Mátyás Szűrös
Mátyás Szűrös (Püspökladány, 1933ko irailaren 11) hungariar politikaria da. Hungariako behin-behineko presidentea izan zen 1989tik 1990era.
Batzar Nazionaleko lehendakaria izan zen 1989ko martxotik 1990eko maiatzera. 1989ko udazkenean komunisten eta oposizioaren arteko itun bat egin zen alderdi anitzeko demokrazia bat ezartzeko, eta 1949ko Konstituzioa erreformatu zen komunismoari buruzko aipamenak ezabatuz. Lehendakaritza Kolektiboa desegin zen eta Szűrös behin-behineko presidente izendatu zuten. 1989ko urriaren 23an hartu zuen kargua, eta handik gutxira adierazi zuen Hungaria ez zela jada herri errepublika. 1990eko maiatzean Árpád Gönczek ordezkatu zuen lehendakaritzan.
Hungariako Alderdi Sozialistako kidea izan zen eta diputatu eserlekua bete zuen 2002ra arte. Urte horretan Ezker Berriaren Alderdian sartu zen eta 2003an Alderdi Sozialdemokratan sartu eta alderdiko presidente izendatu zuten. 2005ean dimititu zuen.