Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lukrezia Borgia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukrezia Borgia

Bizitza
JaiotzaSubiaco1480ko apirilaren 18a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaFerrara1519ko ekainaren 24a (39 urte) (39 urte)
Hobiratze lekuaCorpus Domini Monastery (en) Itzuli
Tomb of Lucrezia Borgia and Alfonso I d'Este (en) Itzuli
Sala del Coro (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: erditzea
Familia
AitaAlexandro VI.a
AmaVannozza dei Cattanei
Ezkontidea(k)Giovanni Sforza (en) Itzuli  (1493ko ekainaren 12a, 1492ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) -  1497)
Alfonso of Aragon (en) Itzuli  (1498 -  1500)
Alfonso I d'Este (en) Itzuli  (1502 -  1519ko ekainaren 24a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBorgia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
italiera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta agintaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7855976 Edit the value on Wikidata

Lukrezia Borgialatinez Lucretia, italieraz Lucrezia, katalanez Lucrècia— (1480ko apirilaren 18a - 1519ko ekainaren 24a) Rodrigo Borgia, gerora Alexandro VI Aita Santua izango zenaren alaba izan zen. Bere nebetariko bat Cesare Borgia despota famatua izan zen. Lukreziaren familiak makiavelismoaren politika ilunak inork ez bezala gauzatu zituzten. Nahiz eta, Lukreziaren benetako erretraturik ezagutzen ez den, hainbat margolarik eredu gisa hartu zutela uste da.

Ez dakigu asko Lukreziari buruz bere aita eta nebaren krimenetan parte hartu zuen ala ez esateko. Bestalde, familiak garaiko hainbat gizon boteretsurekin ezkontzak itundu zituen, beti ere beraien helburu politikoak buruan.

Subiacon jaioa, Erromatik gertu.[1] Alexandro VI.a eta Vannozza Cattanei-ren ezkontzaz kanpoko alaba, hiru anai izan zituen Cesare, Juan eta Jofré. Bere lehengusinak hezi zuen, Adriana del Milá Orsini, eta berari esker ikasi zituen Latina, Greziera, Italiera eta Frantsesa baita musika jotzen, margotzen eta abesten. Artista desberdinen inspirazioa izan zen, ezagunena Pinturicchiorena izanik.[2]

Hamaika urte zituela Juan de Centelles-ekin ezkontzeko saiakera egin zuten, baina ez zen burutu.[3] Hiru bider ezkondu zuten, lehengoa, 1493an, Giovanni Sforzarekin 13 urte zituela[3], bigarrena, 1498an Alfonso Aragoikoa Bisceglieko Dukearekin Napoliko erregearen ezkontzak kanpoko semea. 1501ean Alfonso d’Este Ferrerako Dukearekin ezkondu zen,[2] eta artista eta intelektualen presentzia eta eragina sustatu zuen Ferreran, horren erakusle Pietro Bemborekin elkarbanatutako gutunak dira. Pierre Terrail Bayard-ek ere Luis XII.ari idatzi zion Lukreziaren bertuteen gainean informatuz. [4]

Giovanni Sforzarekin ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1493an, Rodrigok, Lukrecia aitak, ordurako Aita Santua zenak, Giovanni Sforzarekin ezkondu zuen, Milango familia horrekin aliantza boteretsua lortzeko. Ezkontza eskandalua izan zen, baina Errenazimentuko beste ospakizun bitxi batzuk baino askoz handigoa. Dirudienez, Lukreciak lehen aldiz Giovanni ikusi zuenean, uko egin zion ezkontzari, Giovanni bera baino askoz zaharragoa zelakio eta errenka zebilelako. Ezkondu ondoren, baretuz joan zen lukreziarenerrefusa eta nolabaiteko estimua hartu zion Giovanniri.

Hala ere, handik gutxira, Borgiarrek ez zuen Sforzaren beharrik, eta Giovanni Sforza ez zen beharrezkoa Aita Santuaren gortean. Aita Santuak beste aliantza batzuk behar zituen, askoz onuragarriagoak, eta horregatik antolatu zuen, ziur aski, Giovanniren hilketa. Lukreziaren nebak, Zesarrek, honen berri eman zion arrebari eta berak senarra ohartarazi zuen, Erromatik ihes egin zezan.

Aita Santuak Giovanniren osabari, Ascanio Sforza kardinalari, eskatu zion Giovanni konbentzitzeko ezkontza bertan behera utz zezan. Giovannik uko egin zion, eta gainera Lukreciari aitarekin eta nebarekin intzestua leporatu zion. Ezkontza gauzatu ez zenez, Aita Santuak esan zuen ezkontza ez zela baliozkoa eta Lukreciaren dotea eskaini zion Giovanniri, deuseztapenarekin adostasuna erakutsiz gero. Sforza familiak babesa kentzeko mehatxua egin zion Giovanniri, eskaintza baztertzen bazuen. Beste aukerarik ez zuenez, Giovanni Sforzak aitorpen bat sinatu zuen lekukoen aurrean. Aitorpen horretan, inpotentea zela onartzen zuen, eta, beraz, aitorpen horrek ezkontza bertan behera uztea zekarren.

