1941 (filma)
1941, 1979ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta 1941ko abenduan jazotako Pearl Harboreko erasoaren ondoren Los Angeles hiri inguruan hedatu zen izua deskribatzen da.
Estreinatu eta berehala filmak ez zuen Spielbergen beste filma batzuk izan zuten arrakasta komertzialik izan, halere denbora igaro hala eta etxerako bideo bertsio hedatuz joan zen einean filmak kultuzko maila izatera ailegatu zen.
1980ko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi izan: Efektu berezi onenen Oscar Saria (William A. Fraker, A.D. Flowers eta Gregory Jein), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregory Jein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don MacDougall eta Gene S. Cantamessa).
Argumentua
aldatu1941eko eguberriak iristear daude eta AEBtako biztanleria jazo berri den Pearl Harboreko erasoaren ondoren hura bezalako japoniarren beste erasoaldi baten ikaraz dago. Estatubatuarren psikosia paranoia mailara heltzen da, batez ere herrialde hartako mendebaldeko kostaldean, eta oso bereziki Los Angeles hiria eta haren ingurumarietan, japoniar gudarostearen lurrartze erraldoi baten helmuga estrategiko bikaina izan litekeela uste baita. Era berean, sukar abertzale eta gudazaleak gizarte osoa kutsatu du, baina gazteek ongi pasatzeko duten gogoa etetea lortu gabe, estatubatuar indar armetuen goi agintari batzuen hainbat jokabide ergel edo arduragabeak ere ikusi ahalko direlarik.
Aktoreak
aldatu- Dan Aykroyd: Frank Tree sarjentua
- Ned Beatty: Ward Douglas
- John Belushi: "Buffalo" Bill Kelso kapitaina
- Lorraine Gary: Joan Douglas
- Murray Hamilton: Claude Crumn
- Christopher Lee: Wolfgang von Kleinschmidt kapitaina
- Toshirō Mifune: Akiro Mitamura komandantea
- Tim Matheson: Loomis Birkhead kapitaina
- Warren Oates: 'Madman' Maddox kolonela
- Robert Stack: Joseph W. Stilwell jenerala
- Treat Williams: Chuck 'Stretch' Sitarski kaporala
- Elisha Cook Jr.: Nagusia, Dexter
- Frank McRae: Ogden Johnson Jones soldadua
- Dianne Kay: Betty Douglas
- Nancy Allen: Donna Stratton
- Eddie Deezen: Herbie
- John Candy: Foley soldadua
- Mickey Rourke: Reese soldadua
- John Landis: Mizerany
- James Caan: Borrokatzen ari den soldadua
Kanpo estekak
aldatu- 1941 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1941 filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)