Roderiko
Roderiko | |||
---|---|---|---|
710 - 711 ← Witiza - Agila II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kordoba, 688 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bisigodoen Erresuma | ||
Heriotza | Medina-Sidonia, 711ko uztaila (22/23 urte) | ||
Hobiratze lekua | Viseu | ||
Familia | |||
Aita | Teodofredo | ||
Ezkontidea(k) | Egilona | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Roderiko[1] (gotikoz: 𐌷𐍂𐍉𐌸𐌰𐍂𐌴𐌹𐌺𐍃, Hroþareiks; latinez: Rodericus; arabieraz: لذريق, Ludharīq; 710-711) errege bisigodoa izan zen. Baskoiak menderatzen saiatu zen 710 urtean. Roderikok ere mairuen aurkako gerra egin zuen 711 urtean.
Guadaleteko guduan erail zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hispaniako azken errege bisigodoa izan zen, 710-711 bitartean (egungo Jerez de la Fronteran, Espainia, hila, 711).
Witizaren ondorengoa izan zen, noble bisigodoek haren seme gazteak eta familia osoa Toledotik egotzi ondoren. Badirudi Rodrigo, Txindasvinto erregearen biloba bera, Bætica (egungo Andaluzia) lurraldeko dux edo buruzagi militarra izan zela ordu arte. Euskaldunen aurka borrokatu zen; Witizaren aldekoek ez zuten inoiz erregetzat onartu. Witizaren semeek Ipar Afrikako gobernari berberiarrengana jo zuten Rodrigoren aurkako laguntza bila, eta Tarik ibn Ziyad, Tangerko gobernaria, Iberiar Penintsulara igaro zen 710ean, eta gudari talde gotorrago bat 711. urtean, Rodrigok Iruñeko hiria inguraturik zuenean.[2]. Setio hura utzi eta musulmanen eta aurka zituen bisigodoen kontra borrokatu zen Guadalete ibaiaren ertzean. Hil egin zuten guduan. Berberiar musulmanek Toledoraino jarraitu eta arazo handirik gabe jabetu ziren bisigodoen hiri nagusiaz. Handik aurrera hasi ziren musulmanak Hispaniako bazterretan zabaltzen. Istorio asko zabaldu da Rodrigo erregearen inguruan; haien arabera, aseezina zen haren aginpide egarriak eta Julian konde bisigodoaren alaba, Florinda izenekoa, bortxatu izanak areagotu zuen noble bisigodoen haserrea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
- ↑ LOPEZ DE LUZURIAGA MARTINEZ, Iñaki.- Euskaldunak eta Karolingiar Iraultza: Akitania eta Baskonian barrena. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 2016.ISBN 978-84-8438-591-2. orr. 45-46
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Witiza |
Bisigodoen erregea Rex Visigothorum 710-711 |
Ondorengoa Agila II.a |