Lehen amatasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodrigo aita santu hautatu ondoren, Lukrezia Borgiaren bizitzaren fase berria hasi zen. Izan ere, Borgia txundigarriena izan da bere ondorengo kondaira beltzean. Hona hemen gertaera ezagunak:

Giovanni Sforzarengandik banandu ondoren, eta deuseztapena prestatzen ari zen bitartean, Lukrezia monasterio batean giltzapetuta egon zen, eta kanpoaldearekin zuen harreman bakarra aitak Perotto izeneko baten bidez bidaltzen zizkion mezuak ziren. 17 urte zituela, haur batez, Giovanniz, erditu zen, eta historialariek «erromatar infantea» deitu zioten.

1501ean, Alejandro VI.a aita santuak bi bulda igorri zituen: lehenengoan umea Zesarren semea zela aitortu zuen, Lukreziaren nebarena, eta bigarrenean, urte luzez isilpean eduki ondoren, bere semetzat aitortu zuen. Bulek ez dute aipatzen Lukrezia ama gisa, baina, handik gutxira, Perottok esan zuen semea Lukreziarekin izandako sexu-harreman batetik jaioa zela. 1502an, Zesarrek, aitatasun horren alde, Camerinoko duke izendatu zuen Giovanni, Zesarren konkistetako bat, eta hortik Romañako dukearen seme nagusia oinordetuko zuen. Hala ere, Alexandro VI.a hil eta gutxira, Giovanni Lukreziarekin bizitzera joan zen Ferrarara, eta nebaorde izendatu zuten.

Honaino gertaerak, interpretazioak askoz ere anitzagoak dira. Sinesmen hedatuena da haurra, Lukreziaren semea, Zesarrekin intzestu-harremanaren emaitza zela, eta Perottok, harenganako sentitzen zuen ahultasuna ikusita, esan zuela umea berea zela. Haurdunaldian, Lukrezia komentu batean giltzapetuta egon zen Erromatik urrun, eta, beraz, ez zen ezer jakin bere egoeraz. Teoria horren arabera, Lukrezia oso kezkatuta zegoen haurdun zegoelako berri hori Erromara iritsiko ote zen, orduan guztiek jakingo baitzuten bere neba Zesarren semea zela, garai hartan Eliza Santuko kardinala hain zuen. Seguruenik, ordea, Giovanni Sforza lehen senarraren semea izango zen. Ezkontza bertan behera uztea haren inpotentzian eta, beraz, hura ez kontsumitzean oinarritzen zenez, ez zitekeen onuragarria izango Borgiarrentzat haurra senar-emazte horien fruitutzat hartzea.

Bigarren ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiko Alfonso eta César Borgiaren arteko lehen topaketan, Lukreziarekin ezkondu aurretik, oso hunkituta geratu zen Zesar, haren itxura ikusita. Gainera, harekin ezkontzea aliantza onuragarria zen Borgientzat.

Denborarekin aliantza hori politikoki desegokia bihurtu zen, besteak beste, Borgien intriga makiavelikoengatik. Zesarrek Alfontso hiltzeko agindua eman zuen. 1500ko uztaileko gau batean eraso egin zioten eta zaurituta geratu zen. Mendeku gisa, Alfontsoren gizonek tiro egin zioten Zesarri bere arkuekin, lorategian zebilela. Zesarren berriro mendekua hartzea zein egin zuen. Gertaera horien berri izan zuen Lukreziak, eta ez zen Alfonsoren ohantzetik aldendu, ez gauez ez egunez , harik eta, nebak engainatuta, gelatik atera zen arte. Horrek Zesarren konfiantzako gizon bati Alfontso hiltzeko balio izan zion. Senar-emazteek haur bat izan zuten, Rodrigo, eta hamahiru urte zituela hil zen 1512an, ama baino lehenago.

Jakina, kondaira beltza beste alde batetik doa, Zesarri jeloskortasunagatik leporatzen baitiote hilketa. Ezkontzarekin, Lukreziak nebari arreta jartzeari utziko egin zion. Gainera, Zesarrek sifili-agerraldi bat izan zuen, eta suspetu bazen ere, handik orbain asko geratu zitzaizkion aurpegian.Orbain horiek asko konplexua sortu zioten, eta maskarak eramaten eta beltzez janzten hasi zen. Itxura denez, alderdi horrek are gorroto handiagoa sortu zion Alfontso Aragoikoarekiko, hura oso erakargarria baitzen; beraz, Erroman egin zien bisita batean, César Borgiaren gizonek eraso egin zioten eta gertatutakoak gertatu ziren. Ezkontza hura izan zen, ezbairik gabe, Lucreziaren zoriontsuena.

