Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Aayla Secura Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Aayla Secura
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaRyloth (en) Itzuli
HeriotzaFelucia
Hiltzaileaclone trooper (en) Itzuli
HerrialdeaErrepublika Galaktikoa
Sexuaemakumezkoa
JardueraJedia
starship pilot (en) Itzuli
Bestelakoak
IrakasleakQuinlan Vos (en) Itzuli eta Tholme (en) Itzuli

Irudi lirain, edertasun exotiko eta maltzurkeria handiarekin, Aayla Securak misioak eta esperientziak banatu zituen Jedietako askorekin. Bera Jedi Zaldun bat izan zen ordena honen amaiera aldera, Coruscant planetan zegoen Jedi tenplutik kanpo arituz, Kanpoaldeko Ertzaren lurretan. Bere jedi lagun guztiak bezala, Aayla jeneral bihurtu zen Klon Gerretan, klon soldaduen infanteriaren buru izanez gerra hauetako kanpaina ugaritan.

Aayla Rylotheko eragin handiko klan batean jaiotako Rutian Twi'lek bat zen, eta Quinlan Vosek prestatu zuen gaztea zenean, honela jedi bihurtuz. Twi'lek gehienak bezala, Aayla graziatsua eta liraina zen. Enpatia eta adimen maila handia zuen eta oso inpultsiboa zen, baina beti egon zitekeen arriskua kontutan hartuz. Berezko umore zentzua zuen. Bere argi sablea zeramanean, nahiago zuen defentsarako erabiltzea, bera bezalako jende gehienak egiten zuen bezala. Nahiago zuen eztabaidatzea indarkeria erabili aurretik.

Glitterstima eta ryll espezieen uztartzetik lortzen zen glitteryll izeneko drogaren legez kanpoko trafikoa ikertzen ari zenean, biek, Aaylak eta Quinlanek, drogen baroia eta Aaylaren osaba zen Pol Securak eragindako oroimen galtze bat jasan zuten. Polek ez zuen inongo eskrupulurik eta Aayla nahastua mantendua zuen bere jabegoetako bat bezala, bere iloba berme bezala mantenduz Jediek ondoren har zitzaketen errepresalien aurrean.

Quinlan Vosek ere jasan zuen oroimen eta korde galtzea, baina hala ere Aayla aurkitu ahal izan zuen. Aaylak oraindik mantentzen zituen indarraren abileziek, ahaztutako Jedi Kodearen bidez gehiago erabili gabeak, nahastu egin zuten, haserre nahaspilatsu bat eraginez. Sentsazio kontrolaezin honen ondorioz, Pol Secura hil zuen. Aaylak, ikaratuta eta izututa Rylothera bidaiatu zuen, eta bere jedi jazartzaileetatik ezkutatu zen.

Padawan zaurgarriak Quinlan madarikatu zuen bere galeragatik, eta ondoren Volfe Karkkoren agindupean erori zen, Kiffexeko ilargi presondegian gatibu zegoen Jedi Ilun misteriotsu bat. Honen botere ilunagatik eragina, Aaylak Karkko askatu zuen. Aaylak ere bere maisua eraso zuen. Gatazkan zehar Aaylak oroimena berreskuratu zuen, eta Jedien bidea noraino hautsi zuen konturatu zen.

Jedi Kontseiluak, oso modu jakintsuan, Aayla eta Quinlan bananduak izan behar zirela erabaki zuen Alde Ilunaren eraginetik oneratu arte. Oraindik Padawana zela, Aayla Tholme Maisuaren zaintzapean jarria izan zen, Quinlan Vosen irakaslea ere izan zen Jedia. Honen gidaritzapean, Aaylak Jedi frogak gainditu ahal izan zituen eta Jedi Zaldun handi bihurtu zen.

Errepublika suntsitzearekin mehatxatzen zuen krisi Separatistan zehar, Secura Geonosis planetara han harrapatutako jediak askatzera joan ziren nabarmendutako 200 kideetako bat izan zen. Gudu masiboan, Aayla izan zen bizirik irten zen urrietako bat. Bera modu bortitzean eraman zuten geonosiar gerlariek bizirauleen zirkuluan, bere exekuzioaren zain. Baina bapatean klon soldaduak iritsi ziren eta Aayla salbatu zuten.

