Abraham Mateo
Abraham Mateo Chamorro (San Fernandon, Andaluzia, Espainia, 1998ko abuztuaren 25a) hainbat estiloko abeslari,konpositore, musikari dantzari eta aktorea da.
Abraham Mateo | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Abraham Mateo Chamorro |
Jaiotza | San Fernando, 1998ko abuztuaren 25a (26 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, youtuberra, aktorea, kantugilea, estudioko musikaria, disko-ekoizlea eta telebista-aktorea |
Genero artistikoa | pop musika pop latinoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
abrahammateoofficial.com | |
Bizitza
aldatuHasierak
aldatuAbraham Mateo Chamorrok, San Fernandon, 1998ko abuztuak 25an jaio zen.Musikaren eragin handia duen langileen familia batean jaio zen. Izan ere, bere neba Tony Mateok (1994an jaioa), Lerica hirukotearen kantaria da. Haien aita, Antonio Mateok, eraikuntzen eta seguritatearen langilea da. Haien ama, Susana Chamorrok, ordea, boleroak kantatzen ditu afiziotzat hartuta. Amaldeko aitatxia operako abeslaria izan zen. Aitaldeko aitatxia musikarekin lotura zuen baita ere, flamenkora afizionatua zen. Beraz, Abraham Mateok, musikarako bokazioa oso txikitatik izan zuen. 3 urte zituenean Operacion Triunfo ikusi eta programa horretan kantatzen zutenei imitatzen zien. Lehen esan bezala, bere neba Tony Mateok ere eragina izan zuen abeslari bezala oso gazte hasi zelako. Abrahamek amaren laguntzarekin kantatzen hasi zen, hark izan zen bere lehenengo coach musikala. Geroago, Pedro Gordillo eta Ruben Cardenasen solfeo eta kantu-klaseetara joan zen. Sei urterekin, belarriz, txirula jotzen ikasi zuen. 7 urterekin pianoa eta 10 urterekin gitarra jotzen ikasi zuen.
Haren lehen agerraldia eszenatokian Teresa Rabal fundazioaren Veo veo (Ikusi Makusi) jaialdian izan zen, soilik 7 urte zituenean. Jaialdi honetan, epaileen partetik, Andaluziako Mención Especial (Aipamen berezia) lortu zuen. Geroago, 9 urterekin, Andaluziako telebista publikoko (Canal Sur) programa batean Menuda Noche (Zelako gaua!) agertzea lortu zuen. Programa horretan, 12 urte arte egon zen eta Espainia mailako abeslarien kanta aunitz kantatzeaz gain, haiekin kantatzea lortu zuen (David Bustamante, Rosa Lopez, Melody besteak beste).
2009-2012
aldatu10 urterekin EMI Music Spain-ek kontratatu zuen. 2009an Abraham Mateo deitutako diskoa atera zuen. Disko honetan hainbat bertsio egin zituen, Alejandro Sanz, Luis Fonsi, Laura Pausini, Rocio Durcal eta Raphaelenak, Without You (Zu gabe)kantaren bertsioa Caroline Costarekin grabatu zuen. Eta haren produktorea den Jacobo Calderonen balada batzuk daude Destronado (Tronu gabekoa), Un amor como los de antes (Iraganeko amodioak bezalako amodio bat), Vuelve Conmigo (Nirekin buelta ezazu) edo Volvería (Itzuliko nintzateke). Disko honekin, Galizia, Andaluzia, Valentzia, Kanariar irlak eta Madrilgo telebistetara joan zen. Hurrengo urteetan, Abrahamek bertsioak grabatzen jarraitu zuen, baina bere kabuz (harek editatuak) eta YouTubera igotzen zituen. Bideo hauek arrakasta handia izan zuten. Bertsio hauetan Imagine, Te voy a amar edo Adagio kantatu zituen besteak beste. Sabrina Carpenterrekin kolaborazioa egin zuen Come home abesten edota haren neba Tony Mateorekin Que hago yo. 2011ko abenduan bere lehenengo abesti propioa I-tunesen erregistratu zuen Desde que te fuiste (Joan zinenetik).
