideak hedatzen ditu. Bere ipuinei helburu didaktiko nabarmena ematen die eta istorioa kontatzeko era, narrazioaren erritmoa zein protagonisten karakterizazioa asko zaindu. Turin, munduan zehar dibulgatzaile lanetan aritua da.[3][4]
Ipuinetako protagonisten ikerketa
aldatuTurinek egindako ikerketen emaitzek ondorioztatu zuten ipuinetan agertzen ziren eredu femeninoek estereotipo klasikoei erantzuten zietela: neskak pasiboak, pazienteak eta otzanak ziren, eta gutxitan protagonizatzen zuten istorio bat. Gainera, gizonek eta emakumeek indar-ahultasun eskema errepikatzen zuten: emakumeak etxeko lanez eta mutilez arduratzen dira, eta gurasoek eta gizonek, berriz, dirua irabazten dute; ipuinetako protagonistak, ia beti, bi dira: gizonezkoa, indartsuagoa eta altuagoa, eta neska, barregarria, ilehoria, delikatua, larrua gorrixka du, txikia da, txoko batean lasai jolastu eta batzuetan negar egiten du; neskak katuekin erlazionatzen dira, eta mutikoak txakurrekin; katua etxeko animalia da, barnekoa, desleialtzat, misteriotsutzat eta traidoretzat jotzen da, eta txakurra kaleko animalia da, leialtasuna eta fideltasuna sinbolizatzen dituena; ohiko beste irudi bat da leiho baten atzean dagoen emakumearena, mezu hau iradokitzen duelarik: etxeko eremua berea da eta publikoa gizonarena. Hau dinamikoa eta aktiboa da, zorroa eskuan eraman ohi du: bera kanpoko mundukoa da, gauzak gertatzen diren mundukoa. Autoa berea da, eta itzuli egiten da bere etxera gauez, mahaian eseri eta bere familia ederraz inguratua eguna bukatzeko. Egunez seguruena da emakumeak garbiketa egin duela, erostera joan dela (autorik gabe), lisatu, jatekoa prestatu, zaindu, hezi. Gauean mantala kendu eta objektu eder bihurtuko da senarrarentzat, bere umeez inguratuta. Maitatzea, begiratzea, mimatzea eta baliagarri bihurtzea dira emakumeen ohiko jarduerak.[5][6]
"Liburuen androzentrismoaren ondorioek neskak identifikatzeko eredu falta eragiten dute, kultura nagusiak baloratzen duena (artea, zientzia, teknika, botere ekonomiko eta politikoa...) ezaugarri maskulinoak eta inplizituki mutikoentzat erreserbatuak baitira, eta sexuaren arabera neskentzat erreserbatuta dagoen eremuarekin kontrajartzen da: familia, afektibitatea, etxe barrukoa. Identifikazio-eredurik ez izateak motibazioa galtzea dakar". Adela Turin [7]
Argitalpenak
aldatuEuskarara ekarriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Zerpa, Isabel. (2015). «Arturo y Clementina de Adela Turín. Un cuento y una autora a favor de las niñas» Revista venezolana de estudios de la mujer 20 (45): 249–253. ISSN 1316-3701. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Trigo Ibáñez, Ester. (2014). (pdf) Una de cuentos infantiles: Hacia la construcción de la identidad personal (UCA). .
- ↑ «Kalandraka: Detalle» www.kalandraka.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Erle, Xabier Etxaniz. (2013-10-27). «Arturo eta Klementina» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) García, Consuelo Flecha. (2001). La educación de las mujeres: nuevas perspectivas. Universidad de Sevilla ISBN 978-84-472-0691-9. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hägglund, Helena. (2012). (pdf) Los estereotipos en la literatura infantil. .
- ↑ Turin, Adela. (1996). «¡Atención!: Álbum ilustrado» Peonza: Revista de literatura infantil y juvenil (39): 23–26. ISSN 1130-8370. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Turín, Adela.. (2013). Arrosa eta leuna. Kalandraka ; Pamiela ISBN 978-84-7681-787-2. PMC 907498249. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Arrosa eta leuna. Adela Turin eta Nella Bosnia. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Turín, Adela.. (2013). Arturo eta Klementina. Kalandraka ; Pamiela ISBN 978-84-7681-786-5. PMC 907498248. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Arturo eta Klementina (Bideoa, Vimeo). .
- ↑ Turin, Adela.. (2014). Bonobo betaurrekodunen egiazko historia. Pamiela ISBN 978-84-7681-848-0. PMC 907517270. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- ↑ Turín, Adela.. (2014). Zorioneko hondamendia. Pamiela ISBN 978-84-7681-845-9. PMC 907513826. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).