Édouard Lalo
musikagile frantziarra
Édouard Lalo (Lille, 1823ko urtarrilaren 27a - Paris, 1892ko apirilaren 22a) frantses musikagilea, biolin- eta biola-jotzailea izan zen, jatorriz espainiarra. Lillen eta Parisko kontserbatorioan ikasi zuen. Pablo Sarasatek eskatuta Biolinerako Sinfonia eta Sinfonia espainiarra idatzi zituen. Sarasatek estreinatu zituen arrakasta handiz, lehena 1874. urtean, eta bigarrena 1875. urtean. Bere Fantasia eta Norvegiako Rapsodia lanetan aberri-gaiak erabili zituen, eta Schumannen eragina antzematen zaio. Operak idatzi zituen (Ys-eko erregea, 1888), eta bi ballet, kantuak, ganbera-musika eta eliz-musika ere bai.
Édouard Lalo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édouard Victor Antoine Lalo |
Jaiotza | Lille, 1823ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 17. barrutia, 1892ko apirilaren 23a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Grave of Lalo (en) Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julie-Marie-Victoire Bernier de Maligny |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Regional Conservatory of Lille (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Pierre Baillot (mul) François Habeneck (en) Julius Schulhoff (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina biola |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.