Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rickshaw

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskuz tiratutako rickshaw bat Kalkutan.

Rickshaw bat bi edo hiru gurpileko bidaiarientzako ibilgailu bat da, normalean pertsona batek tiratzen duena, gurditxo edo eskorga baten eran. Terminoaren lehen erabilera 1879. urtean izan zen, eta japonieran du jatorria: jinrikisha (人力車, jin = gizaki, riki = indar, sha = ibilgailu), hau da, giza indarrezko ibilgailua,

Asiako hirietan egin ziren arruntak 19. mendean[1]. Denborarekin, 21. mendean, mundu osoan hedatuta daude nolabait ziklotaxi eran eta antzeko zerbitzuetan. Hala ere, Asian oso ohikoak izaten jarraitzen dute, gizakiek oinez tiratuak, zein bizikleta edo motorrarekin.

Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia 20. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu honetan. Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia 20. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu honetan.
Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia 20. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu honetan.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Warren, James Francis, 1942-. (2003). Rickshaw coolie : a people's history of Singapore, 1880-1940. Singapore University Press ISBN 9971-69-266-X. PMC 51744603. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]