Maxime Weygand
Maxime Weygand (Brusela, Belgika, 1867ko urtarrilaren 21a - Paris, Frantzia, 1965eko urtarrilaren 28a) frantses militarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran aliatuen Estatu Nagusiko buruzagia izan zen, eta 1920an Varsoviaren aurka boltxebikeen erasoak geldiarazteko frantses armadako aitzindaria. 1923an Siriako eta Libiako komisario nagusi izendatu zuten. 1940an jeneral egin zuten, eta alemaniarren inbasioei aurre egin behar izan zien. Pétainen agintaldian Defentsa ministro (1940) eta Afrikako Iparraldeko komandante nagusi izan zen (1940-1941). 1942. urtean alemaniarrek atxilo hartu eta Alemaniara eraman zuten. 1945ean aske geratu, eta 1948an bere kargua berreskuratu zuen.
Historia militarrari buruzko idazlanak idatzi zituen: Mémoires (1950-1957, "Memoriak"); Histoire de l´armée française (1938, "Frantses gudarostearen historia") eta Foch (1947).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Weygand |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1867ko jaiotzak
- 1965eko heriotzak
- Bruselarrak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Croix de Guerre 1939–1945 (Frantzia) domina dutenak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Parisen hildakoak
- Frantziako antikomunistak
- Virtuti Militari jaso dutenak
- Frantziako Estatu Nagusiko buruak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako Armadako jeneralak