Klon Gerretan, Securaren talentuak adimen lanak eta ezkutuko agente bezala egin beharreko misioak eman zizkiotenean agertu ziren. Geonosiseko gudua gertatu eta aste betera, Aaylak eta Ylenic It'klak kontrabandistak zirela sinestarazi zuten Corellia planetan egin beharreko misio garrantzitsu batean. Beste behin aritu zen ezkutuko agente bezala Jaayza izeneko mekaniko bat zela sinestaraziz, bere jagolea zen Quinlan Vos Maisuaren bila Gurpila izeneko espazio estaziora joan zenean.

Aaylak Quinlan aurkitu zuen, hau ere ezkutuko agente bezala ari zelarik, Korto Vos izeneko soldatapeko hiltzaile bat bezala. Aayla nahastua sentitu zen halako bizimoduak Quinlan nola aldatu zuen ikusita. Honek bere papera oso modu naturalean hartzen zuen, zaila zen berak ezagutzen zuen Jedi Zaldun noblea aurkitzea, eskrupulurik gabeko halakret horren azpian. Quinlan errudun sentitzen zen Geonosiseko tranpa aurreikustean izan zuen hutsagatik, ehundaka jedi hil zituena. Quinlanek, adimen agente bezala zuen betebeharrean, hori aurreikusi egin behar izan zuela uste zuen. Baina honetatik haratago, Klon Gerren zurrunbiloan, Errepublika benetan nor defendatzen ari zen itauntzea eragiten zion.

Quinlan eta Aaylaren adimen lanei esker, Jedi Kontseiluak garaiz jakin ahal izan zuen Separatistek Kamino planetako klonazio instalakuntzetan egin behar zuten eraso masiboa. Aaylak ehizaontzi estelar bat gidatu zuen planetaren defentsan.

Geonosiseko gudua gertatu eta lau hilabetera, Aayla Secura Daakman Barrek Jedi Jenerala Hypori planetako droide fundizio bat suntsitzen laguntzera bidalitako elitezko armada baten zati izan zen. Misio hau sekulako desastrea izan zen eta armada separatistaren komandante maltzurra zen Grievous Jeneralak zuzendutako ehundaka gudu droidek Jediak inguratu zituzten. Aaylak Hypori planetatik bizirik ihes egitea lortu zuen Errepublikako armadaren elitezko eskuadroi baten partehartzeari esker.

Klon Gerrak nabarmenki Sistema Independenteen Konfederakuntza eta Errepublika Galaktikoaren arteko gudu bat zirenean, Jediek Sith Jaun Ilunak itzuli zirela eta arazo honekin zerikusi handia zutela jakin zuten. Zoritxarrez, ezin izan zuten zein zen gertakari guzti hauek maneiatzen zituen. Quinlan Vosek, bere legez kanpoko lanean, konspirazioko peoiak aurkitzen jarraitu zuen, bigarren Sith misteriotsua aurkitu guran, guztia Dooku Kondearekin batera maneiatzen zuena. Sitharen bilaketa deabruzkoa izan zen, Vos bide okerretatik eramateraino, eta Jedia Alde Ilunera pasa zen arte usteldu zuen. Agente bikoitz bezala lanean ari zenean, Konfederakuntzaren maila gorenetan infiltratua, asko ziren Quinlan Vosen leialtasuna zalantzan jartzen zuten Jediak.

Aaylak Quinlanek Jediak eta Errepublika utzi zituela eta Konfederakuntzarekin bat egin zuela jakin zuenean, oso nahigabetua geratu zen. Beste Jedi batzuekin zuen adiskidetasunak bere ariman sentitzen zuen pena arintzen lagundu zion, batez ere Kit Fistorekin, honekin lotura berezi bat mantentzen zuelarik. Harreman sendo hau zeozer gehiago bihurtu izango zitekeen, Jedi Kodearen arabera debekatua zegoena. Jedi Ordenatik kanpo egon izan balira, beharbada elkarrenganako zuten maitasun hau zeozer gehiago bihurtuko zen.

