Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Fabrikazioa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manufaktura» orritik birbideratua)

Emakume bat ehungintza lantegi batean, Millville, New Jersey (ca. 1941)

Fabrikazioa (edo, batzuetan, manufaktura) ondasunen ekoizpen ekonomikoaren fasea da. Giza jardueraren maila bati dagokio manufaktura, eskulangintzatik hasi eta goi teknologiaraino, baina gehienetan erabiltzen da aipatzeko industria produkzioa, hau da, lehengaiak produktu landu edo amaitu bihurtzeko prozesua, eskala handian banatu eta kontsumitu ahal izateko. Baita ere, bitarteko ondasun edo produktu erdilanduak egiteko prozesua aipatzen du.

Fabrikazio ingeniaritza edo fabrikazio prozesua da lehengaiak azken produktu bihurtzeko urratsak egitea. Prozesu hori hasten da produktuaren diseinua egiten eta fabrikatzeko erabili beharreko materialak zehazten. Material horiek aldatu egingo dira fabrikazio prozesuen bidez, eskatutako produktu bihurtzeko.

Ekonomiaren bigarren sektore edo industriaren jarduera da fabrikazioa.

Fabrikazio eta manufaktura terminoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manufaktura terminoa latin berantiarretik hartutako mailegua da, manu («esku») eta factura («egikera») hitzen baturaz sortua.

Hastapenean, manufaktura terminoak kapitalismoaren garapenaren etapa bat adierazten zuen, ekoizpena eskuz egiten zenekoa, hau da, makinarik erabili gabe; ekoizpen modu hartan, eskulangile lantegietan ez bezala, objektua ez zuen pertsona bakar batek sortzen, baizik eta talde batek, langile bakoitza eragiketa batez arduratuta, eta horrek lanaren produktibitatea bizkor handitzen zuen, eskulangintzarekin alderatuta.

Manufaktura terminoa giza jardueraren aldaera askori buruzkoa izan daiteke, has eskulangintzan eta buka goi teknologian, baina ohikoena da industria ekoizpenari aplikatzea, non lehengaiak eskala handian bihurtzen baitira bukatutako ondasun, makinak eta energia iturriak erabilita, gizakiaren lan hutsetik haratago.

Alde horretatik begiratuta, esan daiteke manufaktura terminoaren adiera modernoak fabrikazio terminoarekin bat egiten duela, hau da, sinonimotzat jo daitezke biak.[1][2] Literatura zientifikoan luzaz gehiago erabiltzen da fabrikazio[3] terminoa manufaktura[4] baino.

Historia eta garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea eta antzinako historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aiztoak egiteko silexezko nukleoa, 40000 BP inguru.

Giza arbasoek harrizko objektuak eta bestelako tresnak egin zituzten Homo sapiens, duela 200.000 urte inguru, agertu baino askoz lehenagotik.[5] Harrizko erremintak fabrikatzeko lehen metodoak, Olduvai aldiko «industrian», Etiopiako Rif Haran Handian hasi ziren, duela 2,5 milioi urte, ordukoak baitira tresnen erabileraren zuzeneko lehen frogak.[6][7] Harrizko tresna bat egiteko, ezkatatze propietate espezifikoak dituen harrizko «nukleo» gogor bat (adibidez, suharria) kolpekari batekin jotzen zuten. Harriak askatutako printzak ertz zorrotzekoak ziren, tresna gisa erabil zitezkeenak.[8] Tresna haiek, neurri handi batean, laguntza handia eman zioten ehiztari biltzaileen bizimoduan lehen gizakiari, beste tresna batzuk sortzeko material bigunagoetatik abiatuta, hala nola hezurrak eta zura.[9] Erdi Paleolitoan, orain dela 300.000 urte gutxi gorabehera, prestaturiko nukleo baten teknika berri bat asmatu zuten, nukleo bakarreko harri batetik abiatuta, aizto ugari azkar sortzeko.[10] Goi Paleolitoan, duela 40.000 urte inguru, presioa erabiltzen hasi ziren harri printzak lantzeko: zurez, hezurrez edo adar zati batez egindako puntzoi bat erabiltzen zuten harri printza oso xeheki lantzeko.[11] Neolitikoan, harri leunduko tresnak harri gogorretatik abiatuta egin ziren, hala nola suharria, jadea, jadeíta eta eskisto berdea. Aizkora leunduak erabiltzen ziren, harrizko beste tresna batzuez gain; besteak beste, punta litikoak, labanak eta arraspak, edo material organikoz egindako tresnak, hala nola zura, hezurra eta adar zatiak.[12]