Hirugarren ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alfonso I Estekoaren eta Lukrezia Borgiaren hilobia, Ferraran

Alfontso hil eta urtebetera, Lukrezia Elizaren eta Egoitza Santuaren administratzaile izatera pasa zen. Oso kritikatua izan zen, gaztea eta esperientziarik gabea zelako. Gainera, ordurako, haren ospea ezin zen okerragoa izan, eta Esteko familiako kide batekin, Alfontso izeneko Ferrarako dukearekin, berriro ezkontzea pentsatzen zenean, familiak bere negatibotasun nabarmena erakutsi zuen. Hala ere, Borgiarrak behin eta berriz saiatu ziren, eta, beren diruarekin eta boterearekin, azkenean baimena lortu zuten. Lukreziak Ferrararako bidea hartu zuen; 1505ean, Herkules I.a Estekoa, Alfonsoren aita, hil ondoren eta Ferrarako dukesa izatera pasatu zen. Hirian zegoen bitartean, arteen maitale bihurtu zen eta Il Bembo poetarekin harreman platonikoa izan zuen. Seme-alabak modu arreta handiz zaindu zituen. Alfontso Aragoikoarekin izandako semea Ferrarako gortera eramaten saiatu zen Lukrezia, baina senarrak ez zion baimenik eman, eta Aragoiko Isabelekin bizi behar izan zuen mutikoak. Harekin hil zen 1512an, eta Lukrezia oso tristatu zuen semearen heriotzak. Denbora batez komentu batean sartu zen.

Lukreziaren hiru garaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontzek ongi bereizitako hiru alditan markatu zuten Lukreziaren bizitza.

Lehen garaia, haurtzaroa. 1480an jaio zenetik 1492an Giovanni Sforzarekin ezkondu zen arteko sasoia, ez dago horren berri askorik.

Bigarren garaia aipatutako lehen ezkontza horretatik hasi eta 1501ean Alfontso Estekoarekin ezkondu zen artekoa. Zortzi urte inguruko etapa horretan, Lukrezia bere aita Alejandro VI.aren politikaren tresna izan zen, eta beti bete zuen haren esana. Nerabezaroko eta gaztaroko 12 eta 21 urte bitarteko aldi hori da gertaerarik trinkoena eta gatazkatsuena, baina, pertsona eta emakume gisa, bizitzari buruzko autonomia eta erabakitzeko gaitasun gutxi izan zituena. Legenda beltzaren garaia.

Eta azken aldia, 1501etik heriotza goiztiarreraino, Ferrararen gortean gertatu zen, non, Alejandro VI.aren eraginetik eta kontroletik kanpo, bizitza oso desberdina garatu ahal izan baitzuen, alde batetik kulturan eta arteetan inplikatua, mezenas gisa lagundu baitzuen, eta, bestetik, Ferrararen gobernuan, Ferrararen gobernuan, senarra Alfontso Estekoa kanpaina militarrean urruti zegoenean, oso bestelako giza profila erakutsiz.

Esan daiteke, bigarren aldian, Lukrezia Alejandro VI.aren behar eta interes politikoen biktima izan zela, eta hirugarrenean, askoz autonomia handiagoz, bera zen bezalakoa agertzeko aukera izan zuela.

1519ko ekainaren 14an erditu zen, erditzean hil zen zortzigarren umea, Isabella Maria eta Lukrezia sukar puerperaletik hil zen hamar egun geroago, 1519ko ekainaren 24an, 39 urte zituela Ferraran, eta Domini Corpusaren monasterioan lurperatu zuten hiri berean. Herritarrek «herriaren ama» deitzen zioten, estimuz, Ferraran.[2]

Valentzieraren erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borgia guztiek bezala, Valentziar Hizkuntzaren erabilera bizitza osoan mantendu zuen familiakoekin. Alfonso de Borja, lehen Borgia eta Kalixto III.a aita santua, Lukreziaren osaba aitona, Torreta de Canalsen jaio zen, Xàtivatik gertu, 1378an, eta haren aita Rodrigo Játivan bertan, 1431–1432ko urte-amaierako gauean.

Kondairak eta zurrumurruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Esaten zen eraztun huts bat zuela, pozoia zuena, edariak pozoitzeko erabiltzen zuena.
  • Lukreziak intzestu-harremanak omen zituen bai nebarekin (Zesar) bai aitarekin (Rodrigo Borgia, gero Alejandro VI.a). Biekin aldi berean izan zituela diotenik ere badago.

