Yamaguchi
Yamaguchi 山口市 山口 (Yamaguchi-shi) | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūgoku Yamaguchi | ||
Alkatea | Sumitada Watanabe (en) | ||
Jatorrizko izena | 山口市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°10′41″N 131°28′26″E / 34.17803°N 131.47378°E | ||
Azalera | 1.023,31 km² | ||
Mugakideak | Shunan (en) , Mine (en) , Ube (en) , Hofu (en) , Hagi (en) , Tsuwano (en) eta Yoshika (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 193.761 (2021eko martxoaren 1a) −3.661 (2015) | ||
Dentsitatea | 189 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1929ko apirilaren 10a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Iruñea, Jinan eta Gongju (en) | ||
http://www.city.yamaguchi.lg.jp/ www.city.yamaguchi.lg.jp |
Yamaguchi (japonieraz: 山口市 Yamaguchi-shi ) Yamaguchi prefekturako hiriburua da, Japoniako prefektura-hiribururik txikiena. Izan ere, 2014ko erroldaren arabera 195.196 biztanle zituen. Prefeturako hiriburua izan arren, hiri handiena Shimonoseki da. Ehungintza da ekonomia jarduera zabalduena. Oso tenplu ederrak ditu, antzinako herri feudalaren garaikoak. Ur beroko iturriak ditu gertu[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean fundatu zuen Ōuchi familiak eta Kyoto bezala gainontzeko hirientzako eredu izateko asmoarekin diseinatu zen. 1550ean, Frantzisko Xabierkoa bertan izan zen kristautasuna predikatzen bi hilabetez eta herri aberats eta sofistikatua zela esan zuen. Hori dela eta, 1980. urtean Yamaguchi Iruñearekin senidetu zen.
Yamaguchi hiri modernoa 1889ko apirilaren 1ean eratu zen, Yamaguchirekin inguruko 40 herri elkartu zirenean. XX. mendean zehar, herri gehiago bereganatu ditu, azkena 2010ean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Yamaguchi) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 9.4 | 13.2 | 19.1 | 23.5 | 26.5 | 30.1 | 31.4 | 27.5 | 22.3 | 16.8 | 11.2 | 20 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.7 | 4.4 | 7.6 | 13.4 | 17.9 | 21.8 | 25.7 | 26.6 | 22.5 | 16.5 | 10.8 | 5.7 | 14.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.5 | 0.1 | 2.4 | 7.6 | 12.3 | 17.5 | 22.1 | 22.7 | 18.4 | 11.4 | 5.9 | 1.1 | 10.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 73.4 | 91.1 | 142.3 | 199.8 | 175.7 | 305.4 | 299.2 | 154.0 | 180.9 | 97.6 | 71.2 | 53.5 | 1844.1 |
Eguzki orduak | 120.2 | 119.2 | 161.0 | 181.6 | 203.4 | 159.0 | 174.6 | 203.2 | 157.4 | 178.0 | 144.6 | 128.1 | 1930.3 |
Hezetasuna (%) | 76 | 75 | 73 | 71 | 72 | 77 | 80 | 78 | 79 | 77 | 78 | 68 | 75.3 |
Iturria: NOAA (1961-1990) [2] |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hiriaren ikuspegia.
-
Frantzisko Xabierkoaren eliza.
-
Rurikō-ji pagoda.
-
Ryūfuku-ji tenplua.
-
Chomonkyo harana.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruñea (Euskal Herria)
- Jinan (Txina)
- Gongju (Hego Korea)
- Zouping (Txina)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruñeko Yamaguchi parkea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Yamaguchi Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: January 6, 2013).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Udalaren webgunea.