Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Abusu Bilboko auzoa da. Bilboko bostgarren barrutian kokatuta dago, Ibaiondoko barrutian alegia. Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean. Auzoak 7.620 biztanle dauzka eta 46,57 hektareako azalera. Abusuren erderazko izena “La Peña” da, Erkiago neba-arrebak "Nuestra Señora de La Peña de Francia" ermita eraiki ostean hartu zuen izen hori. Ibaizabal ibaiaren harana estutzen den gune hontan, Zamakola kalea da auzoaren ardatza. Kale horren bi aldeetako etxebizitza blokeek otsatzen dute Abusu. Historikoki meatzaritzarekin lotura izan du auzoak, uraren indarra baliatuz ola eta errotak izan baitira, tartean El Pontón errota, egungo Abusu Ikastolaren egoitza ondoan.

Abusu
 Euskal Herria
Abusu auzoaren ikuspegia Arnotegi menditik
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilboaldea
Auzotarraabusutar
Geografia
Koordenatuak43°14′23″N 2°55′09″W / 43.2397°N 2.9192°W / 43.2397; -2.9192
Azalera0,46 km²
Garaiera28
Demografia
Biztanleria7.370 (2023)
Dentsitatea15.681 bizt/km²

1983ko uholdeen ostean, eta auzoak jasan zituen kalteek eraginda, udalak uhartea auzoarekin batu zuen etorkizuneko uholdeek kalte gutxiago eragin zezaten. Horrela, auzoa eta uhartearen arteko eremua parke bihurtu zen, Ibaieder Parkea, auzoa itxuraldatuz, Abusuko argazki zaharretan ikus daitekenez.


Garraio publikoa

aldatu

Autobusa

aldatu

Auzoa Bilbo erdigunearekin batzen duten bi autobus linea daude. Abusurainoko ibilbidea Zamakola kaletik egiten dute autobusek, eta Abandorako ibilbidea Martzana eta Urazurrutia kaietatik.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
50 Buia - Plaza Biribila 15´
56 Abusu - Plaza Biribila 30´

2005. urtean Renfeko Aldirien C-3 lineari dagokion La Peñako geltokia zabaldu zen auzoaren goikaldean. Ordura arte, Abusutik hurbilen zegoen geltokia Santa Isabelen zegoen. Trenak Abusu Abandoko tren geltokitik bost minutura dagoen arren, auzoko bizilagun gehienek autobusa erabiltzen jarraitzen dute.

Kale garrantzitsuenak

aldatu
  • Zamakola Kalea

Iruditegia

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

aldatu