Errenazimentuko agertoki batean zurrumurruz betetako bizitza gai interesgarria da eleberrientzat eta literaturarentzat; hala ere, intzestuaren gaia, latza eta gaizki ikusia, ez da beti idatzi horien aldekoa izan. Garrantzitsuenak hauek dira:

  • Lucrecia Borgia Víctor Hugorena, nolabait bere bizitzan edo mitoan oinarritua. Felice Romanik Donizettiren operaren libretoa egiteko erabili zuen tragedia. 1840an estreinatu zen Parisen, eta Víctor Hugori ekoizpen gehiago egiteko debekua ekarri zion. Horregatik, libretoa La Rinegata gisa berridatzi zen, eta protagonista italiarrak turkiar izatera pasatu ziren, eta funtzioak jarraitu ahal izan zuen.
  • Los Borgia (1839), Alejandro Dumasena. Bere eleberri historikoetako bat da Crímenes Celebres lanaren parte
  • La Madonna de las Siete Colinas eta Luz sobre Lucrecia, Jean Plaidyrena. Eleberri historikoak
  • Borja Papa; en esta rigurosa novela de Joan Francesc Mira sobre el papa Borja también se da cuenta de la vida de Lucrecia Borgia.
  • Yo, Lucrecia Borgia, Carmen Barberáren eleberria, bere familiaren manipulazioen biktima gisa aurkeztu zuen Lukrezia (1989 Ed. Planeta, S.A. Memoria de la historia, 12: 208 orrialde. 1997. DeAgostini planeta, Memoria de la historia, 2: 200 orrialde. ).
  • Los Borgia (2001), Mario Puzorena. Eleberri honek ekintzen izaera logikoa, nortasun duala eta mitoen sorrera islatzen ditu.
  • Borgia, Alejandro Jodorowskyk idatzitako eleberria eta Milo Manarak ilustratua, 4 tomo dituena: Sangre para el papa, El poder del incesto, El veneno y la hoguera eta Todo es vanidad.
  • Lucrecia Borgia: ángel o demonio (Espainia 2004), Geneviève Chastenetek idatzia. Dokumentatutako biografia bat da, eta Borgien etsaiek Borgiaren aurka erein zituzten infamien (krimen eta intzestuen) faltsutasuna erakusten du. Lukrezia emakume kultu gisa aurkezten du, arteen eta letren maitalea, espiritualtasun handikoa, eta, neurri batean, aitaren (Alejandro VI.a Aita Santua) eta neba César Borgiaren intriga politikoen biktima moduan.
  • Lucrecia Borgia: La mujer que sobrevivió a la infamia (2003), John Fauncerena. Eleberri historiakoa. Lehen pertsonan kontatua.
  • Lucrecia Borgia: La hija del Papa (2005), Geneviève Chauvelena. Lukrezia Borgia gazte inozo gisa erakusten duen nobela biografikoa, bere aitaren eta César nebaren manipulazioen biktima

Jatorria eta jarraipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Giovanni Borgia, edo Juan Borgia, «erromatar infantea» izenekoa, Lukreziaren seme izan ote daiteke? ; eta, era berean, César Borgiaren ustezko seme ez-legitimoa, Alejandro VI.aren ondoren, eta, azkenik, Perottoren arabera, Lukreziarekin zuen harremanetik etorria.

Alfontso Aragoikoarekin:

  • Rodrigo Borgia Aragoikoa, (1499ko azaroa-1512ko abuztua)

Alfonso Estekoarekin:

  • Herkules II.a Estekoa, Ferrarako dukea (1508ko apirila-1559ko urria); Ana de Esteren aita, Francisco de Guisa dukearekin ezkondua.
  • Hipolito II.a Estekoa(1509ko abuztua – 1572ko abendua). Milango artzapezpikua eta geroago kardinala.
  • Alexandro Estekoa (1514–1516).
  • Leonor Estekoa (1515eko uztaila-1575eko uztaila).
  • Francisco Estekoa, Massalombardako markesa (1516ko azaroa-1578ko otsaila).
  • Isabel Estekoa (1519ko ekainean jaio eta hila). Erditzearen ondorengo konplikazioek eragin zuten Lukreziaren heriotza.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Lucrecia Borgia, la leyenda negra de la hija del papa Alejandro VI» historia.nationalgeographic.com.es 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  2. a b c (Ingelesez) «Lucrezia Borgia, Predator or Pawn?» History 2017-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La gran mentira de Lucrecia Borgia: ni envenenó ni mató» ELMUNDO 2019-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  4. (Gaztelaniaz) «La injusta mala fama de Lucrecia Borgia» La Vanguardia 2019-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  5. Hugo, Víctor. (2020-11-19). Lucrecia Borgia. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Ediciones Siruela - Lucrecia Borgia, la hija del Papa de Dario Fo» www.siruela.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]