Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wallacea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wallacea gorriz. Weber Lerroa urdinez.

Wallacea Indonesia eta Ekialdeko Timor artean banatutako eskualde naturalaren izen biogeografikoa da, zenbait uharte taldek eta hauek inguratzen dituzten itsas hondoek osatua. Asia eta Ozeaniaren arteko gune bat da, horietatik, Wallace Lerroak eta Lydekker Lerroak markatzen dituzten bi itsas hobi sakonek banatzen dutelarik.

Sondako uharte txiki gehienak hartzen ditu (indonesieraz: Nusa Tenggara), hala nola Lombok, Sumbawa, Komodo, Flores eta Sumba; Timor; Celebes; ipar Molukak (Maluku Utara) Halmahera uhartearekin; eta Molukak (Maluku), Sahul plakakoak diren Aru uharteak izan ezik.

Wallaceako uharteak Sondako plakaren (Malaysiako penintsula, Sumatra, Borneo, Java eta Bali barnean hartzen dituena) mendebaldean eta Sahul plakaren (Australia, Ginea Berria eta Aru uharteak) artean hedatzen dira. Wallaceako uharteen lehorreko azalerak 338.494 km² hartzen du.

Wallacea munduko biodibertsitate handieneko eskualdeetako bat da, eta espezie endemiko zoologiko eta botaniko gehien dituenetako bat. Giza jardueraren mehatxu larria ere badu, eta, horregatik, Conservation International erakundeak munduan dauden 32 "biodibertsitate puntu beroetako" (hotspot) bat bezala identifikatu du.