Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Petri II.a Lopez Aiarakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petri II.a Lopez Aiarakoa

Gipuzkoako merio nagusia

1379 - 1389
Ensign of the Banner of the Order of the Band (en) Itzuli

1371 - 1379
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1332 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaCalahorra1407ko apirilaren 16a (74/75 urte)
Hobiratze lekuaKexaako monumentu multzoa
Familia
AitaFernan I.a Perez Aiarakoa
AmaElvira Álvarez de Ceballos
Ezkontidea(k)Leonor Guzman
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAiara
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, historialaria, idazlea, militarra eta politikaria
Genero artistikoaolerkigintza
kronika
Aiara kantzilerraren eta bere emazte Leonor Guzmanen hilobia (Kexaa).

Petri II.a Lopez Aiarakoa[1] (Gasteiz, Araba, 1332Calahorra, Errioxa, 1407ko apirilaren 16a) poeta, politikari, historialari, idazle eta jauntxo arabarra izan zen. Gaztelako Erresumako kantzelaria ere izan zen. Aiara leinuko pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen.

Fernan Perez Aiarakoaren semea, ikasketak Avignonen egin zituen.

Aiara kantzelariak hasieran (1353. urtetik) Gaztelako Piarres I.a Ankerra erregearen alde egin bazuen ere, hark ihes egin zuenean, Gaztelako Henrike II.a Trastamarakoaren bandora pasa zen Gaztelako Gerra Zibilean.

Errege berriari esker Gasteiz eta Toledoko alkatetza eta Artziniega, Orozko eta Laudioko jaurerriak lortu zituen. Gero Gaztelako Joanes I.a eta Gaztelako Henrike III.a erregeen zuzendaritzapean egon zen zenbait gerratan parte hartuz, Gaztelako Erresumako kantziler izaten eta atzerrian erregearen itunak negoziatzen.

Naiarako guduan (1367) preso hartu zuten eta, aska zezaten, familiak ordaindu behar izan zuen. Gasteizko (1373) eta Toledoko (1375) alkate nagusia izan zen. Gaztelako enbaxadore Aragoin, bere erregearen eta Aragoiko Petri IV.a Zeremoniazalearen arteko auzien konponbidea ekarri zuen. Joan I.a errege berriak enbaxadore izendatu zuen Karlos IV.a frantsesaren aurrean. Haren aholkulari izan zen ingelesen aurka, frantsesek irabazi zuten Rosebekeko guduan.

1385ean portugaldarrek preso hartu zuten Aljubarrotan. Urtebete eman zuen Oviedeseko gazteluan familiak, Gaztelako eta Frantziako erregeekin batean, bahi saria ordaindu aurretik. Joan I.a hiltzean (1890), Henrike III.a adin txikikoa zelarik, Gorteek Erregeordetza Kontseilukoa izateko deitu zioten.

1398an Erresumako Kantzelari Nagusi izendatu zuten.

Aiararen idazki nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crónicas de Palacio eta Rimado de Palacio dira Aiararen idazki nagusiak. Bera zerbitzari izandako lau erregeen kronikak oso ezagunak dira; mintzaira zalua darabil, pertsonaien psikologia ematen du eta gertaerak bizitasun handiz kontatzen ditu, elkarrizketak tartekatuz. Rimado de Palacio-ren zati handiena Oviedeseko gartzelaldian idatzi zuen. Hiru parte ditu: lehena aitorpen batez abiatzen da eta gizartearen satira batez amaitzen; bigarrenean erlijioko eta lirikako motiboak ageri dira; hirugarrena San Gregorioren Moralia in Job liburuaren iruzkin luzea da. Rimado-ren satira eta irakaspen edukia interesgarriagoa da bertan erabiltzen duen olerki forma baino. Oviedesen preso zela Libro de Cetrería o de la caza de las aves idatzi zuen. Halaber, idazle latinoen itzultzailea izan zen, eta zenbait olerki ere idatzi zituen.

Idazlanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Libro Rimado de Palacio edo Los Rimos (1385-1403).
  • Libro de la caza de las aves.
  • Historia de los reyes de Castilla.
  • Linaje de Ayala, ikerketa genealogikoa.

Itzulpenak latinetik gaztelaniara:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]