Handik gutxira, Aayla Corelliar merkataritza ibilbidearen bidez Errepublikaren hornitze kargamentuetan Separatisten erasoak ikertzeko Jedi destakamendu baten zati iza zen. Ikerketek Devaroneraino eraman zituzten, nora Aayla ezkutupeko agente bezala iritsi zen, Tuulaa Doneeta izeneko gizarte neskatxa bat zela sinestaraziz, Twi'lek baroi baten alaba. Honek Devaroneko gorengo mailako hiritar batekin harreman bat izatea ahalbidetu zion, Vien'sai'Malloc senatariarekin. Aayla Secura ez zen ohartu Vien'sai Devaronen traidorea zela beranduegi izan zen arte. Senatariak gerraren bi aldeetan parte hartzea espero zuen, Konfederakuntzakoek mendietan ezkutatutako base batetik lan egitea ahalbidetuz. Honek Aurra Sing ordainsari bilatzailea ere erabili zuen bere asmoen berri ematen saiatzen ziren guztiak erditik kentzeko, Jediak barne.

Aurrak Aaayla segada batean harrapatu zuen, baina honek ez zuen etsi. Aaylak Quinlanek erakutsi zion Jedi teknika bat erabili zuen, eta honela Aayla harrapatzen saiatzen ari ziren quarra talde batengandik libratzea lortu zuen eta Aurraren aurka joan zen. Biek elkarren artean borrokatu zuten, eta Aayla Aurraren sentimenduetan barneratzen saiatu zen abantaila lortzeko eta gainera egin zuenaz damuarazteko. Aurra, haserre bizian, erotu egin zen eta Aaylak bere argi sablearekin zauri bat egin zion masailean, ondoren inplante bezala zuen antena mozteko (Aurra Singi bere harrapakinaren beldurraz elikatzea ahalbidetzen ziona). Aurra guduan kolapsatu zen, baina Aaylak ez zuen hil. Honek ordainsari bilatzailearen gorpua tokiko ofizialei bidali zien. Orain osatuak zeuden datuekin, Aaylak base separatistaren kokapena eman zuen. Hauek aurkituak eta klon soldaduen eta Jedien bapateko eraso baten bidez menderatuak izan ziren. sai'Malloc senataria Devaronen auzipetua izan zen.

Urruneko Honoghr planetan garraio separatista baten talkaz jarraituz, Aayla Secura eta bere klon ofizial leiala zen Bly Komandantea aipaturiko planetara bidaliak izan ziren. Talkak planeta guztiko ekologiari kalte handia egiten ari zen substantzia toxiko baten isurketa eragin zuen, bertako landaretza desagerraraziz. Secura substantzia kimikoa zein zen adieraziko zuen SIPa (tresneria zientifikoa) bilatzera bidalia izan zen. Honoghreko biztanleek, noghritarrek, SIPa ontziaren hondakinetatik hartu eta planetako antzinako tenplu batean ezkutatu zuten.

Aaylak Quinlan aurkitu zuen Honoghren, hau ere SIParen bila ari zela. Biek elkarrekin lan egin zuten tenpluko defentsak zeharkatu eta SIPa eramateko. Vos Aayla konbentzitzen saiatu zen SIPa eramaten utz ziezaion. Behin eta berriz esaten zion Dooku Kondearentzat ezinbesteko misio batean zegoela, agente bikoitz bezala bere konfidantza irabazarazi ahal izango zion misio bat. Vosek, hasieran, Aaylak SIPa eramatea arbuiatu zuen. Aaylak ere aginduak betetzen zituen, eta, halako batean, borroka bat gertatu zen.