Brontze Aroko ezpata edo labana ahoa.

Kobrearen galdaketa sortu zen, itxura denez, kiln zeramikaren teknologiak tenperatura handi samarrak lortzeko aukera mean zuenean.[13] Zenbait elementuren kontzentrazioa, hala nola artsenikoa, handitu egiten da kobrezko mineralen biltegien sakontasunarekin eta artseniko-brontze mineral horien galdaketarekin; izan ere, mineral hori behar adina gogortu daiteke tresnak fabrikatzeko.[13] Brontzea aleazio bat da, kobrea eta eztainua; kontuan izanik eztainua munduko aztarnategi gutxi batzuetan dagoela, denbora asko igaro behar izan zuen brontzea orokortu baino lehen. Brontze Aroan, brontzeak aurrerapen handia ekarri zuen, harriaren aldean, tresnak fabrikatzeko material gisa, bai propietate mekanikoengatik (erresistentzia eta harikortasuna), bai moldeetan urtu zitekeelako, forma katramilatuko objektuak egin ahal izateko. Brontzeak asko aurreratu zuen ontzigintza teknologia, brontzezko tresna eta gako hobeekin, horrek ordeztu baitzuen ontzi kroskoaren oholak lokarri ehunarekin lotzeko metodo zaharra, zurean egindako zuloetatik pasatzen zena.[14] Burdin Aroan, brontzearen ordez burdina eta altzairua erabiltzen hasi ziren armak eta tresnak fabrikatzeko modu orokortu batean.[15] Burdina galdatzea zailagoa da eztainua edo kobrea baino, burdinurtuak beroan lan egitea eskatzen baitu eta bereziki diseinatutako labeetan baino ezin baita urtu. Ez dago argi burdinurtua non eta noiz aurkitu zuten, hein batean zaila delako nikela duten meatzetatik ateratako metala eta beroan landutako burdina meteoritikoa bereiztea.[16]

Antzinako zibilizazioen hazkundean, teknologia asko sortu ziren fabrikazioan egindako aurrerapausoengatik. Sei makina sinple klasikoetako batzuk Mesopotamian asmatu ziren.[17] Baita ere, mesopotamiartzat jotzen da gurpilaren asmakuntza. Tornuaren mekanismoa buztintza tornuarekin agertu zen, Mesopotamian (gaur egungo Iraken) K.a. V. milurtekoan.[18] Papiroz egindako Egiptoko papera eta buztina Mediterraneoko arro osora hedatu eta esportatu ziren. Antzinako egiptoarrek erabilitako eraikuntza teknika primitiboek batez ere buztinez, hareaz, lohiz eta beste mineral batzuez osatutako adreiluak erabiltzen zituzten.[19]

Erdi Aroa eta Aro Moderno goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trikotamakina, Framework Knitters Museoa (Ruddington, Nottinghamshire).