2011n Gabriela Sepulvedarekin Txileko meatzariei eskainitako abesti bat abestu zuten. Abestia, ''Un 5 de agosto'' (Abuztuak 5) deitzen da. 2010ean 69 egun meategi batean atera ezinik geratu ziren txiletarrei omenaldia izan zen.
2012-2014
aldatuSony Music Spainekin kontratua sinatu zuen. Honekin, 2013ko azaroak 12an bere bigarren diskoa argitaratu zuen. AM deitzen da. Hau Madril eta Miami artean grabatu zuen. Baladetaz gain, popa eta electro-pop latinoko abestiak agertzen dira. Gainera, abesti batzuk erdara eta ingelesa nahasten hasi zen. Salmentaren lehenengo astean, Espainiako seigarren disko salduena izan zen eta Urrezko Diskoa lortu zuen. Honen lehen single-a Señorita (Andereñoa) kriston arrakasta izan zuen eta erran daiteke, hemen hasi zela orain baduen fama handia. Izan ere, 40 asteetan zehar Espainiako single salduenetarikoan egon zen kanta. Halaber, honen bideoklipa 2013an YouTubeko bideo musikalen artean bideo ikusiena izan zen. Honengatik, Billboad-en New Big Sound-en zerrendan hirugarren postuan jarri zion. Premios Juventud (Gazte sariak) deitutako Estatu Batuetako ekitaldi batera nominatua eta Señorita kantatzera gobidatua izan zen. Beste abesti nabarmenak Girlfriend (Neskalaguna), 15º salduena edo Lánzalo (Bidali ezazu) lehenengo astean bigarren salduena izan ziren eta.
Bestalde, 2014ko otsailean bere lehenengo bira Burjassot-en hasi zen eta urrian bukatu zen ia 40 kontzertu eginez. Bitartean, One Direction-en hasierako kantaria izan zen Bartzelonako Estadi Olímpic Lluís Companys-en, Madrilgo Estadio Bernabeun, Peruko Estadio Nazionalean eta Txileko Estadio Nazionalean. Urrian Madrilgo Kirol Jauregian Coca cola Music Festival-en parte hartu zuen. Azaroan bertan, Latinoamerikan bere lehen kontzertuak egin zituen, hala nola, Txileko Santiagoko Omnium Salan Buenos Aireseko Luna Park estadioan. Gainera, bere biografia argitaratu zuen. Abraham Mateo. I am deitzen da. Lericaren Eres ese milagro konposatu zuen.
2015-2016
2015ean Londresen eta Los Angelesen artean Are you ready? (Prest zaude?) diskoa konpositore famatu batzuekin sortzeko. 2015eko irailean disko honen lehen singlea atera zuen, 'Old school'(Eskola zaharra) deituta. Are you ready? Espainiako hirugarren eta Mexikoko disko salduena izan zen. Abrahamek disko hau bireditatu zuen, editazio honetan Lali Expositorekin kolaborazio bat dago Mueve abestiarekin eta Mi Vecina berak konposatua atera zuen.
Bira honetan, Portugalera, Argentinara, Kolonbiara, Perura Txilera eta Mexikora joan zen. Mexikoko Auditorio Nazionalean Río Roma, Dulce María, Mau eta Ricky eta CNCO[1] lagundu zioten. Beste kontzertu nabarmen bat Santiagoko (Txile) Caupolicán antzokian Lali Expositorekin abestu zuelako. Gainera, CNCO taldearekin Quisiera (Gustatuko litzaidake)kantatu zuen; Rio Romak Barco de Papel abestera haien Mexikoko kontzertura gonbidatu zioten; Morat talde kolonbiarra haien Madrilgo kontzertura gonbidatu zioten (Como te atreves -Nola ausartzen zara?-) abestera; Gemeliers bikote andaluziarraren Malas lenguas konposatu zuen. Azkenik, 3 kategorietan nominatua egon zen Premios Juventud ekitaldiaren aurkezlea izan zen.
2017
Aurten, bostgarren albuma prestatzen ari da. Horretarako, hainbat lekutara bidaiatu izan du eta hainbat konpositore ospetsuekin konposatu du (Reik, Camila eta abar). Oraindik ez dakigu ongi nola izanen den, baina Abrahamek erran du disko osoa erdaraz (gaztelaniaz) eta latinoagoa izanen dela.
