Vladimir Arseniev
Vladimir Klavdievitx Arseniev (errusieraz: Влади́мир Кла́вдиевич Арсе́ньев; San Petersburgo, 1872ko irailaren 10aGreg./abuztuaren 29jul. - Vladivostok, 1930eko irailaren 4a) errusiar esploratzaile eta idazlea izan zen.
Ekialde Urruna arakatu eta liburuetan deskribatu zituen Usuri ibaiaren arrora egindako bidaiak, Dersu Uzala ehiztariarekin batera, 1902tik 1907ra. Siberiako floraren espezie ugari eta Siberiako herrien bizimodua ere deskribatu zituen. Bizipen horietan oinarrituz, Dersu Uzala (1921) liburua argitaratu zuen.
Vladivostoken bizi izan zen Errusiako Gerra Zibilaren urteetan. Bertan, Ekialde Urruneko Errepublika independenteko Gutxiengo Etnikoen komisarioa izan zen. Sobietar Batasunaren garaipenaren ondoren, emigratzeari uko egin zion eta Vladivostoken geratu zen hil zen arte.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "По Уссурийскому краю (Дерсу Узала). Путешествие в горную область "Сихотэ-Алинь" (Po Ussuriyskomu Krayu) (Vladivostok 1921), Dersu Uzala trilogiako lehen liburua.
- "Дерсу Узала Из воспоминаний о путешествиях по Уссурийскому краю в 1907 г. Владивосток" (Dersu Uzala) (1923).
- "В горах Сихотэ-Алиня" (Sikhote-Alin Mendietan), (1937), Dersu Uzala trilogiako irugarren liburua
- "Мифы, легенды, предания и сказки народов Дальнего Востока" (Mify, legendy, predaniya i skazki narodov Dal'nego Vostoka) (Ekialde Urruneko herrien mitoak, kondairak, tradizioak eta alegiak). International Institute of Ethnolinguistic and Oriental Studies (IIEOS), ISSN 1230-3283 ; 10, ISBN 83-902273-4-7