Erdi Aroan erabateko aldaketa gertatu zen asmakizun berrien tasan, ohiko produkzio bideak kudeatzeko moduan eta hazkunde ekonomikoan. Papergintza, txinatarrek II. mendean sortutako teknologia, Ekialde Hurbilera iritsi zen, VIII. mendean txinatar paper fabrikatzaile talde bat harrapatu zutenean.[20] Papera fabrikatzeko teknologia Europara zabaldu zen omeiarrek Hispania konkistatu zutenean.[21] XII. mendean paper fabrika bat ezarri zen Sizilian. Europan, papergintzarako mamia egiteko zuntzak lihozko eta kotoizko trapuak zituen oinarri. Bide horretan egindako aurrerapenei esker paper merkea lortu zen pixkanaka, inprimaketaren garapenean faktore bat izan zena.[22] Kanoien gorakadaren ondorioz, labe garaia erabiltzen hasi zen Frantzian, XV. mendearen erdialdean, txinatarrek asmatua baitzuten erabili zen K.a. IV. mendeaz geroztik.[23] Trikotamakina 1598an asmatu zen, eta minutuko ehungailu kopurua 100etik 1000ra igo zuen.[24]

Lehen eta bigarren iraultza industrialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Roberts markako ehungailu bat (1835).

Industria Iraultza fabrikazio prozesu berrietarako trantsizioa izan zen Europan eta Estatu Batuetan, 1760tik 1830eko hamarkadara bitarte.[25] Trantsizioa izan zen eskuzko ekoizpen metodoetatik makinetara pasatzea, industria kimikoko eta burdingintza ekoizpeneko prozesu berriak sortzea, lurrun makinaren eta energia hidraulikoaren erabilera gero eta handiagoa, makina-tresnen garapena eta mekanizatutako fabrikazio sistemaren igoera. Industria Iraultzak aurrekaririk gabeko hazkunde demografikoa ekarri zuen. Ehungintza izan zen Industria Iraultzaren industria nagusia, okupazioari, ekoizpen balioari eta kapital inbertsioari dagokienez. Ehungintza izan zen produkzio metodo modernoak erabiltzen lehena.[26] Industrializazio azkarra Britainia Handian hasi zen, 1780ko hamarkadako irute mekanizatutik hasita, eta 1800etik aurrera burdinaren eta lurrunaren ekoizpena asko hazi zen.[27] Ehungintza mekanizatua Britainia Handitik hasi eta Europa kontinentaleraino eta Estatu Batuetaraino hedatu zen XIX. mendearen hasieran; ehungintza, burdingintza eta ikazkintza zentro garrantzitsuak sortu ziren Belgikan, Estatu Batuetan, Frantzian edo Katalunian.[26]

Ekonomiaren atzeraldi bat gertatu zen 1830eko hamarkadaren bukaeratik 1840ko hamarkadaren hasierara arte, Industria Iraultzaren lehen berrikuntzak, hala nola irute eta ehungintza mekanizatuak, moteldu zirenean, merkatuan heldutasuna lortu arte. Berrikuntzak 1840ko hamarkadarekin batera garatu ziren, gero eta gehiago erabiltzen hasi zirenean, besteak beste, tren makinak, lurrun itsasontziak, burdina beroan galdatzea eta teknologia berriak, hala nola telegrafo elektrikoa. Alabaina, 1840-1850 urteetan asko hedatu ziren arren, ez ziren nahiko indartsuak hazkunde tasa handiak bultzatzeko. Hazkunde ekonomiko azkarra 1870etik aurrera hasi zen, Bigarren Industria Iraultzak sortu zuen berrikuntza multzo baten eskutik. Berrikuntza horien artean izan ziren altzairua egiteko prozesu berriak, kateko ekoizpena, sare elektrikoak, makina-tresnen eskala handiko fabrikazioa eta lurrun lantegietan gero eta makina aurreratuagoen erabilera.[28][29][30][31]

Materialen eta huts ponpen ikerketan egindako aurrerapenak baliatuz, bonbilla elektrikoak erabilera orokor batera iritsi ziren 1870eko hamarkadaren amaieran. Asmakizun horrek eragin sakon bat ukan zuen lantokietan, fabrikek orain bi eta hiru langile txanda izan zitzaketelako.[32] Oinetakoen ekoizpena XIX. mendearen erdialdean mekanizatu zen.[33] Josteko makinen eta nekazaritzako makineriaren ekoizpen masiboa, sega makinak kasu, XIX. mendearen erdialdean gertatu zen.[34] Bizikletak seriean egiten hasi ziren 1880ko hamarkadatik aurrera.[34] Lurrun fabrikak orokortu egin ziren, ez bakarrik Europan, baizik ere Ameriketako Estatu Batuetan.[31]

Fabrikazio modernoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bello Aircraft Corporation enpresaren muntaketa instalazioa (1944).

