Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Santakaramuru

Koordenatuak: 42°26′57″N 1°31′40″W / 42.44910194°N 1.52771207°W / 42.44910194; -1.52771207
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Uxueko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
Santakaramuru
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaUxue
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaSantakaramuru
Posta kodea31496
Herritarrasantakaramuruar
Geografia
Koordenatuak42°26′57″N 1°31′40″W / 42.44910194°N 1.52771207°W / 42.44910194; -1.52771207
Garaiera627 metro
Distantzia54,8 km (Iruñetik)

Santakaramuru[1][a] Tafallaldeko Uxue udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Uxueko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak santakaramuruarrak ziren.

Santakaramuru toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Santa Coramburu ("ssánta korambúru" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Santa Coramburu (1534)
  • Santacaraburu (1588)
  • Santacaranburu (1602)
  • Santa-cara-muru (1817)
  • Santacara muro (1981)
  • Santakaramuru (1998)

Hori da, hain zuzen ere, historiaurreko garaiaren eta Goi Erdi Aroaren artean Uxue mendilerroan zeuden herrixketako bat. VIII. eta IX. mendeen artean, Uxueko gotorlekua sortu zenean, bertako bizilagun asko hiribildu berrira aldatu ziren, batez ere defentsa-arrazoiengatik, musulmanekiko muga eremu lauan baitzegoen. Erdi Aroan zehar, populazioa eta erakargarritasuna galduz joan zen, Uxueren alde, eta, horren ondorioz, 1534. urterako jenderik gabe geratu zen.

  1. /sàntakaɾamúɾu/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bortzgarren eta kamutsa lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Santakaramuru - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]