Mikhail Prokhorov
Mikhail Prokhorov | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1965eko maiatzaren 3a (59 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Finance University under the Government of the Russian Federation (en) 1989) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, inbertitzailea, politikaria, enpresaburua eta sports official (en) |
Jasotako sariak | |
Gradua | soldadu soil sarjentu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Civic Platform (en) Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Right Cause (en) |
mdprokhorov.ru | |
Mikhail Dmitrievitx Prokhorov (errusieraz: Михаил Дмитриевич Прохоров; Mosku, 1965eko maiatzaren 3a) errusiar enpresaburu milionarioa da. Horrez gainera politikaria eta New Jersey Nets saskibaloi taldearen jabea da.
Moskuko Finantza Institutuan gradua lortu ostean, finantza sektorean ospea irabazi zuen eta metal baliotsuen arloko industrialari nagusietako bat bihurtu zen. 1990ko hamarkadan gertatu zen Sobiet Batasuna ohiko pribatizazio prozesuan izugarri aberastu zen. Vladimir Potaninekin elkar harturik Norilsk Nickel meatze konpainia erraldoiaren kontrola lortu zuen. Enpresa munduko nikel eta paladio ekoizlerik handien bilakatu zen. 2007an Norilsk Nickelgo akzioak saldu zituen. ONEXIM Group inbertsio funtsaren jabea da eta akziodun nagusietakoa Rusalen (aluminio ekoizlea) eta Polyus Golden (Errusiako urre ekoizle handiena)[1].
2011ko Forbes zerrendaren arabera 18.000 milioi dolarreko ondarea dauka. Errusiako hirugarren pertsonarik aberatsena eta munduko 32.a da[2].
2011ko abenduan 2012ko Errusiako presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izateko asmoa agertu zuen[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La vie dorée de Prokhorov Lepoint.fr
- ↑ The World's Billionaires Forbes.com
- ↑ El multimillonario ruso Mijaíl Prójorov retará a Putin en las presidenciales Elpais.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Prokhorov |
- (Ingelesez) Mikhail D. Prokhorov New York Times
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |