Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

NanoGUNE

Koordenatuak: 43°18′17″N 2°00′26″W / 43.304772°N 2.007267°W / 43.304772; -2.007267
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nanogune» orritik birbideratua)
nanoGUNE
CIC nanoGUNEren eraikina
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′17″N 2°00′26″W / 43.304772°N 2.007267°W / 43.304772; -2.007267
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006
ZuzendariaJose Maria Pitarke
Arkitektura
Webgune ofiziala

CIC nanoGUNE irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro bat da, Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribidean kokatua, nanozientziaren eta nanoteknologiaren ezagutzaren mugan jarduten duena. 2009an sortu zen, ikerketa-zentro kooperatibo gisa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta zentro kontsolidatu izendatu zuen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2010ean.

M. Miodownik-en 'Ekaiak badu garrantzia' liburua J. R. Etxebarriak itzuli zuen UEUk eta CIC Nanogunek eskatuta. Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)

"Txikitasunaren erronka handia" esaldiarekin laburbiltzen du Jose Maria Pitarke ikerketa-zentroko zuzendariak nanoGUNEren filosofia. Ikerketa-zentroaren helburua da nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko ikerketa sustatzea eta koordinatzea, nanoteknologian oinarritutako industria garatzeko eta teknologia-transferentzia sustatzeko.

Hainbat arlotako ikerketa-taldeak ditu: nanomagnetismoa, nanooptika, automihiztadura, nanobiomekanika, nanogailuak, mikroskopia elektronikoa, nanomaterialak, teoria eta nanoirudia.

Punta-puntako azpiegiturak ditu 6.200 m2-ko eraikinean. Besteak beste, 300 m2-ko areto zuria du, eta 15 laborategi ultrasentikor.

Hauek dira CIC nanoGUNEren gaur egungo bazkideak: DIPC, UPV/EHU, Tecnalia, IK4, Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF, Petronor eta IKOR.[1]

2014ko abenduaren 13an jakin zenez, CTECHnano enpresa sortu zuen CIC nanoGUNEk.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik», Euskadi+innova, 2015-16-18
  2. «CTECHnano enpresa sortu du CIC Nanogunek», Berria, 2014-12-13

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]