Ran (filma)
Ran (japonieraz: 乱 , esanahi anitzeko hitza: batetik "matxinada", "altxamendua" edota "errebolta", bestetik "istilua", "asaldura", "nahasmena" edo "kaosa") 1985eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren filma bat da. Hain zuzen ere, 1985eko maiatzaren 31an Tokioko Zinemaldian estreinatu zen.
Filma Mōri Motonari japoniar daimyō-aren kondairan oinarritzen da, William Shakespeare ingeles antzerkigile ospetsuaren Lear Erregea tragediaren egokitzapena ere badelarik.
Filma honek Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak antzina oso boteretsua zen Ichimonji klanaren gainbehera kontatzen du, familiako buruzagia den Hidetorak (Tatsuya Nakadai) erresumaren kontrola bere hiru semeen artean banatzen duenean: Tarō, Jirō eta Saburō (Akira Terao, Jinpachi Nezu eta Daisuke Ryu). Tarō, anai nagusiari, Lehenbiziko Gaztelu prestijiotsua ematen zaio eta Ichimonji klaneko buruzagia bilakatzen da, aldi berean Jirō eta a Saburōri Bigarren eta Hirugarren Gazteluak ematen zaizkielarik. Jirō eta Saburok Tarōri babesa ematera beharturik daude, eta Hidetorak bere agindua semeei gezi multzo baten bidez adierazten die. Gertakari hau Mōri Motonariren pasarte batean agertzen da: seme bakoitzari gezi bana eman eta hautsi ditzaten agintzen die. Geziak hautsi ondoren, aitak seme bakoitzari hiruna gezi eman eta berriz ere hautsi ditzaten agintzen die. Hiru semeetako bakar batek ere ezin ditzake geziak hautsi, orduan Motonarik zera aipatzen die, gezi bana erraz hautsi daitekeela, baina ez elkarrekin bat eginik badaude. Halere, Ran filmean Saburōk bere belaunaren laguntzaz hiru geziak hautsi eta aitak azaldutakoa ipuin inozo bat besterik ez dela esaten du. Hidetora klaneko buruzagi nagusia izaten jarraitu eta Jaun Gorenaren titulua mantenduko du. Saburōk aitaren logika kritikatuko du, Hidetorak bere boterea traizioaren biez lortu zuela eta halere bere semeak berarekiko fidel eta zintzoak izatea espero duela aipatuko diolarik. Hidetorak bere semearen aipamena berarekiko mehatxutzat jo eta hura ateratzen denean, Tango morroia Saburōren alde jarriko da, biak ere erbesteratuak direlarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tatsuya Nakadai: Hidetora Ichimonji
- Peter: Kyoami
- Akira Terao: Taro
- Mieko Harada: Kaede
- Jinpachi Nezu: Jiro
- Daisuke Ryu: Saburo
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ran filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1985eko filmak
- Akira Kurosawak zuzendutako filmak
- Akira Kurosawak idatzitako filmak
- Tatsuya Nakadaik antzeztutako filmak
- Akira Teraok antzeztutako filmak
- Mieko Haradak antzeztutako filmak
- Hisashi Igawak antzeztutako filmak
- Serge Silbermanek ekoitzitako filmak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- William Shakespearen antzezlanetan oinarritutako filmak
- Japoniako filmak
- Frantziako filmak
- Drama filmak
- Gerra filmak
- Samuraiei buruzko filmak
- XVI. mendean girotutako filmak
- Epika filmak
- Japonian girotutako filmak
- Kultuzko filmak