Lantegien elektrifikazioa, 1890eko hamarkadan pixkanaka hasitakoa, korronte zuzeneko eta korronte alternoko motor praktikoekin batera, azkarragotu egin zen 1900-1930 bitartean, estazio zentralen zerbitzu elektrikoak ezartzearekin batera, eta, batez ere, elektrizitatearen prezioak beheratu zirenean, 1914tik 1917ra.[35] Motor elektrikoek malgutasun handiagoa ematen zuten fabrikazioan, eta mantentze lan askoz ere apalagoa behar zuten, ardatzen eta lineako uhalen aldean. Lantegi askok % 30eko hazkundea izan zuten ekoizpena motor elektrikoetara aldatu orduko.[36] Elektrifikazioari esker, ekoizpen masibo modernoa hasi zen, hastapenetik eragin handiena ukan zuena eguneroko produktuen fabrikazioan. Adibidez, Estatu Batuetako Brothers Glass Manufacturing Company (Muncie, Indiana) beirazko ontzien fabrikak bere instalazioak elektrifikatu zituen 1900 aldera. Prozesu automatizatu berriak beira puzteko makinak erabiltzen zituen, 210 beiragile eta laguntzaile artisauren ordez. Kamioi elektriko txiki bat erabiltzen zuten 150 dozena botila aldi berean manipulatzeko, aurrez kamioi batek 6 dozena eraman ahal zuen bitartean. Nahasgailu elektrikoek ordezkatu zituzten gizakiak, harea eta beste osagai batzuk beirazko labean sartzeko. Aireko garabi elektriko batek 36 langile ordezka zitzakeen karga astunak fabrika osora eramateko.[32]

Ekoizpen masiboa 1910-1920ko hamarkadatan aplikatu zuen era orokortu batean Henry Fordek, Ford Motor Company autogintzako bere lantegian; motor elektrikoak sartu zituen ordurako ongi landua zuten kateko ekoizpen metodoan.[37] Fordek, halaber, erabilera berezietarako makina-tresnak eta osagarriak erosi edo diseinatu eta eraiki zituen; esate baterako, ardatz anitzeko zulagailuak, eragiketa bakarrean motor bloke baten alde bateko zulo guztiak egin zitzakeena, edo fresagailu buru anizkoitz bat, aldi berean gailu bakar bati lotutako 15 motor bloke mekaniza zezakeena. Makina-tresna horiek guztiak sistematikoki jartzen ziren ekoizpen lerroan, batzuetan gurdi bereziak erabilita mekanizazio posizioan zeuden gai astunak mugiarazteko. Ford T modeloaren ekoizpenak 32.000 makina-tresna erabiltzen zituen.[37]

Ekoizpen doitua (ingelesez: just-in-time), ekoizpen sistemaren barruko denborak eta hornitzaileen nahiz bezeroen erantzun denborak murriztera bideratutako ekoizpen metodoa, Toyota autogintza lantegian garatu zen, Japonian, 1930eko hamarkadan.[38][39] Australian, 1950eko hamarkadan aplikatu zuen British Motor Corporation autogintza lantegiak.[40][41] Ekoizpen doituaren sistema Mendebaldeko herrialdeetara zabaldu zen 1977an, ingelesezko bi artikulutan: alde batetik,Taiichi Ohnok «Ohno sistema» gisa aipatzen zuen metodologia, Toyotan garatzeko funtsezkoa izan zena;[42] bestetik, Toyotako ingeniariek nazioarteko aldizkari batean xehetasun gehigarriak eman zituzten.[43] Horrela, metodoa azkar gauzatzen hasi zen industria osoan, 1980tik aurrea, Estatu Batuetan eta beste herrialde askotan.[44]

