Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Spriggina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spriggina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaProarticulata (en) Itzuli
KlaseaCephalozoa (en) Itzuli
FamiliaSprigginidae (en) Itzuli
Generoa Spriggina
Glaessner, 1958
Spriggina-ren interpretazio artistikoa.
Spriggina floundersi.

Spriggina Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Spriggina floundersi. Duela 550 milioi urte bizi izan zen.

Aurkikuntza eta taxonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spriggina generoko aurreneko fosilak Australian aurkitu ziren, 1958 urtean, garaiari izena ematen dion Ediacara aztarnategian[1]. Fosila aurkitu zuen Reg Sprigg panteologoaren izena ezarri zitzaion. Spriggina floundersi da espezie bakarra eta bigarren izena Ben Flounders fosil bilatzailearen omenez ezarri zen. Bigarren espezie bat ere aurkitu zen 1966an, Spriggina ovata, baina gaur egun beste genero batean sartu da eta orain Marywadea ovata izena du.

Ziurrenik anelidoa izango zen, artropodoen arbasoa[1]. Garai Ediakarikoan garapen handiena zuen animalietako bat zen.

Hiru zentimetro inguruko luzera zuen animalia zen[1]. Organismo segmentatua zen[2]. Animaliaren goikaldean elkar gainezarritako plakaz osaturik zegoen eta azpialdea plaka bikoitiez babestua[3]. Aurreneko bi segmentuek "burua" osatzen zuten, zaldi perraren itxurako kasko gogorra[2][4]. Zulo pare bat nabari zaizkio begiak egongo ziren tokietan[3]. Antena pare bat izan zezakeela ere proposatu izan da, baina ez dago frogatua.

Hankarik ez da aurkitu fosiletan[3].

Trilobiteen antza badu ere Spriggina harraparia izango zela uste da[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Spriggina» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. a b c «SPRIGGINA IS A TRILOBITOID ECDYSOZOAN» gsa.confex.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  3. a b c «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. «Spriggina» cambrian.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]