Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Partikula subatomiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partikula azpiatomiko» orritik birbideratua)
Helio atomo baten eskema, partikula subatomikoek osatua: bi protoi, bi neutroi eta bi elektroi.
Partikula subatomikoak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Partikula subatomikoa atomoa baino txikiagoa den partikula da, funtsezkoa edo elkartua izan daitekeena. Partikulen fisika eta fisika nuklearra berauetaz arduratzen da. Hauen artean daude, esaterako, elektroiak, quarkak (funtsezko partikulen artean), protoiak eta neutroiak (partikula elkartuak azken bi hauek). Beste partikula batzuk sakabanaketa prozesuetan sorturiko fotoiak, neutrinoak eta muoiak dira, baina beste hainbat partikula exotiko ere badaude.

Funtsezko partikulak bi eratakoak izan daitezke, bosoiak (Satyendra Nath Bose fisikari indiarraren ohorez izendaturikoak) eta fermioiak (Enrico Fermi zientzialari italiarraren izenagatik). Bosoiek (fotoiak ea.) spin osoa dute, hau da, 0, 1, 2 eta abar, fermioien (elektroiak ea.) spina zatiki bat delarik, 1/2 edo 3/2. Spin diferentzia hau dela eta, fermioiak eta bosoiak ezaugarri eta jokaera guztiz ezberdinak dituzte. Bosoiak funtsezko indarren transmititzaile dira eta bi partikulen artean gertatzen den edozein elkarrekintzak bosoi birtual baten elkartrukatzea dakar. Bosoi birtuala benetako edo erreala den fermioiekin bateratzean, funtsezko lau indarrak sortzen dituzte:

Materia osatzen duten partikulak fermioiak dira, esaterako atomoak eratzen dituzten elektroiak, protoiak eta neutroiak. Gorago esan bezala, elektroia bakarrik da funtsezko partikula, eta beste biak indar nuklear indartsuaz loturiko quarkez eratuta daude. Funtsezko fermioiak lau mota ezberdinetan existitzen dira, eta masa ezberdineko hiru belaunalditan sailkatzen dira:

Fermioi
mota
Izena Ikurra Karga
elektromagnetikoa
Indar ahula* Indar bortitza
(koloredunak)
Masa
Leptoia Elektroia e- -1 -1/2 0 0,511 MeV/c²
Muoia m- -1 -1/2 0 105,6 MeV/c²
Tauoia t- -1 -1/2 0 1,784 GeV/c²
Neutrino elektronikoa ne 0 +1/2 0 < 50 eV/c²
Neutrino muoikoa nm 0 +1/2 0 < 0,5 MeV/c²
Neutrino tauoikoa nt 0 +1/2 0 < 70 MeV/c²
Quarka
up u +2/3 +1/2 R/G/B ~5 MeV/c²
charm (xarma) c +2/3 +1/2 R/G/B ~1.5 GeV/c²
top t +2/3 +1/2 R/G/B >30 GeV/c²
down d -1/3 -1/2 R/G/B ~10 MeV/c²
strange (arraro) s -1/3 -1/2 R/G/B ~100 MeV/c²
bottom b -1/3 -1/2 R/G/B ~4,7 GeV/c²


Gaur egunera arte behatutako partikula guztiak, bai eta beraien arteko elkartrukatzeak ere eremuen teoria kuantikoaren barruan dagoen eredu estandarra erabiliz deskribatu daitezke. Eredu honen barruan funtsezko 40 partikula ezberdin daude, (24 fermioi, 12 bosoi bektore eta 4 bosoi eskalar), 60. hamarkadan zehar behatutako ehunka partikula edo beste edozein partikula elkartu berriak sortzeko elkartu daitezkeenak. Hala ere, partikula-fisikari askoren ustez eredu estandarra naturaren azalpen bukatu gabea da, eta funtsezko beste teoria baten zain daude. Azken urteetan neutrinoaren masaren neurketak ere eredu estandarraren desbideratzeak egiaztatu ditu.

Zehazki, partikula terminoa kasu hauetan izen ezegokia da. Partikula subatomikoen fisika mekanika kuantikoak gobernatzen du eta beraz, gorputz hauek uhin-partikula bitasuna erakusten dute, hau da, saiakuntza batzuetan partikula bezala jokatzen dute eta besteetan uhin bezala (teknikoki Hilbert espazioan dauden egoera bektoreaz deskribatzen dira, eremuen teoria kuantikoak azaltzen duen bezala). Fisikariek "funtsezko partikula" terminoa erabiltzen dutenean partikula hauek uhin bezala jokatu dezaketela jakinda egiten dute.

Partikulen fisikak zientziaren filosofian eragin handia du; hainbat partikula-zientzialari erredukzionismora atxikitzen dira, fisika eta filosofia nahasten hasten diren eremuan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]