Fabrikazio malgua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrikazio sistema malgu bat gailu eta elementu multzo bat da (robotak, zenbakizko kontrol makinak, kalitate kontroleko sistemak eta abar), piezak garraiatzeko sistema batez eta kontrol sistema zentralizatu batez konektatuta, kontrol software baten bidez konfiguratu eta programatu daitezkeenak produktuak fabrikatzeko.[45] Fabrikazio malgua da pieza desberdinak automatikoki eta aldi berean ekoizteko aukera ematen duen sistema, azken produktua aldatzean sortzen diren kostu gehigarriak minimizatuz. Gainera, mekanizatze denbora luzatzeko aukera ematen du, makinak direnez, jaiegunetan eta gauetan ere lan egin baitezakete. Hala, fabrikazio malguak orain arte serieko fabrikazioarekin bakarrik lor zitezkeen produktibitatea eta kostu unitarioak ematen ditu.[46] Fabrikatzaileek bezeroen beharretara egokitu behar izan dute, haiek produktu sorta zabala eskatzen baitute; askotarikoak ez ezik, bereiziak ere bai, kalitatea, fidagarritasuna eta ahalik eta prestazio gehien ematen dituztenak. Horregatik, ekoizpena dibertsifikatu eta kostuak ahalik eta gehien murrizten saiatu dira ekoizleak.[47]

