Abuztuaren 18
data
Abuztuaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamargarren eguna da, 231.a bisurteetan. 135 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1834 – Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
- 1979 – ETAk Jose Manuel Boix erail zuen Madrilen.
Mundua
aldatu- 1201 – Riga hiria fundatu zen.
- 1812 – Britainia Handiak lur estatubatuarrak inbaditu zituen. James Madison presidenteak Etxe Zuritik alde egin zuen.
- 1823 – Guyanako Demerara kolonian 10.000 esklabo altxa ziren jabeen aurka.
- 1890 – Tornado batek Dreux inguruko eremua kaltetu zuen.
- 1947 – Espainiako Itsas Armadaren lehergailu biltegi batek eztanda egin zuen Cádizen, 150 hildako eta 5.000 zauritutik gora eraginez.
- 2006 – HIESaren aurkako nazioarteko konferentzia ospatu zen Toronton (Kanada).
- 2010 – Bolivia larrialdi egoeran zegoen, kontrolez kanpo zeuden ehunka suteengatik. Guztira 15.000 kilometro karratu erre ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1969 – Take the Money and Run ("Har Ezak dirua eta Ospa") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta berak, Janet Margolin eta Louise Lasser aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – Manhattan Murder Mystery ("Manhattango Hilketa Misteriotsuak") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta berak, Diane Keaton, Anjelica Huston eta Alan Alda aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1858 – Europa eta Amerikaren arteko lehenengo urpeko kable bidezko komunikazioa lortu zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako pistako puntuaketa proban.
- 2013 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia: Zumaia izan zen txapelduna, bigarren urtez jarraian.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1738 – Ignazio Luis Agirre, arabar legelari eta antzerkigilea (h. 1797).
- 1879 – Manuel Artze, nafar kardinala (h. 1948).
- 1904 – Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (h. 2000).
- 1930 – Agustin Ibarrola, euskal herritar margolari eta eskultorea (h. 2023).
- 1934 – Jacques Rollet, lapurtar errugbilari ohia.
- 1937 – José María Corella, nafar idazlea.
- 1938 – Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (h. 2019).
- 1942 – Paulo Agirrebaltzategi, gipuzkoar frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina.
- 1945 – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (h. 2018).
- 1946 – Jean-Claude Larronde, lapurtar historialaria eta ikertzailea, euskal nazionalismoaren inguruko gaietan espezializatua.
- 1951 – Xabier Altzibar, bizkaitar euskaltzale, irakasle, idazle eta euskaltzain urgazlea.
- 1967 – Mabi Revuelta, bizkaitar artista plastikoa.
- 1968 – Asun Fernandez de Garaialde, Aralarreko nafar politikaria, Altsasuko alkatea.
- 1975 –
- Mireia Elkoroiribe, bizkaitar politikari eta enpresaburua.
- Igor Elortza, bizkaitar bertsolaria.
- Alaitz Guridi Agirrezabala, gipuzkoar musikaria.
- Aitor Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1976 – Bernardo Atorrasagastegi, gipuzkoar ETAkidea.
- 1977 – Bakartxo Ruiz, nafar politikari eta irakaslea.
- 1981 – Iñaki Garmendia Larrea, arabar futbolaria.
- 1985 – Julen Goikoetxea, bizkaitar txirrindulari amateurra (h. 2006).
- 1999 – Ander Rovira, bizkaitar aktorea.
- 2004 - Ander Cepas, gipuzkoar mahai-tenislari paralinpikoa.
Mundua
aldatu- 1564 – Federico Borromeo, italiar kardinala eta Milango artzapezpikua (h. 1631).
- 1606 – Maria Ana Espainiakoa, Espainiako infanta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatziza eta Hungariako eta Bohemiako Erregina (h. 1646).
- 1685 – Brook Taylor, britainiar matematikaria (h. 1731).
- 1750 – Antonio Salieri, italiar musikagile, orkestra-zuzendaria eta irakaslea (h. 1825).
- 1770 – Dorothea Schlözer, alemaniar filosofoa, Alemanian filosofiako doktorego gradua jaso zuen lehen emakumea (h. 1825).
- 1774 – Meriwether Lewis, estatubatuar esploratzaile, soldadu, biltzaile botaniko eta administrari publikoa (h. 1809).
- 1792 – John Russell (Russelleko I. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1878).
- 1799 – Paulin Talabot, frantziar burdinbide eta kanal ingeniaria (h. 1885).
- 1824 – André Léo, frantziar eleberrigile eta kazetaria (h. 1900).
- 1830 – Frantzisko Josef I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (h. 1916).
- 1835 – Telemaco Signorini, italiar margolaria (h. 1901).
- 1859 – Anna Ancher, daniar margolaria (h. 1935).
- 1869 – Clémentine Hélène Dufau, frantziar margolaria (h. 1937).
- 1877 – René de Saint-Périer, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (h. 1950).
- 1886 – Joséphine Pencalet, bretainiar langilea, Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen emakume bretainiarra (h. 1972).
- 1890 – Walther Funk, alemaniar ekonomialari eta politikari nazia (h. 1960).
- 1900 – Vijaya Lakshmi Pandit, Indiako politikaria (h. 1990).
- 1901 – Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (h. 1999).
- 1906 –
- Marcel Carné, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (h. 1965).
- 1908 – Edgar Faure, frantziar politikaria eta idazlea, Frantziako lehen ministroa (h. 1988).
- 1911 - Klara Dan von Neumann, hungariar zientzialaria, programazioan aitzindaria (h. 1963).
- 1915 – Joseph Arthur Ankrah, Ghanako presidentea (h. 1992).
- 1918 – Elsa Morante, italiar idazlea (h. 1985).
- 1920 –
- Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (h. 2009).
- Shelley Winters, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- 1921 – Fernanda Sparre Smith, norvegiar dantzari eta koreografoa.
- 1922 – Alain Robbe-Grillet, frantziar idazlea eta zinema-zuzendaria, Nouveau roman literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia (h. 2008).
- 1925 – Brian Aldiss, ingeles zientzia-fikziozko idazlea (h. 2017).
- 1927 –
- Rosalynn Carter, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 2023).
- Marvin Harris, estatubatuar antropologo, idazle eta unibertsitateko irakaslea (h. 2001).
- 1931 – Hans Tietmeyer, alemaniar ekonomialaria, nazioarteko finantzetako pertsonalitaterik garrantzitsuenetakoa (h. 2016).
- 1932 – Luc Montagnier, frantziar mikrobiologoa, birologia arloan nabarmendua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2022).
- 1933 –
- Just Fontaine, frantziar futbolaria (h. 2023).
- Roman Polański, frantziar-poloniar film zuzendari eta aktorea.
- 1935 – Rafer Johnson, dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta (h. 2020).
- 1936 – Robert Redford, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1937 – Purita Campos, kataluniar komikigile, marrazkilari eta margolaria (h. 2019).
- 1938 – Aissata Kane, emakumeen eskubideen aldeko militante politiko mauritaniarra (h. 2019).
- 1940 – Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (h. 2022).
- 1943 –
- Norma Pons, argentinar vedette eta aktorea (h. 2014).
- Gianni Rivera, italiar futbolari ohia eta politikaria.
- Roberto Rosato, italiar futbolaria (h. 2010).
- 1947 – Suzette Robichon, frantziar editore, saiogile, ekintzaile feminista eta lesbiana.
- 1952 – Patrick Swayze, estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea (h. 2009).
- 1955 – Stefano Tamburini, italiar irudi artista, komikigilea eta aldizkari publizista (h. 1986).
- 1957 – Carole Bouquet, frantziar aktorea.
- 1958 –
- Madeleine Stowe, estatubatuar aktorea.
- Olga Viza, kataluniar kirol kazetaria.
