Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sud Ouest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sud-Ouest» orritik birbideratua)
Sud Ouest
MotaEskualdekoa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantsesa
Argitaratze lekuaBordele
ArgitaletxeaGroupe Sud Ouest
Banaketa
Banatze-eremua Frantzia
Maiztasunaegunero
Salneurria343.292
Historia
SortzaileaJacques Lemoîne
ErredaktoreakPatrick Venries
Identifikadoreak
ISSN1760-6454

www.sudouest.com/
Twitter: sudouest Edit the value on Wikidata


Sud Ouest Frantziako eskualde egunkaria da, 1944an sortu eta Bordelen argitaratutakoa.

Ipar Euskal Herrian egunkari erreferentzial eta salduena da. Egiten zaion kritika bat eremu hori banatzea da: Pays Basque deitu edizioan Lapurdi eta Nafarroa Beherea besterik ez daude; Zuberoak, aldiz, Béarn edizioaren barruko orrialdea du, beste eskualde biarnes bat izango balitz.

Hizkuntza aldetik ia frantses hutsezkoa da. Pays Basque edizioan euskarazko zutabe testimonialen bat egoten da, oso ehuneko txikia suposatzen duena eta astean behin ateratzen dena; euskarazko artikulua idatzi izan duena Janbattitt Dirassar izan ohi da[1]. Are txarrago gertatzen da okzitanierarekin beste edizioetan: zenbaitetan antzeko zutaberen bat dute eta beste batzuetan hori ere ez.

Hedapen eremua hurrengo departamenduak hartzen ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erreferentzia[Betiko hautsitako esteka] Euskararen Bloga delakoan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]