Aayla harrituta geratu zen Quinlan haserreagatik eramaten nola uzten zen ikusita. Bere jagolea Alde Ilunean barne-barneraino sartuta zegoela zirudien. Quinlan Aayla hiltzeko prest zegoela zirudien. Aaylak bere sablea bota zuen eta Quinlani ultimatum bat bota zion. Bere xedea lortzeko modu bakarra, Aayla hiltzea zen, defentsarik gabe zegoen arren. Vosek etenaldi bat egin zuen, Bly komandanteak arnegatutako Jediaren aurka tiro hasteko nahikoa asti izan zena. Arduratuta, Vosek ihes egin zuen. Aaylak bere misioa bete zuen eta Errepublikara SIParekin itzuli zen, baita Quinlan indarraren ze aldetan zegoen ez zekiela ere.

Bigarren Sitharen ehiza bizitu zenean, Aayla ere honetan sartua izan zen. Quinlan Vosek emandako informazioa erabiliz, Tholme Maisuak Anzatera bidaiatu zuen Konfederakuntzaren aliatua zen Sora Bulq Jedi Iluna aurkitzeko. Aaylak Tholmeri lagundu zion, bere tropak mantenduz behar izanez gero erabiltzeko eta berriz ere Jaaza ezkutuko mekanikoa zela sinestaraziz. Ikerketak Saleukamira eraman zituen, non Separatistak euren kabuz armada bat prestatzen ari ziren, Morgukai gerlari basatien ereduan oinarrituz eta Anzatiar arte martzial hilgarriekin entrenatuak.

Saleukamiren setioa Jeneralek, Oppo Rancisisek eta Quinlan Vosek, azken hau ezkutuko agente bezala izan zuen misiotik jada itzuli zena, planetako erdiko hiria eraso zutenean hasi zen, Morgukai armadaren itzala beste kanpaina batzuetan erabiliko ez zela ziurtatzeko. Bost hilabete luze iraun zuen setioan, Aaylak aire bidezko laguntza eman zion lurrean zegoen armadari, Lider Urdin bezala hegan eginez. Errepublikako indarrek etsaien gotorlekuan sartzea lortu zutenean, Secura ezinbestekoa izan zen klonazio instalakuntzei sabotaia egitean.

Saleukami baretu zenean, Secura eta Bly Felucia planetan bete beharreko misio baterako izendatu zituzten. Biak nahigabetuak zeuden etengabeko berrizendatze hauen ondorioz; euren misioak sekula betetzen ez zituztenaren sentsazioa sentitzen zuten. Misio honetarako Ekria padawana batu zitzaien, honekin Felucia planetar abiatu zirelarik.

Hor, Securak eta Star Corpsek, agente ezkutu bezala ari ziren Jedi batzuk askatu behar zituzten presondegi Separatista batetik. Harrapatutakoak askatu ondoren, Zonder Jedia eta Barriss Offee, euren hurrengo misioa Merkataritza Gremioaren konplot maltzur bat geldiaraztea zen, Felucia planeta pozoitzean zetzana, eurek Planetaren jabe izaterik ez bazuten, beste inork ere ez zuela izan behar uste baitzuten. Aaylak pozoia estazio ponpatzaileen ur edangarrien bidez barreiatzea eragozteko egin zuen ahalegina izan zen bere azken misioa.

Secura indar separatisten bila ari zenean, Palpatine kantzilerrak 66 Agindua aktibatu zuen Coruscanten, eta Aaylaren klon komandantea zen Blyrekin harremanetan jarri zen holograma bidez. Agindu honek Jediak Errepublikaren traidore bezala identifikatzen zituen. Blyk leialki agindua bete zuen, bere blaster erriflea bere Jedi jeneralaren aurka apuntatu zuen. Arreta galtze une batean, Feluciako bertako ontzi bat handik igaro zenean, Aaylak ontziari arreta jarri zion, Blyk eta bere tropek Aayla tirokatzen zuten bitartean, blaster tiroen bidez errematatuz. Honela amaitu zen Klon Gerretan egon zen pertsonaiarik garrantzitsuenetako baten bizitza. Indarra bere bihotza geratu eta hala hibernazio egoera batean geratzeko erabili zuela uste den arren, klonak joan ondoren indarra bera sendatzeko erabili zuela esaten da, baina informazio hau ez dago baieztatua.