- 1962 – Felipe Calderón, Mexikoko presidente ohia.
- 1966 – Jevgeni Zinitxev, errusiar politikaria eta ofizial militarra (h. 2021).
- 1967 – Pepa Pedroche, espainiar aktorea eta irakaslea.
- 1969 –
- Edward Norton, estatubatuar aktore eta zine zuzendaria.
- Christian Slater, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Aphex Twin, irlandar musika elektroniko konposatzailea.
- 1972 – Julio de la Rosa, espainiar abeslaria, musikaria eta pop rock sortzailea.
- 1976 – Amaya Valdemoro, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1981 – Kazuki Hiramoto, japoniar futbolari ohia.
- 1983 –
- Tamara Alves, portugaldar ikusizko artista, muralista, ilustratzailea eta tatuatzailea.
- Mika (abeslaria), libanoar-britainiar egile abeslaria.
- 1985 – Beatrice Borromeo, italiar modeloa, kazetaria eta Borromeo Etxeko aristokrata.
- 1987 – Lara Martorell, espainiar aktorea.
- 1988 – Natsumi Hara, japoniar futbolaria.
- 1991 – Brisa Fenoy, espainiar musikaria, musikagilea, modeloa, DJ eta ekoizlea.
- 1993 – Riki Harakawa, japoniar futbolaria.
- 2006 - Summer McIntosh, kanadar igerilaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1743 – Janbattitt Duhalde, lapurtar josulaguna, Txina Europan ezagutarazi zuena, Parisen (j. 1674).
- 1787 – Vicente Azkuenaga, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Buenos Airesen (j. 1706).
- 1845 – Joan Inazio Iztueta, gipuzkoar idazlea (j. 1767).
- 1905 – Morrochco Harriaga-Saint-Martin, lapurtar politikaria, Parisen (j. 1849).
- 1924 – Angel Olarte Arnaiz, arabar margolaria (j. 1897).
- 1936 – Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1911).
- Simona Calleja Aguado, nafarra, Espaniako Gerra Zibilean fusilatua (j. 1918)
- 1937 – Arturo Kanpion, iruindar idazle, hizkuntzalari eta politikaria (j.1854).
- 1956 – Manuel Maria Smith Ibarra, bizkaitar arkitektoa (j. 1879).
- 1978 – Gregorio Hombrados, gipuzkoar margolaria (j. 1902).
- 1983 – José Ignacio Alkorta, bizkaitar apaiza eta filosofoa, Bartzelonan (j. 1910).
- 1995 – Julio Caro Baroja, euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalaria (j. 1914).
- 2018 – Mari Jose Molina Guerrero, gipuzkoar irakaslea eta militante feminista (j. 1951).
- 2019 – Juan Lasa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua eta Beasaingo alkatea (j. 1939).
- 2023 – Joseba Intxausti, Iturriotz'tar Iñaki, gipuzkoar idazlea eta Euskaltzain urgazlea (j. 1936).
Mundua
aldatu- 353 – Dezentzio, Mendebaldeko Erromatar Inperioko zesarra
- 440 – Sixto III.a, Aita santua.
- 1095 – Olaf I.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1050).
- 1227 – Gengis Khan, Mongolen Inperioaren sortzailea.
- 1258 – Teodoro II.a Laskaris, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1222).
- 1276 – Adrian V.a, Aita santua.
- 1357 – Tomas II.a Saluzzokoa, Saluzzoko markesa (j. 1304).
- 1503 – Alexandro VI.a, Aita santua (j. 1431).
- 1557 – Claude de la Sengle, Maltako Ordenako 48. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1494).
- 1559 – Paulo IV.a, Aita santua (j. 1476).
- 1563 – Étienne de La Boétie, frantziar epaile, humanista eta idazlea (j. 1530).
- 1642 – Guido Reni, italiar margolaria, dekoratzailea eta marrazkilaria (j. 1575).
- 1648 – Ibrahim I.a, sultan otomanoa (j. 1615).
- 1765 – Frantzisko I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1708).
- 1781 – Frantzisko Josef I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1726).
- 1810 – Charles Pierre Claret de Fleurieu, frantziar itsasgizon eta politikaria (j. 1738).
- 1823 – André-Jacques Garnerin, baloi aerostatikoen pilotu eta paraxutista frantsesa (j. 1769).
- 1850 – Honoré de Balzac frantziar eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1799).
- 1865 – Alexandros Mavrokordatos, Greziako estatuburua (j. 1791).
- 1888 – Josefina Pelliza de Sagasta, argentinar poeta, eleberrigile eta kazetaria (j. 1848).
- 1905 – Albert Edelfelt, finlandiar margolaria (j. 1854).
- 1914 - Anna Jesipova, errusiar piano-jotzaile bertutetsua, konpositorea eta irakaslea (j. 1851).
- 1922 – Ernest Lavisse, frantziar historialaria eta historia positibistaren fundatzailea (j. 1842).
- 1936 –
- Juana Capdevielle, espainiar pedagogoa, liburuzaina eta artxibozaina (j. 1905).
- Federico García Lorca, espainiar idazlea, fusilatuta (j. 1898).
- 1942 - Marianne Baum, nazismoaren aurka jardun zuen erresistente alemaniarra, Baum erresistentzia taldearen sortzailea, gillotinatua (j. 1912).
- 1944 –
- Ernst Thälmann, alemaniar politikaria (j. 1886).
- Jacques Roumain, haitiar saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea (j. 1907).
- 1945 – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (j. 1897).
- 1958 – Fritz Arno Wagner, alemaniar zinema-argazkilaria (j. 1889).
- 1961 – Leonhard Frank, alemaniar eleberrigilea (j. 1882).
- 1970 - Soledad Miranda, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1943).
- 1973 – Tina Gascó, espainiar aktorea (j. 1914).
- 1974 – Laura Dreyfus Barney, Bahá'í fedearen irakasle eta filantropo nabaria (j. 1879).
- 1981 – Anita Loos, estatubatuar aktore, eleberrigile, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1888).
- 1983 – Nikolaus Pevsner, britainiar arte eta arkitekturaren historialaria (j. 1902).
- 1987 – Shichirō Fukazawa, japoniar idazlea eta musikaria (j. 1914).
- 1990 – Burrhus Frederic Skinner, estatubatuar psikologo, filosofo eta autorea (j. 1904).
- 1992 – John Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1910).
- 1994 –
- Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (j. 1949).
- Richard Laurence Millington Synge, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- 1996 – Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (j. 1911).
- 2001 – Philip Crosby, estatubatuar enpresari eta egilea, zero akats kontzeptuaren garatzaileetako bat (j. 1926).
- 2004 – Elmer Bernstein, estatubatuar konposatzailea (j. 1922).
- 2008 – James Chiona, malawiar elizgizona (j. 1924).
- 2009 –
- Kim Dae-jung, Hego Koreako presidentea (j. 1925).
- Hugo Loetscher, suitzar idazlea (j. 1929).
- 2010 – Karlos Hugo Borboi-Parmakoa, Parmako duke eta erregegai karlista (j. 1930).
- 2017 – Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- 2018 – Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia eta 2001eko Bakearen Nobel Saria (j. 1938).
- 2020 – Ben Cross, ingeles antzerki, telebista eta zinemako aktorea (j. 1947).
- 2021 – Maria Magdalena Domínguez, galiziar poeta (j. 1922).
- 2022 – John Powell, estatubatuar disko-jaurtitzailea (j. 1947).
- 2023 – Angélique Adrianna Govy, govy, frantziar artista (j. 1981).
- 2024 – Alain Delon, frantziar aktorea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Santu kristauak: Agapeto eta Serapio.
- Sehaska egutegiko izendegia: Elene/Helene eta Haritzeder/Haritzaga.
Kanpo estekak
aldatu