FILMETAN ETA TELEBISTAKO SERIETAN PARTE-HARTZEA
2013an Disneyrako Frozen[2] filmeko La puerta hacia el amor abestia grabatu zuen. Invizimalsseriearen soinu-banda konposatu zuen. Minions-eko bertsio espainiarraren abestia Mellow Yellow grabatu zuen. Bestetik, Portugalgo TVIko Massa Fresca (Ore freskoa) seriean cameoa egin zuen eta Old School kanta seriearen soinu-bandatzat hartzea erabaki zuten.
Beste alde batetik, Espainiako Antena 3 katean, 9 urterekin, Días sin luz[3] filmean parte hartu zuen. Filma Mari Luz kasuari buruz zihoan eta neskatoaren neba txikiaren rola zuen. Urte bat geroago, Raphael artista espainiarren bizitzari buruzko film batean parte hartu zuen, Abraham Raphael haurraren rola zuen. Angy Fernandez Herrialdeko Katalaneko abeslariarekin XQEsperar (Zertarako itxoin?) serie digitala egin zuen. Abrahamek kameoak hainbat lekutan egin ditu, hala nola, B&B de boca en boca, Dreamland serieetan eta José Mota presenta... programan.
Bizitza pertsonala eta irudia
Giza eta Gizarte Zientzietako Batxillera titulua du. Billboarden artikulu bat haur prodigiotzat hartu zuen eta Michael Jacksonekin konparatu izan zion.
Bestetik, Justin Bieberrekin konparatu izan diote baita ere. Konparaketa hau, Abrahamen zale gehienei ez zaie gustatzen. Hala ere, Abrahamen zaleak Abrahamers deitzen dira eta Justin Bieberrenak Beliebers, izena antzekoa da.
ELKARTASUNA
Abraham Mateok 9 urte zituenean dagoeneko gizarteaz kezkatzen hasi zen. Urte horretan Andaluziako telebistaren Menuda nochek UNICEFekin elkarlanean egon zen programa batean. Ordutik, ongintzazko emanaldietan parte hartu izan du. Emanaldi hauek gai askotarikoak izan dira: pobreziaren aurka, haur eriak eta aniztasun funtzionala duten haurrak lagunduz eta eskola jazarpena jasan duten biktimak sostengatuz. Asmaren aurkako borrokan egon da eta organoen dohaintzan Carlos Slim fundazioarekin elkarlanean. Gainera, emakumeen aurkako biolentziari buruzko kanpainetan parte hartu du. Batzuetan, haur eriei laguntzeko, Twitterrean hastag-ak egin izan ditu, arazoa ikustarazteko.
Lánzalo (Bidali ezazu) abestiarekin ateratako diru guztia UNICEF[4] Siriako umeekin egiten duen lanari eman zien. Halaber, abesti honen bertsio katalana egin zuen Creu en tu (Zugan sinisten dut) eta TV3ko bihotzeko gaixotasuna inbestigatzeari eman zuen dirua. 2014ean, Madagascargo[5] zonalde pobreen neskato batzuen gospel taldearekin abestu zuen TVEn kanta hau. Lánzalo kantan munduan gertatzen diren bidegabekeriak salatzen ditu.
Diskografia
aldatu- 2009: Abraham Mateo
- 2013: AM
- 2014: Who I AM
- 2015: Are you ready?
- 2018: A cámara lenta
Filmografia
aldatuUrtea | Filma/Telesaila |
---|---|
2009 | Dias sin Luz |
2010 | Raphael |
2013 | XQesperar |
2013 | Frozen (abestia) |
2016 | Massa Fresca (aktore eta abestia soinu-banda) |
2016 | Invizimals (soinu-banda) |
2016 | José Mota presenta... |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «CNCO» Sony Music España (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Frozen Movie Official Disney Site» Frozen (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Días sin Luz (Miniserie de TV) (2009). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El hambre no es un juego de niños» UNICEF España (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Madagascar, viaje a la isla única» La Vanguardia 2018-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
- Abraham Mateo YouTuben