Fabrikazio sistemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrikazio kategoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskalterm > manufactura» www.ivap.euskadi.eus (Administrazio Publikoaren Euskal Institutua) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  2. «Euskalterm > sistema de ejecución de manufactura» www.ivap.euskadi.eus (Administrazio Publikoaren Euskal Institutua) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  3. «Egungo Testuen Corpusa (ETC) > fabrikazio» www.ehu.eus (Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. «Egungo Testuen Corpusa (ETC) > manufaktura» www.ehu.eus (Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. (Ingelesez) «Human Ancestors Hall: Homo sapiens» Smithsonian Institution (web.archive.org) 2009-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. (Ingelesez) «Ancient 'tool factory' uncovered» BBC News | SCI/TECH (web.archive.org) 2023-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. (Ingelesez) Heinzelin, Jean de; Clark, J. Desmond; White, Tim; Hart, William; Renne, Paul; WoldeGabriel, Giday; Beyene, Yonas; Vrba, Elisabeth. (1999-04-23). «Environment and Behavior of 2.5-Million-Year-Old Bouri Hominids» Science 284 (5414): 625–629.  doi:10.1126/science.284.5414.625. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  8. (Ingelesez) «Flintknapping: Series in Ancient Technology» The University of Iowa Libraries (web.archive.org) 2024-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  9. (Ingelesez) Plummer, Thomas. (2004). «Flaked stones and old bones: Biological and cultural evolution at the dawn of technology» American Journal of Physical Anthropology 125 (S39): 118–164.  doi:10.1002/ajpa.20157. ISSN 0002-9483. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  10. (Frantsesez) Nițu, Elena-Cristina. (2006). «Considérations générales concernant la technique Levallois et ses produits. Principes généraux de réalisation et representations dans le Paléolithique moyen de la Roumanie» Annales d'Université "Valahia" Târgovişte. Section d'Archéologie et d'Histoire 8 (1): 164–189.  doi:10.3406/valah.2006.939. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  11. (Ingelesez) Cotterell, Brian; Kamminga, Johan. (1987-10). «The Formation of Flakes» American Antiquity 52 (4): 675–708.  doi:10.2307/281378. ISSN 0002-7316. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  12. (Ingelesez) Anders, Alexandra; Siklósi, Zsuzsanna. (2012). The First Neolithic Sites in Central/South-East European Transect. Volume III: The Körös Culture in Eastern Hungary. BAR Publishing  doi:10.30861/9781407309170. ISBN 978-1-4073-0917-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  13. a b (Ingelesez) Merson, John. (1990). The genius that was China : East and West in the making of the modern world. New York: Overlook Press (www.archive.org) ISBN 978-0879513979. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  14. (Ingelesez) Paine, Lincoln. (2013-10-29). The Sea and Civilization: A Maritime History of the World. Knopf Doubleday Publishing Group ISBN 978-0307962256. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  15. (Ingelesez) Hood, Sinclair. (1980-10). «Jane C. Waldbaum: From Bronze to Iron. The Transition from the Bronze Age to the Iron Age in the Eastern Mediterranean. (Studies in Mediterranean Archaeology, LIV.) Pp. 106; 15 text figures. Göteborg: Paul Åström, 1978. Paper, Sw. kr. 150.» The Classical Review 30 (2): 304–304.  doi:10.1017/S0009840X00236007. ISSN 0009-840X. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  16. (Ingelesez) Photos, E.. (1989-02). «The question of meteoritic versus smelted nickel‐rich iron: Archaeological evidence and experimental results» World Archaeology 20 (3): 403–421.  doi:10.1080/00438243.1989.9980081. ISSN 0043-8243. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  17. (Ingelesez) Moorey, Peter Roger Stuart. (1999). Ancient Mesopotamian Materials and Industries: The Archaeological Evidence. Eisenbrauns ISBN 978-1-57506-042-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  18. (Ingelesez) Potts, D. T., ed. (2012-04-14). A Companion to the Archaeology of the Ancient Near East. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/9781444360790. ISBN 978-1-4051-8988-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  19. (Ingelesez) Trzciński, Jerzy; Zaremba, Małgorzata; Rzepka, Sławomir; Welc, Fabian; Szczepański, Tomasz. (2016-06-01). «Preliminary Report on Engineering Properties and Environmental Resistance of Ancient Mud Bricks from Tell El-Retaba Archaeological Site in the Nile Delta» Studia Quaternaria 33 (1): 47–56.  doi:10.1515/squa-2016-0005. ISSN 2300-0384. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  20. (Ingelesez) «8th century: c. 700 - 800» Oxford Reference (web.archive.org) 2023-07-11  doi:10.1093/acref/9780191735516.timeline.0001. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  21. (Ingelesez) Safita, Neathery de. (2002). A Brief History Of Paper. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  22. (Ingelesez) Marchetti, C.. (1979-01-01). «A postmortem technology assessment of the spinning wheel: The last thousand years» Technological Forecasting and Social Change 13 (1): 91–93.  doi:10.1016/0040-1625(79)90008-8. ISSN 0040-1625. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  23. (Ingelesez) Merson, John. (1990). The genius that was China : East and West in the making of the modern world. New York: Overlook Press (www.archive.org) ISBN 978-0879513979. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  24. (Ingelesez) Rosen, William. (2010). The Most Powerful Idea in the World: A Story of Steam, Industry, and Invention. Random House ISBN 978-1-4000-6705-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  25. (Ingelesez) «Industrial History of European Countries» European Route of Industrial Heritage (web.archive.org) 2024-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  26. a b (Ingelesez) Landes, David S.. (2003). The Unbound Prometheus: Technological Change and Industrial Development in Western Europe from 1750 to the Present. (2. argitaraldia) Cambridge University Press  doi:10.1017/cbo9780511819957. ISBN 978-0-521-82666-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  27. (Ingelesez) Broadberry, Stephen; Gupta, Bishnupriya. (2009-05). «Lancashire, India, and shifting competitive advantage in cotton textiles, 1700–1850: the neglected role of factor prices 1» The Economic History Review 62 (2): 279–305.  doi:10.1111/j.1468-0289.2008.00438.x. ISSN 0013-0117. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  28. (Ingelesez) Landes, David S.. (2003). The Unbound Prometheus: Technological Change and Industrial Development in Western Europe from 1750 to the Present. (2. argitaraldia) Cambridge University Press  doi:10.1017/cbo9780511819957. ISBN 978-0-521-82666-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  29. (Ingelesez) Taylor, George Rogers. (1951). The Transportation Revolution, 1815-1860. Rinehart ISBN 978-0873321013. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  30. (Ingelesez) Roe, Joseph Wickham. (1916). English and American Tool Builders. Yale University Press (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  31. a b (Ingelesez) Hunter, Louis C.. (1979). A History of Industrial Power in the United States, 1780-1930: Steam power. Eleutherian Mills-Hagley Foundation ISBN 978-0813907826. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  32. a b (Ingelesez) Nye, David E.. (1992). Electrifying America: Social Meanings of a New Technology, 1880-1940. MIT Press ISBN 978-0262640305. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  33. (Ingelesez) Thomson, Ross. (1989). The path to mechanized shoe production in the United States. Chapel Hill: University of North Carolina Press (www.archive.org) ISBN 978-0807818671. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  34. a b (Ingelesez) Hounshell, David. (1984). From the American System to Mass Production, 1800-1932: The Development of Manufacturing Technology in the United States. JHU Press ISBN 978-0801831584. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  35. (Ingelesez) Jerome, Harry. (1934). Mechanization in Industry. National Bureau of Economic Research ISBN 978-0870140266. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  36. (Ingelesez) Hounshell, David. (1984). From the American System to Mass Production, 1800-1932: The Development of Manufacturing Technology in the United States. JHU Press ISBN 978-0801831584. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  37. a b (Ingelesez) Hounshell, David. (1984). From the American System to Mass Production, 1800-1932: The Development of Manufacturing Technology in the United States. JHU Press ISBN 978-0801831584. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  38. (Ingelesez) Ohno, Taiichi. (1988-03-01). Toyota Production System: Beyond Large-Scale Production. CRC Press ISBN 978-0915299140. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  39. (Ingelesez) Dillon, Andrew P.; Shingo, Shigeo. (1985-04-01). A Revolution in Manufacturing: The SMED System. CRC Press ISBN 978-0915299034. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  40. Site of BMC/Leyland Australia Manufacturing Plant: Nomination as an Historic Engineering Marker. The Institution of Engineers, Australia 30 setembre 1999.
  41. (Ingelesez) «BMC-Leyland Motor Vehicle Plant, 1950-75» www.engineersaustralia.org.au (web.archive.org) 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  42. (Ingelesez) Holweg, Matthias. (2007-03). «The genealogy of lean production» Journal of Operations Management 25 (2): 420–437.  doi:10.1016/j.jom.2006.04.001. ISSN 0272-6963. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  43. (Ingelesez) Sugimori, Y.; Kusunoki, K.; Cho, F.; Uchikawa, S.. (1977-01-01). «Toyota production system and Kanban system Materialization of just-in-time and respect-for-human system» International Journal of Production Research 15 (6): 553–564.  doi:10.1080/00207547708943149. ISSN 0020-7543. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  44. (Ingelesez) «The Founding of the Association for Manufacturing Excellence» AME Target (www.archive.org) Volume 17, Number 3: 23-27. or..
  45. (Ingelesez) «Flexible Manufacturing System - Definition, Types, Examples» web.archive.org 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  46. (Ingelesez) Schweitzer, Paul J.; Seidmann, Abraham. (1991). «Optimizing Processing Rates for Flexible Manufacturing Systems» Management Science 37 (4): 454–466. ISSN 0025-1909. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  47. (Ingelesez) De Toni, A.; Tonchia, S.. (1998-06). «Manufacturing flexibility: A literature review» International Journal of Production Research 36 (6): 1587–1617.  doi:10.1080/002075498193183. ISSN 0020-7543. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]